|
1.
EGITURA FONDOEN KOPURUAREN MURRIZKETA
ARINA AURREKO ALDIAREKIKO
|
- 218.400
milioi eku (1999. urteko prezioak) egun Batasunaren kide diren
hamabost estatuentzat.
-
Transferentziek orotara (Egitura fondoak eta Kohesio fondoa) ez
dute egun edo etorkizunean Batasunaren kide izango den estatu
baten BPGren %4 gainditzerik izango.
|
|
2.
HELBURU KOPURUAREN MURRIZKETA
|
-
Hiru helburu (eskualde mailako bi eta giza baliabideetara bideratutako
helburu horizontal bat), egungo zazpien aldean.
|
|
3.
1 ETA 2 HELBURUEN (BERRIAK) BIDEZ DIRU LAGUNTZA JASO DEZAKEEN BIZTANLERIAREN
PORTZENTAIAREN MURRIZKETA
|
-
Biztanleriaren %35-40, aurreko %51aren aldean.
|
|
4.
1 HELBURUAREN LEHENTASUN NAGUSIA MANTENDUKO DA
|
-
Egitura fondoen zenbateko osoaren 2/3 inguru.
-
Batasunaren BPGren %75eko mugaren aplikazio zorrotza. Langabezia
tasa handiko eskualdeei laguntza osagarria.
|
|
5.
2 HELBURU BERRIA
|
-
Egiturazko eragozpenak dituzten gainerako eskualdeen aldeko esku
hartzeak bilduko ditu.
-
Aldaketa ekonomikoa jasaten ari diren eremuak, gainbehera doazen
landako eremuak edo arrantzaren menpekoak nahiz arazoak dituzten
hiri barrutiak barne hartuko ditu.
-
Ekonomia dibertsifikatuko estrategia integratu bat bultzatzeko
eremu esanguratsuen kopuru mugatu bat hautatuko da, bereziki menpekotasun
sektorial handia jasaten duten eskualdeak.
-
Diru laguntzak emateko balizko irizpideak: langabezia, industri
enplegua, nekazal eta arrantza enplegua, gizarte bazterketa maila.
|
|
6.
3 HELBURUA: LAN MERKATUAREN MODERNIZAZIOA ETA ENPLEGUARI LEHENTASUNA
(IRAKASKUNTZA SISTEMAK, PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGUA)
|
-
Giza baliabideen garapena funtsezko osagai gisa.
-
1 eta 2 helburuetan sartu gabeko eskualdeak barne hartuko ditu.
-
Lau jarduera esparru: ekonomi eta gizarte aldaketekiko egokitzapena,
hezkuntza sistemak eta etengabeko prestakuntza, langabeziaren
aurkako politika aktiboak eta gizarte bazterketaren aurkako borroka.
|
|
7.
EUROPAR BATASUNAREN EKIMENEN MURRIZKETA
|
-
Hiru alorretarako mugaketa (egungo kopuru handiagoaren aldean):
mugaz gaindiko lankidetza, landako garapena eta giza baliabideak
(aukera desberdintasunen aurkako borroka lan merkatuan sartzerakoan).
-
Emandako baliabideak Egitura fondoen %5era murriztu ahal izango
dira (egungo %9aren aldean).
-
Ekintza berriztatzaileen eta proiektu pilotuen hobekuntza: proiektu
adierazgarrietara mugatzea eta aplikazio sinplifikatu eta gardena
(baliabideen %1).
|
|
8.
KOHESIO FONDOA MANTENTZEA
|
-
Pertsonako BPG EBren batezbestekoaren %90 baino beheragokoa duten
estatu kideak.
-
Proiektuak ingurugiroaren eta Europan zeharreko sareen alorrean,
garraioaren azpiegiturari dagokionean.
-
3.000 milioi eku inguruko urteko hornidura.
|
|
9.
EGITURAZKO BABESA ESTATU KIDE BERRIEI
|
-
Hasiera batean, atxikitzen den Estatu orori aplika dakioke.
-
Urteko laguntzaren mailakako gehiketa, BPGren %4aren mugaraino.
-
45.000 milioi eku inguruko baliabideak.
|
|
10.
KOSTUA-ERAGINKORTASUNA ARTEKO ERLAZIOAREN HOBEKUNTZA
|
-
Epe ertainera begira. Ekonomi eta gizarte garapenerako estrategia
integratuak.
-
Bitartekoen sinplifikatzea eta ebaluaketa nahiz kontrolaren hobekuntza.
|