 | | Orri honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2006eko Enplegu Publikorako Eskaintzari buruzko informazioa ematen du. Zerrendan indarrean dauden deialdiak azaltzen dira. Horietako edozeini buruz argibide gehiago lortu nahi izanez gero, nahikoa da ezkerreko botoia sakatzea. Horren bidez deialdiari buruzko informazio hau azalduko da: deialdiaren laburpena, oinarriak, gai zerrenda eta eskaera orria; horretaz gain, deialdia zein fasetan dagoen, kontsultaren egunera arte zein tramite egin diren ere agertuko da.
PRAKTIKA ETA PRESTAKUNTZA ALDIAREN HASIERA
A eta B sailkapen taldeetako eta barne sustapeneko deialdiak: Praktiketako funtzionarioen izendapena onartzea: Diputatuen Kontseiluaren 2007ko uztailaren 24ko erabakiak. Praktika eta prestakuntza aldiaren hasiera: 2007ko irailaren 5ean; suhiltzaile kaboak: irailaren 16an.
C eta D sailkapen taldeetako deialdiak (sukaldari laguntzaileak -406- eta zaintzaileak -407- izan ezik): Praktiketako funtzionarioen izendapena onartzea: Diputatuen Kontseiluaren 2007ko abuztuaren 2ko erabakiak. Praktika eta prestakuntza aldiaren hasiera: 2007ko irailaren 12an.
E sailkapen taldeko deialdiak, sukaldari laguntzaileak eta zaintzaileak: Praktiketako funtzionarioen izendapena onartzea: Diputatuen Kontseiluaren 2007ko irailaren 4ko erabakiak. Praktika eta prestakuntza aldiaren hasiera: 2007ko urriaren 8an.
|