1. Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. A) atal honetan Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango da.
Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako kasu teoriko/praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
2. Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—2. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:
2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—1. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:
1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3. Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Beste titulazio batzuk.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Erdi mailako edo goi mailako titulua: Puntu bat tituluko.
—Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.
—Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila
zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko
dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako
ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4. Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari
jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
IRRATIKO OPERADOREA - PLAZA 1
(Erref.: OP1/414 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1. Izena.
Irratiko operadorea. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2. Plazak eta txandak.
—Txanda librean:
Plaza bat, 2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.
3. Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4. Eskakizunak.
Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.
Beste eskakizun batzuk: B gidabaimena edukitzea.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus III. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA.
1. Gai zerrenda Orokorra.
1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: Eskubidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.
2. gaia. Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak. Euskara Estatutuan.
3. gaia. Lurralde Historikoak. Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia.
4. gaia. Administrazio prozedura: Kontzeptua eta izaera. Hasiera, instrukzioa eta amaiera.
2. Gai zerrenda Espezifikoa.
2. gaia. Kontzeptu teorikoak: Uhina. Maiztasuna. Uhin luzera. Voltioa. Anperea. Potentziako watt. Kontsumoko watt. Espektro elektro-magnetikoaren sailkapena. Uhin mugimendua. Elektronikaren oinarrizko legeak. Uhinen sailkapenaren garapen eta zabalkundea.
3. gaia. Transmisio irratielektrikoaren moduak. Modulazioa. Aparailu motak. Ekipoaren osagaiak: Igorlearen eta hartzailearen elementuak. Ezaugarri teknikoak. Ekipo mugikorrak, baseak, eramangarriak. Hautapenezko deiak. Modulazio sistemak: Zabalera edo maiztasun modulazioak, albo banda bakarra. Irrati telefonoaren osagaien azalpen xehekatua. Irismena eta errepikagailuak: Potentziaren araberako proportzioa. Lur sailaren araberako proportzioa. Errepikagailuak: Erabilera, kokalekua, errepikagailuen maiztasuna, errepikagailu motak.
4. gaia. Irradiatze elementuak: Definizioa. Osagaiak. Sailkapena. Antenaren luzera kalkulatzea. Uhin egonkorren zerrenda. Instalazioa. Antena motak: Norabide antenak. Lerrokideak. Lur planoak. Kable ardazkidea: Azalpena, funtzionamendua. Irradiatze sistemen matxurak. Beheranzkoen galerak. Neurgailuen erabilera.
5. gaia. Energia iturriak: Kontzeptuak. Korronte motak: Alternoa, zuzena. Energia elektrikoa: Intentsitatea, tentsioa, maiztasuna, unitateak. Elikatze iturriak, motak. Energia metagailuak. Eguzki plakak. Sorgailuak.
6. gaia. Elikatze iturriak: Egonkortutako korrontea. Bateriak. Tentsio normalizatuak. Fusibleak. Kontsumo unitateak. Tentsio unitatea. Serie linealeko lotura. Elikatze iturrien azalpena eta funtzionamendua. Matxurak. Elikatze sistemak instalatzea.
7. gaia. Informatika. Sistema eragileak, aplikazioak, internet.
8. gaia. Gipuzkoako geografia: Gorabehera fisiko nagusiak, mendiak, ibaiak, itsasaldea. Komunikazio sistema nagusiak eta bigarren mailakoak. Udal barrutiak eta populazio guneak.
9. gaia. Planoak interpretatzea: Eskalak, sestra kurbak, aldapa goreneko lerroak. Luzera eta garaiera distantziak.
10. gaia. Baso eta baso-larre sistemak: Gipuzkoako zuhaiztiak espezien arabera. Jabetzaren banaketa. Naturagune Babestuen Sarea. Babes formulak. Ehiza eta arrantza Gipuzkoan: Debeku aginduak, aprobetxamendurako baimendutako sasoiak. Arauhausteak eta zehapenak. Ehiza eta arrantzaren kudeaketa kontrolatzeko irratiemisorearen laguntza.
11. gaia. Mendi suteak. Arrisku handieneko sasoiak. Erretzeko baimenak. Mendi suteen aurre hartze eta itzalketan esku hartzen duten bitarteko naturalak eta pertsonalak. Aplikagarri den araudia. Mendietako Foru Araua.
12. gaia. Mendi suteak sortutako larrialdiak babes zibilaren bitartez planifikatu eta koordinatzeko beharrezko elementuak.
13. gaia. Suteen inguruko informazio sistemak. Datu baseak. Helburuak. Hartu behar dituen datuak. Datu baseak egin behar dituzten erakundeak. Informazio meteorologikoa eta mendi suteen arriskua aurreikustea.
14. gaia. Mendi suteen arrisku mapak. Horiek egiteko esku hartu beharreko erakundeak. Mendi suteek izan dezaketen larritasun mailari buruzko txostenak.
15. gaia. Mendi suteen sailkapena larritasunaren arabera. Esku hartzeko zonak zehaztea.
16. gaia. Mendi suteen larrialdi planaren egitura eta antolakuntza. Koordinazio eta operatibitate irizpideak Larrialdi Komite batean. Planaren zuzendaritza; oinarrizko zereginak. SOS-Deiak, Bai Esan eta Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuaren Koordinazio Zentroa. Funtzionamendu eta koordinazio eragiketak.