1. Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. A) atal honetan Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango da.
Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako kasu teoriko/praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
2. Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—2. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:
2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—1. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:
1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3. Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Beste titulazio batzuk.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Erdi mailako edo goi mailako titulua: Puntu bat tituluko.
—Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.
—Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila
zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko
dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako
ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4. Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari
jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
FOTOKONPOSIZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEA - 2 PLAZA
(Erref.: OP1/310 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1. Izena.
Fotokonposizioko teknikari laguntzailea. Funtzionarioa. C sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2. Plazak eta txandak.
—Barne sustapeneko txandan:
2 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
3. Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4. Eskakizunak.
—Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2), edo baliokidea.
5. Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek D taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus III. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA.
2. Gai zerrenda Espezifikoa.
2. gaia. Aurreinprimatze digitala: Computer to Plate.
3. gaia. Aurreinprimatze digitala: Computer to Print.
4. gaia. Ordenagailuaren osagaiak. CPU. Memoria motak: ROM, RAM, caché, birtuala. Informazio metatzeko sistemak. disketeak, CD- ROM, disko magnetikoak eta optikoak.
5. gaia. Kolorea eta industria grafikoa. Garrantzia. Ikusmenaren oinarriak. Prozesuan parte hartzen duten sintesiak.
6. gaia. Eskanerrak: Danborrekoak eta lauak. Osagaiak eta funtzionamendua. Ezaugarriak.
7. gaia. Motak. Sailkapena. Tipometria. Unitate tipometrikoak.
8. gaia. Testua konposizioko prozesua. Konposizio arauak. Gorputza eta kutxa. Letraguneak. Lerroarteak. Irakurgarritasuna. Paragrafoak lerrokatzea. Koskak.
9. gaia. Orriaren maketa. Elementuak. Proportzioak.
10. gaia. Dokumentua prestatzea arazorik gabe inprimatzeko. Tipografia, irudiak (tamaina, bereizmena, formatoa), kolore kopurua, leherketa eta koloreen arteko gaininprimaketa, dokumentuaren formatoa (aintzat hartu beharrekoak).
11. gaia. Jatorrizko desberdinen filmaketa. Filmagailua. Elementuak. Prozesagailua.
12. gaia. Offset-eko inprimagailua. Motak. Burutzapen prozesua. Faseak. Kontrola.
13. gaia. Uztartzea eta inposizioa. Moldeak. Aintzat hartu beharrekoak.
14. gaia. Offset-eko inprimaketa. Faseak. Materialak. Lehengaiak prestatzea.
15. gaia. Inprimaketa sistemen desberdinen prozesua (offset, serigrafia, flexografia, sakongrabatua).
16. gaia. Aldizkari bat koadernatzeko prozesua. Behar den makineria azaltzea.
17. gaia. QuarkXPress 4.1.
Menua, Fitxategia: Berria/Liburutegia - Liburua, Orria EPS bezala gorde. Menua, Edizioa: Estilo orriak, Koloreak, Banaketa eta justifikazio zehaztapenak. Menua. Item: Aldatu, Markoan sartu, Soslaitu, Ebaki, Letraguneak eta lerrokatzea.
18. gaia. QuarkXPress 4.1.
Menua, Orria: Txertatu, Ezabatu, Higitu, Maketa gidak, Atala.
Dokumentua maketatzeko paleta.
19. gaia. Macromedia FreeHand 9.0.
Menua, Fitxategia: Inportatu, Esportatu, Inprimatzeko bildu, Inprimatu.
20. gaia. Macromedia FreeHand 9.0.
Menua, Leihoa: Ikuskariak: Objektua (taldekatua, objektua, trazaketa, testua, fusioa) eta Trazaketa.
21. gaia. Macromedia FreeHand 9.0.
Menua, Leihoa: Ikuskariak: Trazaketa, Betelana, Dokumentua.
22. gaia. Macromedia FreeHand 9.0.
Menua, Leihoa: Ikuskariak: Testua. Menua, Testua: Trazaketa bihurtu.
23. gaia. Macromedia FreeHand 9.0.
Menua, Leihoa: Panelak. Geruzak, Estiloak, Ikurra, Kolore zerrenda, Kolore paleta, Ñabardurak, Tonu erdiak, Lerrokatu eta Itxuraldatu.
24. gaia. Mac OS sistema eragilea.
25. gaia. Adobe Photoshop 5.5.
Menua, Irudia: Modoa, Irudi tamaina
26. gaia. Adobe Photoshop 5.5.
Paletak: Geruzak, Kanalak, Trazaketak.
27. gaia. Access 2000.
Datu baseak: Ireki eta itxi. Oinarrizko kontzeptuak, elkarrizketa leihoak. Datu taulak: Ireki eta itxi. Kontsultak: Ireki eta itxi. Kontsulta motak. Kontsulten hautapena.
28. gaia. Access 2000.
Formularioak: Ireki eta itxi. Datuak sartu eta ateratzea. Txostenak: Diseinua, alorren propietateak. Sortu eta aldatu. Inprimatu. Orri burua eta oina.
29. gaia. Excel 2000. Oinarriko kontzeptuak.
Kalkulu orrian higitzea. Liburuan higitzea. Datuak sartu eta aldatzea. Datu motak. Eragiketak: Aldatutako liburua gordetzea. Segurtasun kopiak. Datuak txertatu, higitu, kopiatu eta ezabatu.ª
Hautapena: Gelaxkak eta orri anitz hautatzea. Handitzea. Ezabatzea.
30. gaia. Excel 2000.
Formatoa: Gelaxka, lerro eta zutabeen formatoa. Autodoikuntza.
Ortografi zuzenketa.
Grafikoak: Sortzea, motak, pretsonalizatzea.
Inprimaketa: Aurrebista. Orri burua eta oina.
31. gaia. Word 2000.
Oinarrizko kontzeptuak: Dokumentua sortu edo ireki, aldatu, gorde. Hautatu, kopiatu, itsatsi eta ezabatu. Desegin eta berregin. Aurkitu eta ordeztu. Dokumentuan (orrietan eta testuan) barrena higitu.
Formatoa: Testu, karaktere eta paragrafo formatoak. Letra motak. Tabulazioak. Formatoa kopiatu.
Ortografia: Ortografia eta gramatika zuzendu.
32. gaia. Word 2000.
Orri diseinua. Itxuratzea. Orri buruak eta oinak.
Taulak: Sortu, aldatu eta hautatu. Higitu. Ezabatu. Testuak eta ertzak doitu.