ANEXO  III

1.  Oposizioa.

1.1.  Lehenengo ariketa. Teorikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:

—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. A) atal honetan Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango da.

Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.

—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.

1.2.  Bigarren ariketa. Praktikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako kasu teoriko/praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.

1.3.  Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

2.  Euskara.

—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.

—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:

—3. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:

3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.

2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.

1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

—2. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:

2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.

1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

—1. hizkuntz eskakizuna ez-derrigorrezkoa duten plazak:

1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

3.  Merezimenduen lehiaketa.

3.1.  Esperientzia.

Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.

Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:

—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.

—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.

Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.

Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.

3.2.  Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.

Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.

Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.

3.3.  Beste titulazio batzuk.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.

Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.

Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:

—Erdi mailako edo goi mailako titulua: Puntu bat tituluko.

—Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.

—Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.

—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.

—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.

3.4.  Hizkuntzak.

Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:

—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.

—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako
ezagupenik.

Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.

4.  Praktikaldia.

Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
 


ADMINISTRARIA - 9 PLAZA

(Erref.: OP1/309 - Oinarri Espezifikoak)

I.  DEIALDIA.

1.  Izena.

Administraria. Funtzionarioa. C sailkapen taldea. Administrazio Orokorreko Eskala. Administrarien azpieskala.

2.  Plazak eta txandak.

—Barne sustapeneko txandan:

8 plaza, 2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

Plaza bat, 2. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.

3.  Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.  Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2), edo baliokidea.

5.  Barne sustapeneko txanda.

Izangaiak honako eskakizun hauek bete behar ditu, eskakizun orokorrez gainera:

a)  Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionario izan behar du, D sailkapen taldekoa.

b)  Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan egon behar du eta karrerako funtzionario gisa bi urteko zerbitzuak eginda Administrazio Orokorreko Eskalako Laguntzaileen Azpieskalan, edota denbora horretan behin betiko izaeraz jarduera arlo edo eduki funtzional berdineko lanpostuetan atxikia egon, hala nola, Artxibo edo Liburutegiko Laguntzaileenetan.

c) Eskakizunetan aipatzen den titulazioa ez izan arren, deialdian parte hartu ahal izango dute baldintza hau betetzen dutenek ere:

—D sailkapen taldean 10 urteko antzinatasuna onartuta daukatenek.

—D sailkapen taldean 5 urteko antzinatasuna edukitzeaz gainera Administrazio Gaikuntza ikastaro espezifikoa gainditu dutenek, Lehendakaritzako diputatuak 1999ko maiatzaren 17ko Foru Aginduaren bidez deitutakoa, hain zuzen ere.

6.  Praktikaldia.

Deialdi honetan ez da praktikaldirik egingo.

II.  HAUTAPEN PROZESUA.

Zehaztasunetarako, ikus III. ERANSKINA.

III.  GAI ZERRENDA.

2.  Gai zerrenda Espezifikoa.

 1. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio antolamendua.

 2. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu egitura.

 3. gaia. Funtzio Publikoa. Egitura eta antolaketa. Lanpostuen zerrendak, plantilak, lan eskaintza publikoa, langileen hautaketa, langile erregistroa. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena (1989ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta 16/1997 Legea, azaroaren 7koa, Euskal Funtzio Publikoaren Legea aldatzekoa (1997ko azaroaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

 4. gaia. Funtzio Publikoa. Funtzionarioak: Funtzionario izaera hartzea eta galtzea. Kidegoak eta eskalak. Karrera administratiboa: Norberaren gradua, lanpostuak betetzea, barne sustapena, mugikortasuna. Administrazio egoerak.

 5. gaia. Funtzio Publikoa. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina erregimena. Bitarteko funtzionarioak, lan kontratudun langileak eta behin-behineko langileak. Hizkuntza normalizazioa. Ordezkaritza eta parte hartzea lan baldintzei dagokienean.

 6. gaia. Funtzionario publikoen eta administrazio publikoetako lan kontratudun langileen ordainsariak. Nominak. Oinarrizko ordainsariak eta osagarriak.

 7. gaia. Euskara Autonomia Estatutuan. 10/82 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera arauzkotzekoa. (1982ko abenduaren 16ko 160 zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Oinarri orokorrak. Hiritarren eskubideak eta botere publikoen betebeharrak.

 8. gaia. Administrazio jardunbidea berme formala den aldetik. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 1999ko urtarrilaren 13ko 4/99 Legeak aldatutakoa: Edukia eta aplikazio eremua.

 9. gaia. Administrazio jardunbidea: Interesatuak. Administrazio jardunbidean herritarrek dituzten eskubideak eta betebeharrak. Ebazteko betebeharra. Isiltasun administratiboa. Muga egunak eta epeak.

10. gaia. Administrazio jardunbidea: Faseak: Hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera.

11. gaia. Errekurtso administratiboak: Kontzeptua eta motak. Berraztertzeko hautazko errekurtsoa, gora jotzeko errekurtsoa eta berrikuspen errekurtsoa.

12. gaia. Egintza administratiboa: Kontzeptua eta izaerak. Sailkapena. Egintza administratiboaren osagaiak. Arrazoitzea eta jakinaraztea.

13. gaia. Egintza administratiboen balioa eta eraginkortasuna. Egintza administratiboen exekuzioa. Egintza administratiboen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintza administratiboaren balioztatzea. Ofiziozko berrikuspena.

14. gaia. Administrazio jardunbidea razionalizatzea: Prozesu dokumentalak, kontabilitatekoak eta administratiboak. Inprimakiak eta agiriak: Diligentziak, ebazpenak, foru aginduak, Kontseiluko erabakiak eta foru dekretuak.

15. gaia. Kontratazio administratiboa: Administrazioarekin kontratua egiteko baldintzak. Baldintza administratiboen eta agindu teknikoen orriak. Kontratua prestatzeko jarduketak. 2/2000 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 16koa, Herri Administrazioetako kontratuen legearen testu bateratua onartzen duena.

16. gaia. Kontratazio administratiboa: Kontratuak sinatzea. Jardunbidea eta kontratua esleitzeko erak. Kontratua betetzea. Prozedurazko arau orokorrak.

17. gaia. Kontratu administratiboak: Kontratu motak. Ezaugarriak.

18. gaia. Administrazio publikoen eta bere zerbitzuko agintarien eta langileen erantzukizuna.

19. gaia. Aurrekontua: Kontzeptua. Aurrekontuen oinarriak. Aurrekontuen zikloa. Programetan oinarritutako aurrekontua:kontzeptua eta faseak.

20. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta departamentuen aurrekontua. Kapitulukako sailkapena.

21. gaia. Aurrekontuaren kudeaketa eta kontrola. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontabilitate prozedura: Ekonomia Kudeaketako Sistema Integratuaren (SIGE delakoa) oinarrizko ezaguera.

22. gaia. Jendeari harrera egitea. Zerbitzu publikoa zer den; komunikazio prozesuaren oinarrizko elementuak. Harrera eraginkorra.

23. gaia. Komunikazioa administrazioan: Hizkuntza administratiboaren erabilera zuzena. Komunikazio motak: Ahoz, telefonoz eta idatziz. Idatzi, jakinarazpen, eskaera orri eta ziurtagirien edukia eta aurkezpena.

24. gaia. Zerbitzu publikoen kalitatea. Kalitatea: Bilakaera. Kalitate osoa. Kalitate sistemak administrazio publikoetan. Prozesuen kudeaketa.

25. gaia. Artxiboak antolatzea eta razionalizatzea. Artxiboa zer den eta zer artxibo mota dauden. Dokumentazio motak eta artxiboko tratamendua. Informatikaren erabilpena: Erlaziozko eta dokumentuzko datu baseak.

26. gaia. Posta elektronikoa: Mezua bidali. Mezuari erantzun. Mezuari dokumentua erantsi. Mezuak ezabatu. Mezuen sarrera. Mezuen irteera. Bidalitako mezuak. Paperontzia.

27. gaia. Windows-eko arakatzailea (Windows 95). Karpetak sortu eta ezabatu. Fitxategiak karpeta batetik bestera eraman eta kopiatu. Fitxategiak ezabatu. Fitxategiak eta karpetak izenez aldatu. Fitxategiak eta karpetak bilatu.

28. gaia. Word 6.0 Windows-en. Menu nagusia.

«Fitxategia» aukera: Berria, ireki, itxi, gorde, gorde honela. Fitxategia bilatu. Txantiloiak. Orria prestatu. Inprimatzeko aurrebista. Inprimatu

«Edizioa» aukera: Desegin, moztu, kopiatu, erantsi, ezabatu, bilatu, ordeztu.

«Ikusi» aukera. Tresna barra. Orri burua eta oina.

29. gaia. Word 6.0 Windows-en. Menu nagusia.

«Txertatu» aukera: Data eta ordua. Ikurra. Inprimaki eremua. Markoa.Irudia. Xedea.

«Formatua» aukera: Letra tipoak. Paragrafoa. Tabulazioak. Ertzak eta itzaldura. Zutabeak. Maiuskula/minuskula. Buletak eta numerazioa.

30. gaia. Word 6.0 Windows-en. Menu nagusia.

«Tresnak» aukera: Ortografia. Sinonimoak. Posta fusioa. Kartazalak eta etiketak. Babestu dokumentua. Berrikuspenak.

«Taula» aukera: Txertatu taula. Ezabatu gelaskak, errenkadak eta zutabeak. Batu gelaskak eta zatitu gelaskak. Hautatu gelaskak, errenkadak, zutabeak eta taula. Taula testu bihurtu eta testua taula bihurtu.

31. gaia. Excel. Oinarrizko kontzeptuak.

Kalkulu orrian higitzea. Liburuan higitzea. Datuak sartu eta aldatzea. Datu motak. Eragiketak: Aldatutako liburua gordetzea. Datuak txertatu, higitu, kopiatu eta ezabatu.

Hautapena: Gelaxkak eta orri anitz hautatzea. Ezabatzea.

32. gaia. Excel 97.

Formatua: Gelaxka, lerro eta zutabeen formatoa. Autodoikuntza. Zuzenketa ortografikoa.

Inprimaketa: Aurrebista. Orri burua eta oina.