1. Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.
Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.
Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.
—A) atala: Horretarako jarriko den/diren kasu praktikoa/k egitea. Atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.
—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko gaiekin zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.
Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 10 gai hautatzeko eta horietatik epaimahaiak 5 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.
B atal horrek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.
Ariketa honen bi zatiak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.
Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.4. Laugarren ariketa. Ingelesa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Proba hau ingelesez jakitea egiaztatu beharra baldintzatzat duten lanpostuetarako deialdietan bakarrik egingo da.
Hautagaien ingelesezko jakite maila baloratzeko helburua duen proba bat izango da. Ariketa «Gai» edo «Ez Gai» baloratuko da lanpostu horiei dagokienez.
«Gai» kalifikazioa lortuko dute proba hau egin behar izan gabe Epaimahaiak ezarritako epean ingeleseko 3. mailari edo goragokoari dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten izangaiek.
Lanpostu hauetarako ez da merezimendu gisa baloratuko ingelesez jakitea.
Baldintza hori ez duten lanpostuetarako, ingelesa merezimendu gisa baloratuko da, lehiaketaldian aurreikusitako moduan.
2. Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—2. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—1. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3. Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Doktore titulua: 1,5 puntu.
—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.
—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
—Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4. Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
OSASUN KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA - PLAZA 1
(Erref.: OP1/224 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1. Izena.
Osasun Kudeaketako erdi mailako teknikaria. Funtzionarioa. B sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2. Plazak eta txandak.
—Barne sustapeneko txandan:
—Plaza bat, 3. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
3. Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4. Eskakizunak.
Eskatutako titulazioa: Ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, Hirugarren Mailako Lanbide Heziketa (LH3), edo baliokidea.
5. Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek C taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus II. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA.
2. Gai zerrenda Espezifikoa.
2. gaia. Osasun Laguntza Zerbitzua: Sorrera. Mutualitate erregimena. Estatutu erregimena. 1979ko maiatzaren 28ko estatutuak.
3. gaia. 1960ko maiatzaren 12ko 11/1960 Legearen bidez sortutako Administrazio Lokaleko Aurreikuspenerako Mutualitate Nazionalaren (ALAMN) osasun laguntza. Osasun alorrean OLAZekin batera aritzea. Sartze eta baztertze sistema. Ohiko erregimena.
4. gaia. Osasun zerbitzuko sistemaren bilakaera. 1975eko MUNPAL delakoaren estatutuen aldaketa (1975eko abenduaren 9ko Ministeritzaren Agindua). Behin betiko erregimena: 3.241/1983 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, osasun zerbitzuaren prestazioa arautzen duena. Diputazioari gastuak konpentsatzeko sistema.
5. gaia. Langileak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzea. 480/1993 Errege Dekretua, apirilaren 2koa. Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Agindua, 1993ko apirilaren 7koa, aurreko dekretua garatzekoa. Alderdi nagusiak. Osasun zerbitzuaren eta laneko ezgaitasunen prestazioaren tratamendua.
6. gaia. Kontingentzien salbuespena Gizarte Segurantzan. Salbuespen motak. OLAZen bidez Foru Aldundiari ezartzen zaion salbuespena. Osasun zerbitzuetan ezartzen diren koefizienteen sistema. Koefizienteen eraginkortasuna sortutako kuotetan.
7. gaia. Borondatezko lankidetza Gizarte Segurantzaren kudeaketan. 1966ko azaroaren 25eko Ministeritza Agindua. Sistemaren hedadura OLAZen bitartez: Osasun laguntza, gaixotasun arruntaren eta lanekoa ez den istripuaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasuna. Ezarri daitezkeen koefiziente murriztaileak eta horien eraginkortasuna.
8. gaia. Osasun Laguntza Zerbitzuaren kudeaketa gaur egun. Administrazio organo berezia. Berezko izaera juridikoa duten beste kudeaketa formula batzuekiko funtsezko diferentziak. Alde onak eta txarrak. Tratamendu ekonomiko berezia.
9. gaia. 22/1987 Foru Agindua, abenduaren 31koa. Zerbitzua eta estatutu arautzaileak. Zerbitzuaren egitura arau horren arabera. Helburuak eta kudeaketa.
10. gaia. OLAZen gobernua. Organoak. Organoen arteko harreman sistema. Eskumenen banaketa. Organo horien erabakien aurkako erreklamazioak eta errekurtsoak.
11. gaia. Zerbitzuaren Administrazio Kontseilua. Osaketa. Kideen izendapena. Kargua uztea eta kargutik kentzea. Zereginak. Kontseiluko kideen bateraezintasun erregimenaren tratamenduaren aipamena.
12. gaia. Zerbitzuaren Administrazio Kontseilua. Bilera erregimena eta motak. Deialdiak eta epeak. Gai zerrendak. Erabakiak hartzea eta bozkatzea. Erabakien deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Diputatuen Kontseiluarekin duen harremana.
13. gaia. Administrazio Kontseiluko lehendakaria. Izendapena, karguztea eta kargutik kentzea. Zereginak. Estatutuen arabera ebazteko duen gaitasuna. Errekurtsoak. Lehendakariaren bateraezintasun erregimenaren aipamena.
14. gaia. Zerbitzuaren gerentzia. Izendapena, karguztea eta kargutik kentzea. Zereginak eta horien hedadura. Orokorrean eta bereziki ekonomia gaietan ebazteko gaitasuna. Ebazpenen aurkako errekurtsoak.
15. gaia. Zerbitzuaren erregimen ekonomikoa. Aurrekontua. Prestatzea, onartzea eta epeak. Lehendakaritza Departamentuko aurrekontu orokorrean sartzea. Sarrera-gastuen kontusailak. Egoera balantzeak eta kostuen estatistikak: Araudia, edukia eta aldizkakotasuna.
16. gaia. Zerbitzuaren diru sarrerak izena emandako entitateen ekarpenen bidez. Koefiziente murriztailearen bidezko diru sarrerak: Lege erregulazioa. Hitzarmen kuotaren bidezko diru sarrerak: Lege erregulazioa. Horien diru sarrerak kalkulatzeko sistema. Tasak eta kotizazio oinarriak.
17. gaia. Zerbitzuaren diru sarrerak. Ordainketa sistemak eta kontabilizazio berezitua. Diru sarrera horien kontrola eta likidazioa. Erabiltzaileek egindako ekarpenen bidezko diru sarrerak. Beste diru sarrera batzuk: Aseguru etxeen diru sarrerak trafiko istripuen ondorioz. Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioaren bidezko diru sarrerak. Kuoten bidezko diru sarrerak.
18. gaia. Zerbitzuaren gastuak: Mediku gastua espezialitateen arabera. Izaera eta sailkapena mediku elkargoen Kontseilu Nagusiko izendegi orokorrean. Mota eta taldeen deskribapena.
19. gaia. Zerbitzuaren gastuak: Mediku gastua espezialitateen arabera. Gastu horren balorazioa. Mediku gastua kliniken arabera. Klinika zerbitzuen hitzarmen sistema. Gastua kirurgi forfait-aren arabera. Osakidetzak zehaztutako gastua, Diagnostikoko Lotutako Taldeei dagokiena (DLT). Gastua kontzeptu itxi edo irekiaren arabera.
20. gaia. Zerbitzuaren gastuak. Fakturazioa eta ordainketa ADOP prozeduraren bidez. PFEZren likidazioa. Zerbitzuari fakturatzeko epeak eta Zerbitzuak ordaintzeko epeak. Administrazio Publikoetako Kontratuen legeditik aplikagarria den araudia.
21. gaia. Zerbitzuaren gastuak. Botika gastua. Lege tratamendua onuradun mota bereiztuz. Estalduraren hedadura. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren sistema. Sistema hori OLAZi ezartzea. Ordainketa, prozedura eta legezko epeak.
22. gaia. Zerbitzuaren osasun estalduraren hedadura. Zerbitzua osatzen duten erakundeak eta zerbitzuan sartuta dauden erakunde horietako funtzionarioak 480/1993 Errege Dekretuaren arabera.Izendapena, zerbitzuan sartzeko denbora muga. Funtzionarioei, bitarteko langileei eta behin-behinekoei eskainitako estaldura. Estaldura, funtzionarioen egoera administrazioa kontuan hartuta.
23. gaia. Prestazio motak: Oinarrizko osasun laguntza, espezialitateko medikuak, zerbitzuan sartzen diren teknikak, klinikak eta kirurgia, prestazio ekonomikoak eta garraiokoak. Kontzeptua, hedadura eta edukia.
24. gaia. Zerbitzuko medikuen zerrenda. Profesional mota ezberdinak. Zerrendan sartzearen izaera juridikoa. Profesionalen eskubideak eta betebeharrak. Zerrendan sartzea eta zerrendatik ateratzea. Zerrendatik ateratzea Zerbitzuaren aldebakarreko erabakiz.
25. gaia. Zerrendako medikuen ordainsari sistema. Ordainsari
horren lansari izaera. Banakako medikuak eta izaera juridikoa dutenak.
Atxikipen fiskal eta errentazkoen erregimena. Medikuen zerbitzuak tarifen
arabera ordaintzea. Tarifak ezartzeko formulak.
26. gaia. Zerbitzuaren mediku ikuskaritza. Definizioa eta hedadura. Udalei eta Diputazioari zerbitzua ematea. Izapidaketa. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmena mediku ikuskaritza gauzatzeko (1998ko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).
27. gaia. Izaera pertsonaleko datu babesaren erregimen juridikoa. Datu babesaren oinarriak. Pertsonen eskubideak.
28. gaia. Datu pertsonalak babestea. Osasun datuak babestea.
Zerbitzuko kideei dagozkien datuen babesaren funtsezko ezaugarriak. Datu
horiek erabiltzeko baimena. Enpresa pribatuekin egindako kontratuak eta
erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenak.
29. gaia. Datu pertsonalak babestea. Jabetza publikoko fitxategiak. Datu baseen titular eta kudeatzailearen betebeharrak. Hitzarmen edo kontratuaren beharra.
30. gaia. Euskadiko osasun zerbitzuak antolatzeko legea: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
31. gaia. Euskadiko osasun zerbitzuak antolatzeko legea: Sistemaren finantza erregulazioa: Programa kontratua. Euskadiko Osasun Plana. Osasun zerbitzuak eskaintzea.
32. gaia. Euskadiko osasun zerbitzuak antolatzeko legea: Zehapen erregimena. Ikaskuritza eta kautelazko neurriak.
33. gaia. Euskadiko osasun zerbitzuak antolatzeko legea: Osasun egiturak herri onurako zerbitzu gisa. Harreman juridikoak erakunde pribatuekin osasun zerbitzuak eskaintzeko.
34. gaia. Egintza administratiboa: Kontzeptua eta osagaiak. Egintza administratiboen forma. Arrazoitzea, jakinaraztea eta argitaratzea. Isiltasun administratiboa. Erregimen juridikoa.
35. gaia. Interesdunak prozedura administratiboan. Herritarren eskubideak; bereziki, erregistroak eta artxiboak eskuragarri izatekoa. Muga egunak eta epeak.
36. gaia. Prozeduraren hasiera, antolaketa eta instrukzioa. Interesdunen parte hartzea. Amaiera: Ebazpena. Ohiko amaiera. Amaitzeko beste modu batzuk.
37. gaia. Egintzak bide administratiboan berrikustea. Errekurtso administratiboak.
38. gaia. Herri administrazioen organoak. Oinarri orokorrak eta eskumena. Abstentzioa eta arbuioa.
39. gaia. Organo kolegiatuen erregimen juridikoa. Lehendakaria, kideak eta idazkaria. Bilerak eta aktak.
40. gaia. Funtzio Publikoa. Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, eta 1999ko aldaketa. Administrazio publikoetako langileak. Karrerako funtzionarioak: Sarrera.
41. gaia. Funtzio Publikoa. Administrazio egoerak. Eskubideak eta betebeharrak.
42. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoan zeregin publikoetan dihardutenen bateraezintasun araudia, goi karguei ezartzekoa.
43. gaia. Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasun araudia: Jarduera publikoak eta pribatuak. Salbuespenak. Bateragarritasuna emateko prozedura eta zehapen erregimena.
44. gaia. Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasun araudia: Osasun Laguntza Zerbitzuko langileei araudi hori ezartzea. Zerbitzuko zerrendako medikuen bigarren jarduera publikoa edo pribatua izatea. Derrigorrezko txostena egitea.
45. gaia. Kontratazio administratiboa: 2/2000 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 16koa, Herri Administrazioetako kontratazioari buruzko legediaren testu bateratua onartzen duena. Kontratuen baldintzak. Administrazioarekin kontratua egiteko baldintzak. Kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak administrazioan.
46. gaia. Kontratazio administratiboa: Esleitzeko prozedurak eta erak. Baldintza administratiboen eta agindu teknikoen orriak. Kontratua prestatzeko jarduketak.
47. gaia. Kontratazio administratiboa: Kontratuak sinatzea. Kontratua betetzea. Prozedurazko arau orokorrak.
48. gaia. Kontratu administratiboak. Zehazki: Hornidura
kontratua, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua, aholkularitza eta laguntza
kontratuak eta zerbitzu kontratuak.