1. Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.
Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.
Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.
—A) atala: Horretarako jarriko den/diren kasu praktikoa/k egitea. Atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.
—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko gaiekin zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.
Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 10 gai hautatzeko eta horietatik epaimahaiak 5 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.
B atal horrek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.
Ariketa honen bi zatiak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.
Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.4. Laugarren ariketa. Ingelesa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Proba hau ingelesez jakitea egiaztatu beharra baldintzatzat duten lanpostuetarako deialdietan bakarrik egingo da.
Hautagaien ingelesezko jakite maila baloratzeko helburua duen proba bat izango da. Ariketa «Gai» edo «Ez Gai» baloratuko da lanpostu horiei dagokienez.
«Gai» kalifikazioa lortuko dute proba hau egin behar izan gabe Epaimahaiak ezarritako epean ingeleseko 3. mailari edo goragokoari dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten izangaiek.
Lanpostu hauetarako ez da merezimendu gisa baloratuko ingelesez jakitea.
Baldintza hori ez duten lanpostuetarako, ingelesa merezimendu gisa baloratuko da, lehiaketaldian aurreikusitako moduan.
2. Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—2. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—1. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3. Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Doktore titulua: 1,5 puntu.
—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.
—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
—Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4. Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO
TEKNIKARIA -
3 PLAZA
(Erref.: OP1/223 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1. Izena.
Kudeaketako erdi mailako teknikaria. Funtzionarioa. B sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2. Plazak eta txandak.
—Barne sustapeneko txandan:
3 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
3. Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4. Eskakizunak.
Eskatutako titulazioa: Ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, Hirugarren Mailako Lanbide Heziketa (LH3), edo baliokidea.
Beste eskakizun batzuk: Deitutako hiru lanpostuetatik batek dauka baldintza gisa ingelesez jakitea egiaztatu beharra. Oposizioaldiko laugarren ariketan aurreikusitakoaren arabera egiaztatuko da.
5. Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek C taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus II. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA.
2. Gai zerrenda Espezifikoa.
2. gaia. Errekurtso administratiboak. (30/1992 Legearen VII. idazpurua eta geroko aldaketak).
3. gaia. Datu pertsonalen babesa: Herritarraren eskubideak.
4. gaia. Datu pertsonalak: Datuei buruzko irizpideak.
5. gaia. Datuak Babesteko Agentzia.
6. gaia. Herritarren arreta zerbitzua. 010, 012, BAZ, zerbitzuen gidak eta katalogoak.
7. gaia. Kexuak, erreklamazioak eta iradokizunak.
8. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitura eta zereginak.
9. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua.
10. gaia. Word 97.
11. gaia. Excel 97. Access 97.
12. gaia. Outlook 97: Posta elektronikoa eta agenda.
13. gaia. Netscape. Explorer (windows 2000 6.0 bertsioa; windows 95 5.5 bertsioa).
14. gaia. Informazioaren gizartea: Administrazio telematikoa.
15. gaia. Administrazioaren ekintza planak informazioaren gizartea garatzeko.
16. gaia. Administrazio telematikoa: Zerbitzuen atariak.
17. gaia. Zerbitzu agiriak.
18. gaia. Erregistro hitzarmenak. Leihatila bakarra.
19. gaia. Harreman telematikoen balioa.
20. gaia. Sinadura elektronikoa. Segurtasun neurriak hartzea.
21. gaia. Komunikazioa. Elkarrizketak.
22. gaia. Txostenak prestatzea. Txostenak. Kontzeptua. Motak. Txosten onaren ezaugarriak. Idazketa. Aurkezpena.
23. gaia. Hobekuntza taldeak.
24. gaia. Auzien kudeaketa.
25. gaia. Prestakuntza beharren azterketa.
26. gaia. EFQM eredua: Eragileak eta emaitzak.
27. gaia. Kalitate ziurtagiria: ISO 9001:2000 araua.
28. gaia. Zerbitzu publikoen kalitatea. Kalitatea: Bilakaera. Kalitate osoa. Kalitate sistemak administrazio publikoetan. Prozesuen kudeaketa.
29. gaia. Kalitatearen tresnak.
30. gaia. Internet, Intranet, Extranet: Zer da, nola dabil, aplikazioak eta erabilerak, nola konektatu.
31. gaia. Banaketa zerrenda. Interneteko bilaketak.
32. gaia. Interneteko posta elektronikoa. Fitxategien transferentziak.
33. gaia. Artxiboa: Kontzeptua, zereginak eta sailkapena.
34. gaia. Dokumentuen kudeaketa: Dokumentuen adina, balorazioa eta hautaketa.
35. gaia. Dokumentu fondoen antolamendua: Irizpide nagusiak, fondoen sailkapena eta dokumentuen antolaketa.
36. gaia. ISAD (G) arauak.
37. gaia. Artxibo zentrala: Ezaugarriak, zeregina, funtzionamendua eta kokapena.
38. gaia. Teknologia berriak: Informatizazioa, digitalizazioa eta reprografia.
39. gaia. Dokumentazioa: Kontzeptua, jarduera eremua, irizpideak eta arauak.
40. gaia. Indexazioa eta dokumentu laburpena.
41. gaia. Tesaurus: Kontzeptua, beharra eta komenigarritasuna. Osagaiak, prestaketa eta mantenimendua.
42. gaia. Giza baliabideen kudeaketa administrazio publikoan. Lanpostuen zerrenda. Plantila.
43. gaia. Administrazio lanaren azterketa.
44. gaia. Antolaketa prozesuetan informazioa lortzeko teknikak.
45. gaia. Administrazioko inprimakiak.
46. gaia. Egitura antolaketa. Organigramak eta antolaketa grafikoak. Zereginen definizioa.
47. gaia. Lanpostuen balorazioa: Balorazio sistemak eta faktoreak.
48. gaia. Antolaketa eskuliburua.