1. Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.
Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.
Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.
—A) atala: Horretarako jarriko den/diren kasu praktikoa/k egitea. Atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.
—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko gaiekin zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.
Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 10 gai hautatzeko eta horietatik epaimahaiak 5 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.
B atal horrek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.
Ariketa honen bi zatiak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.
Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.4. Laugarren ariketa. Ingelesa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Proba hau ingelesez jakitea egiaztatu beharra baldintzatzat duten lanpostuetarako deialdietan bakarrik egingo da.
Hautagaien ingelesezko jakite maila baloratzeko helburua duen proba bat izango da. Ariketa «Gai» edo «Ez Gai» baloratuko da lanpostu horiei dagokienez.
«Gai» kalifikazioa lortuko dute proba hau egin behar izan gabe Epaimahaiak ezarritako epean ingeleseko 3. mailari edo goragokoari dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten izangaiek.
Lanpostu hauetarako ez da merezimendu gisa baloratuko ingelesez jakitea.
Baldintza hori ez duten lanpostuetarako, ingelesa merezimendu gisa baloratuko da, lehiaketaldian aurreikusitako moduan.
2. Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—2. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—1. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3. Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Doktore titulua: 1,5 puntu.
—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.
—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
—Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4. Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari
jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
EKONOMIAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA - PLAZA 1
(Erref.: OP1/120 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1. Izena.
Ekonomiako goi mailako teknikaria. Funtzionarioa. A sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Teknikarien azpieskala, goi mailako teknikarien klasea.
2. Plazak eta txandak.
—Barne sustapeneko txandan:
Plaza bat, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.
3. Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4. Eskakizunak.
Eskatutako titulazioa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua edota Ekonomiakoa.
5. Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek A edo B taldeetako eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus II. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA.
2. Gai zerrenda Espezifikoa.
1. ATALA
2. gaia. Lan merkatuaren egitura Euskal Autonomia Erkidegoan eta Gipuzkoan. Enplegu eskaintza eta eskaera.
3. gaia. Ekonomia Ituna: Erreferentzia esparrua eta ezaugarri nagusiak. Ekonomia Ituna eta kupoa. Aurrekariak, kupoa kalkulatzeko metodologia eta bilakaera.
4. gaia. Sektore publikoaren esparru instituzionala EAEn. Gastu eskumenak. Diru sarrera eskumenak. Erakundearteko harremanak.
5. gaia. Euskal sektore publikoa eta ekonomian duen eragina. Sektore publikoa jarduera sortzaile. Euskal Herriko administrazio autonomoaren diru sarrerak. Euskal sektore publikoak egindako gastua. Enpresen sektore publikoaren azterketa.
6. gaia. Gipuzkoako sektore publikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia. Udalak, diru sarrerak, gastua, defizita eta zorpetzea. Gastu politikak.
7. gaia. Euskal ekonomiaren bilakaera estatutu aldian. EAEko oinarrizko makromagnitudeen bilakaera. EAEko konparaziozko bilakaera. Ondorio nagusiak.
8. gaia. Euskal ekonomiaren kapitalizazio prozesua. Kapitala eta hazkunde ekonomikoa. Kapital fisikoaren stockaren bilakaera. Inbertsioaren bilakaera. Kapitalizazio prozesuaren trinkotasuna, EAE testuinguru autonomikoan. Giza kapitala.
9. gaia. Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa. Konparaziozko azterketa. Jarduera publikoa EAEren garapen sozioekonomikora bideratuta. Adierazle ekonomikoak. Gizarte adierazleak. Bizitasunaren adierazleak.
10. gaia. Euskal Herriaren industria politika. Euskal industriaren bilakaera. Industria birmoldaketaren politika. Industria sustapenaren politika. Dibertsifikazioa eta erabaki gabeko beste gai batzuk.
11. gaia. Industria politiken finantzaketa. Ohiko finantzaketa laguntzak. Kapital arriskuko sozietateak. Elkarrekiko bermeko sozietateak. Beste kontzeptu batzuk: Parte hartzeko kredituak, itzuli beharreko aurrerakinak, eta ARC sistema.
12. gaia. Teknologia eta berrikuntza politika. I+G+B jarduerak. Estatuko administrazioaren politika I+G+B alorrean. EAEko teknologia eta berrikuntza politika. Zientzia eta teknologia plana Euskal Herrian. Gipuzkoa I+G-ko datuen arabera. Zentro teknologikoak.
13. gaia. Gipuzkoako bilakaera soziodemografikoa: Ondorio demografikoak. Biztanleriaren espazio dimentsioa. Denbora dimentsioa. Gipuzkoako biztanleriaren ezaugarriak. Biztanleriaren dinamika. Biztanleriaren etorkizuneko bilakaera.
14. gaia. Gipuzkoako industria garapena. Industriaren eragina ekonomian. Balio erantsi gordina. Lan kostuak. Kapital finkoaren eraketa gordina. I+G jarduerak. Kanpo merkataritza.
15. gaia. Gipuzkoako ekonomiaren tertziarizazioa. Zerbitzuen ekonomia. Gipuzkoako zerbitzu sektorea. Enpresentzako zerbitzuak Gipuzkoan, enpresentzako zerbitzuen garrantzi estrategikoa. Zerbitzuetako enplegua. Aurreikuspenak eta joerak.
16. gaia. Gipuzkoako finantza sektorearen egitura azterketa. Gipuzkoako finantza sektorearen egitura. Jarduera parametro nagusiak. Gipuzkoan bizi den sektorearen gordailuak. Finantza erakunde espezializatuak. Elkarrekiko bermeko sozietateak. Kapital arriskuko entitateak. Leasing. Parte hartzeko mailegu sozietateak.
18. gaia. Kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak administrazioan. Kontratu administratiboak: Kontratatzeko gaitasuna, enpresen sailkapena, bermeak, kontratu txikiak, esleipen prozedurak, kontratuaren esleipena, kontratuaren exekuzioa, aldaketa eta iraungipena.
19. gaia. Administrazio prozedura: 30/92 Legea, herri administrazioen araubide juridikoarena. Oinarri orokorrak. Interesatuak. Abstentzioa eta errekusazioa. Herritarren eskubideak. Antolakuntza irizpideak: Hierarkia eta eskumena. Eskuordetza, eskumena bereganatzea eta ordezkotza.
20. gaia. 27/1993 Foru Dekretua, apirilaren 6koa, subentzioak eta laguntzak emateko prozedurari aplikagarri zaion erregimen orokorra arautzen duena. 327/1994 Foru Agindua, maiatzaren 19koa, subentzioak eta laguntzak emateko prozedura arautzen duen 27/1993 Foru Dekretua garatzekoa. 306/2000 Foru Agindua, apirilaren 2koa, subentzioak eta diru laguntzak emateari buruzkoa.
22. gaia. Tokiko zerbitzu publikoak mugaz gaindiko inguru batean.
23. gaia. Kontabilitate publikoa. 63/1990 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko kontabilitate publikoko plana onartzen duena.
24. gaia. Aurrekontuak: 17/1990 Foru Araua, abenduaren 26koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko finantza eta aurrekontu erregimenari buruzkoa.
25. gaia. 37/1989 Foru Dekretua, ekainaren 20koa, Ekonomia Kudeaketako Sistema Integratua (SIGE delakoa) ezartzeari buruzkoa.
26. gaia. Kudeaketa kontrola administrazio publikoan.
27. gaia. Adierazleak: Kontzeptua eta metodologia.
28. gaia. Aginte taula orokorra kudeaketa sistema gisa.
29. gaia. Diru sarrera publikoak. Kontzeptua eta motak. Zergapekoak ez diren diru sarrerak. Zuzenbide pribatuko diru sarrerak. Subentzioak eta zuzenbide publikoko beste diru sarrera batzuk.
30. gaia. Tasak eta prezio publikoak. Erregimen juridikoa. Zerbitzu publikoen tarifak kalkulatu eta onartzeko erregimena.
31. gaia. Gastu publikoa: Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren hazkundea. Gizarte politika eta gastu publikoa.
33. gaia. Zerga sistema. Zerga nagusiak. Zuzeneko zergak. Zeharkako zergak. Zerga harmonizazioa Europar Batasunean.
34. gaia. Kalitatearen kostuak. Kontzeptua. Kategoriak.
35. gaia. Auditoretza: Kontzeptua, motak, teknikak eta txostenak.
36. gaia. Kontabilitate kontzeptua. Balantzea. Egitura eta ondare masak. Emaitzen kontua. Egitura eta eratzeko arauak.
37. gaia. Balantzearen ondare analisia: Cash-flow. Epe labur eta ertaineko aurreikuspena. Fondoen jatorri eta aplikazioaren egoera-orriak. Amortizazio fondoak.
38. gaia. Kontabilitate plangintza. Kontabilitateko Plan Orokorra. Balorazio eta kontabilizazio irizpideak eta arauak.
39. gaia. Finantza analisia. Finantza egituraren oreka. Finantzaketa kostua eta kapital kostua. Heltze aldia. Maniobra fondoa. Ratioak: Analisirako tresna. Egitura eta kudeaketako ratio nagusiak.
40. gaia. Baliabideak lortzea. Finantza eragiketak: Kreditua, leasinga, kapital-arriskua, etab. Finantza palanka efektua. Kapital eragiketak.
41. gaia. Helburukako plangintza eta programazio sistema.
42. gaia. Oinarrizko magnitude erantsiak. Produktu nazionala. Kontsumoa eta inbertsioa. Gastu nazionala. Produktu nazional gordina eta produktu nazional garbia. Errenta nazionala. Errenta erabilgarria. Kontsumoa eta aurrezkia.
44. gaia. Europako gizarte politika. Gizarte agenda.
45. gaia. Europako lurralde estrategiaren ezarpena. Mugaz gaindiko eta eskualdearteko eskala.
46. gaia. Europako Komunitatearen politiken eragina Europar Batasunean.
47. gaia. Europar Batasuna. Bilakaera. Amsterdameko Ituna. Esparru instituzionala.
48. gaia. Batasun ekonomiko eta monetarioa. Euroa sartzeari buruzko 46/1998 legea.
49. gaia. Batasun ekonomiko eta monetarioa. Europako sistema monetarioa. Europako Banku Zentrala.
50. gaia. Batasun ekonomiko eta monetarioa. Euskal Herrian euroa ezagutarazteko plana.
51. gaia. Europako Batasuneko eskualde politikak. Joera berriak. Esparru programak: Prestatu eta diseinatzea.
52. gaia. Interreg komunitate-ekimena.
53. gaia. Europako Gobernua.
54. gaia. Gizarte berriaren ezaugarri definitzaileak: Informazioaren gizartea. Informazioaren gizartearen kontzeptua eta eredua. Erabiltzaileak, azpiegiturak, edukiak eta ingurua.
55. gaia. e-Europa ekimena. eGipuzkoa ekintza plana.
57. gaia. Bizi osoko prestakuntza sustatzeko politikak planteatu, diseinatu eta garatzea. Ikasketa kontua.
58. gaia. Lanbide Heziketa (hasierako hezkuntza, lanbide hezkuntza eta hezkuntza iraunkorra) eta gaitasun profesionalak. Euskal Herriko gaitasun sistema. Euskal Herriko gaitasun sistemari lotutako prestakuntzako modulu-katalogo integratua.
59. gaia. Toki garapen eta enplegu politikak. Garapen endogenoa. Enplegu gune berriak. Definizioa, jarduera eremuak eta horiek garatzeko laguntza politikak (eskaintza/eskaera). Gizarteratzeko eta lanean prestatzeko formula berriak. Hirugarren sektorea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eta horiek enpleguan duten eragina. Autoenplegua, enplegua sortzeko estrategia. Bultzatu eta laguntzeko ereduak.
60. gaia. Enpleguko zerbitzu publikoak. Sorburua, bilakaera, burututako jarduerak. LANGAI Zerbitzua (sorburua, araudia eta funtzionamendu sistema). Lanerako orientazioa eskaintzen duen euskal zerbitzua (kontzeptua, zereginak, eta esku hartze alorrak). Lan merkatuaren behatokiak: INEM eta Eusko Jaurlaritza.
61. gaia. Europako Gizarte Fondoa (2000/2006). EQUAL ekimena.
63. gaia. Baiona-Donostia Euskal Eurohiria. Helburuak eta metodologia. Eurohiriaren Liburu Zuria.
64. gaia. Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako mugaz gaindiko agentzia. Europako Interes Ekonomikoko Taldea, izaera juridikoa eta estatutuak. Irun, Hondarribia eta Hendaia arteko mugaz gaindiko lankidetza. Bidasoa-Txingudi Kontsortzioaren helburuak eta izaera juridikoa.
65. gaia. Hiri-sareak: Testuingurua eta sailkapena. Sareen funtzionamenduaren alderdi kritikoak: Indarguneak eta ahuleziak.
66. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza duten lankidetza sareak: MOT, Metrex, Partenalia.
67. gaia. Hirien plangintza estrategikoa: Ikuspegia, definizioa eta erronka metodologikoak.
68. gaia. Atlantiar Arkuko hirien Konferentzia. Europako lurraldearen garapen polizentrikoa eta orekatua lortzeko estrategia proposamena. Toki polizentrismoa. Atlantiar polizentrismoa. Europar polizentrismoa.
69. gaia. Hiri identitatea eta hiritarrek Eurohiriaren eraikuntzan parte hartzearen garrantzia. Hiri identitatea eta hiritarren parte hartzea. Hiri dinamika eta alderdi antropologikoak eurohiriaren eraikuntzan. Euskal identitatea eta mugaz gaindiko dimentsioa.
70. gaia. Frantzia eta Europako tresna juridikoak (GIP, SEML, AEIE Elkartea) mugaz gaindiko lankidetzaren esku. Mugaz gaindiko lankidetzaren garapenerako aukerak eta muga juridikoak.
71. gaia. Marketing estrategikoaren plangintza mugaz gaindiko hiri eta metropolietan: Baiona-Donostia euskal eurohiriaren eredua.
72. gaia. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak: Euskal Eurohiriaren garapen ekonomikoko iturriak. Donostiako parke teknologikoa: Euskal eurohiriaren garapen ekonomikorako IKTBak ezartzearen esperientzia.