1. Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.
Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.
Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.
—A) atala: Horretarako jarriko den/diren kasu praktikoa/k egitea. Atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.
—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko gaiekin zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.
Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 10 gai hautatzeko eta horietatik epaimahaiak 5 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.
B atal horrek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.
Ariketa honen bi zatiak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.
Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.4. Laugarren ariketa. Ingelesa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Proba hau ingelesez jakitea egiaztatu beharra baldintzatzat duten lanpostuetarako deialdietan bakarrik egingo da.
Hautagaien ingelesezko jakite maila baloratzeko helburua duen proba bat izango da. Ariketa «Gai» edo «Ez Gai» baloratuko da lanpostu horiei dagokienez.
«Gai» kalifikazioa lortuko dute proba hau egin behar izan gabe Epaimahaiak ezarritako epean ingeleseko 3. mailari edo goragokoari dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten izangaiek.
Lanpostu hauetarako ez da merezimendu gisa baloratuko ingelesez jakitea.
Baldintza hori ez duten lanpostuetarako, ingelesa merezimendu gisa baloratuko da, lehiaketaldian aurreikusitako moduan.
2. Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—2. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
—1. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3. Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Doktore titulua: 1,5 puntu.
—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.
—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
—Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4. Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari
jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
PSIKOLOGOA - PLAZA 1
(Erref.: OP1/119 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1. Izena.
Psikologoa. Funtzionarioa. A sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Teknikarien azpieskala, goi mailako teknikarien klasea.
2. Plazak eta txandak.
—Txanda librean:
Plaza bat, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.
3. Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4. Eskakizunak.
—Eskatutako titulazioa: Psikologiako lizentziatua.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus II. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA.
1. Gai zerrenda
Orokorra.
2. gaia. Eskubide eta askatasunen erregulazioa Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko erregimena. Eskubideok etetea.
3. gaia. Intimitaterako eskubide konstituzionala. Izaera pertsonaleko datuak babesteko erregimen juridikoa. Estatuko erregulazioa.
4. gaia. Botereak 1978ko Konstituzioan. Botere legegilea, judiziala eta exekutiboa.
5. gaia. Autonomi erkidegoak. Autonomi erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanak. Autonomi erkidegoetako antolaketa politikoa eta administratiboa.
6. gaia. Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak.
7. gaia. Eusko Jaurlaritza: Osaketa eta funtzionamendua. Lehendakaria: Lehendakariaren estatutua, izendapena, eskumenak, karguztea eta ordeztea.
8. gaia. Europar Batasuna eta zuzenbide komunitarioa. Erakundeak. Fondo estrukturalak.
9. gaia. Lurralde Historikoak. Batzar Nagusiak.
10. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundia. 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Araua.
11. gaia. Espainiako toki erregimena. Toki administrazioa Konstituzioan. Autonomi printzipioa: Esanahia eta irismena.
12. gaia. Egintza administratiboa: Egitea, edukia, arrazoitzea eta forma. Egintza administratiboen ustezko legezkotasuna. Egintza administratiboaren eraginkortasuna. Egintza administratiboen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna, errebokazioa. Isiltasun administratiboa.
13. gaia. Legea. Kontzeptua eta izaerak. Lege motak. Lege organikoa eta lege arrunta. Estatuko eta erkidegoetako legeak. Erregelamendua: Erregelamenduak emateko ahalmena. Legearen eta erregelamenduaren arteko harremanak. Legezkotasunaren printzipioa.
14. gaia. Administrazio prozedura: 1992ko azaroaren 30eko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta haren aldaketak: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Administrazio prozedura: Prozeduraren faseak.
15. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuko langilegoa: Tipologia. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Hizkuntza normalkuntza administrazio publikoaren euskararen erabileran: Printzipio nagusiak, hizkuntza eskakizuna, hizkuntza eskakizunen derrigortasuna.
16. gaia. Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. Administrazio publikoen zerbitzuko agintarien eta langileen erantzukizuna.
17. gaia. Espainiako zerga antolamendua. Konstituzioaren printzipioak. Zerga arauen aplikazioa. Zergak eta zerga-motak. Aurrekontuen Foru Araua.
18. gaia. Administrazio publikoen Ogasuna. Baliabideen banaketa. Ekonomia Ituna.
2. Gai zerrenda
Espezifikoa.
2. gaia. EAEko 1996ko urriaren 18ko 5/96 Legea (1996-11-12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Gizarte zerbitzuetako sistemaren antolaketa Euskal Autonomia Erkidegoan.
3. gaia. EAEko 1996ko urriaren 18ko 5/96 Legea (1996-11-12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Gizarte zerbitzuetako eskumenen banaketa eta finantzaketa EAEn.
4. gaia. Estatuko 1996ko urtarrilaren 15eko 1/96 Legea, Adingabearen Babes Juridikoarena (1996-01-17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Gizarte babesik gabeko adingabeekin jarduteko printzipio nagusi eta gidariak.
5. gaia. Adingabeen eskubideak. Estatuko 1996ko urtarrilaren 15eko 1/96 Legea, Adingabearen Babes Juridikoarena (1996-01-17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta Haurren eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa.
6. gaia. Estatuko 1996ko urtarrilaren 15eko 1/96 Legea, Adingabearen Babes Juridikoarena (1996-01-17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Arrisku egoera eta babes gabezia legez definituta; egoera horiek zuzentzeko neurriak.
7. gaia. Estatuko 1996ko urtarrilaren 15eko 1/96 Legea, Adingabearen Babes Juridikoarena (1996-01-17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Egoitza harrera eta familia harrera.
8. gaia. Estatuko 1996ko urtarrilaren 15eko 1/96 Legea, Adingabearen Babes Juridikoarena (1996-01-17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Adopzioa, legearen aldetik.
9. gaia. Estatuko 2000ko urtarrilaren 12ko 5/00 Legea, adingabeen erantzukizun penala arautzekoa (2000-01-13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Babes erakunde publikoaren esku hartzea adingabe arau-hausleen erantzukizun penalaren esparruan.
10. gaia. Estatuko 2000ko abenduaren 22ko 8/00 Lege Organikoa (2000-12-23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Adingabea Atzerritarren Legean.
11. gaia. Pertsona heldurik gabeko adingabeak. Haurren babesaren esparrutik nola jardun. (Europako Kontseiluaren 97/C 221/03 Ebazpena, 1997-07-19ko Europako Komunitateen Egunkari Ofiziala).
12. gaia. Psikologoak gizarte zerbitzuetan duen zeregina, eta lan talde multiprofesionaletan nola txertatu.
13. gaia. Psikologoaren kode deontologikoa: Psikologoaren eragina babes gabeko haurren egoeretako esku hartzeetan.
14. gaia. Haurrak babesteko zerbitzuen antolaketa Gipuzkoan.
15. gaia. Haurren tratu txarrak: Kontzeptualizazioa eta tipologiak.
16. gaia. Haurren tratu txarrak eta haurrak abandonatzea: Arrisku faktoreak.
17. gaia. Haurren tratu txarren ondorioak.
18. gaia. Babes gabeko haurren egoerak analizatzeko eta esku hartzeko eredu ekologiko-sistemikoa.
19. gaia. Tratu txarrak ematen dituzten gurasoen ezaugarri psikologikoak.
20. gaia. Tratu txarrak hartzen dituzten haurren familia ingurunea: Gurasoen sozializazio estiloak, eta diziplina metodoak.
21. gaia. Tratu txarrak hartzen dituzten haurren gizarte ingurunea: Gizartearen laguntza eta tratu txarrak.
22. gaia. Babes gabeko haurren egoerak detektatzea eta jakinaraztea. Helburuak, zailtasunak, eta jarduteko estrategiak.
23. gaia. Babes gabeko egoeren ikerketa: Helburuak, prozedura, eta arriskua ebaluatzeko tresnak.
24. gaia. Erabakiak hartzea, babes gabeko haurren egoeretan. Kasuko plana.
25. gaia. Sareko esku hartzea: Aukerako eredua haurren babes gabeziako egoerak prebenitzeko eta arazoei heltzeko.
26. gaia. Haurren beharrak eta eskubideak.
27. gaia. Haurren tratu txarrak prebenitzea.
28. gaia. Haurrak babesteko jardunbide egokia: Printzipioak eta irizpideak.
29. gaia. Haurrarentzat zaurigarriak diren faktoreak eta babesgarriak direnak.
30. gaia. Tratu txar instituzionala: Kontzeptualizazioa, eta prebentzio neurriak.
31. gaia. Genogramak familiaren ebaluazioan.
32. gaia. Haurraren bitartez informazioa jasotzea: Elkarrizketarako teknikak. Jokoa eta marrazkia, ebaluatzeko teknika.
33. gaia. Esku hartze psikoterapeutikoa, tratu txarrak hartutako haurraren traumatismoa tratatzeko.
34. gaia. Atxikimendua (lotura): Kontzeptua, eginkizunak eta garapena, haur txikiengan.
35. gaia. Atxikimendu motak, eta haurra hazteko baldintzek atxikimendu motarekin duten zerikusia.
36. gaia. Atxikimenduaren ebaluazioa, eta atxikimendu moten ondorio psikopatologikoak.
37. gaia. Emozioen eta enpatiaren garapena haurtzaroan eta nerabezaroan.
38. gaia. Familia harremanen eragina haurren gizarte-bizitzarako gaitasunean. Berdinen taldearen garrantzia.
39. gaia. Niaren eta autoestimuaren garapena.
40. gaia. Familia, sistema bezala. Teoriak eta oinarrizko kontzeptuak.
41. gaia. Familian esku hartzea. Ereduak eta teknikak.
42. gaia. Familietako esku hartzea eskaerarik izan ez denean eta kontroleko testuinguruetan.
43. gaia. Haurraren eta nerabearen garapeneko nahasteak: Nahaste psikomotoreak. Diagnostikoa eta tratamendua.
44. gaia. Haurraren eta nerabearen garapeneko nahasteak: Esfinterrarekin eta elikatzearekin lotutako nahasteak. Diagnostikoa eta tratamendua.
45. gaia. Haurraren eta nerabearen garapeneko nahasteak: Hitz egitearen nahasteak. Diagnostikoa eta tratamendua.
46. gaia. Haurraren eta nerabearen garapeneko nahasteak: Desarautze psikosexualak. Diagnostikoa eta tratamendua.
47. gaia. Haurraren eta nerabearen garapeneko nahasteak: Nahaste neurologikoak eta jatorri organikoa dutenak.
48. gaia. Haurraren eta nerabearen garapeneko nahasteak: Antolakuntza neurotikoak, haurtzaroko psikosiak. Diagnostikoa eta tratamendua.
49. gaia. Haurraren eta nerabearen jokabideko nahasteak. Diagnostikoa eta tratamendua.
50. gaia. Garapen ebolutiboaren aldiak: Garapen fisikoan, ezagutzakoan eta sozio-emozionalean egiten diren funtsezko lorpenak.
51. gaia. Familia harrera. Jarduteko irizpideak, urratsen segida.
52. gaia. Familia harreraren arrakastarekin lotuta dauden aldagaiak.
53. gaia. Familia harreraren helburuak, eta esku hartze terapeutikoa eta hezitzailea.
54. gaia. Familia harreraren dinamika: Familia naturala, familia hartzailea eta adingabea.
55. gaia. Familia zabaleko harrera. Berezitasunak.
56. gaia. Egoitza harrera. Jarduteko irizpideak eta prozedura.
57. gaia. Egoitza baliabideen kalitatea ebaluatzea.
58. gaia. Harrera-egoitzetako gizarte eta heziketa proiektua: Oinarrizko kontzeptuak, ezaugarriak.
59. gaia. Egoitza harrerako hezitzailearen helburuak eta eginkizunak.
60. gaia. Adopzioa: Pertsona hartzaileak hautatzeko ereduak eta irizpideak.
61. gaia. Adopzioko haurra: Garapenerako dituen behar espezifikoak.
62. gaia. Nazioarteko adopzioa. Gaurko egoera eta etorkizunaren ikuspegia.
63. gaia. Programa eta zerbitzuen ebaluazioa. Metodoak eta teknikak.
64. gaia. Adingabea bere familiagandik bereiztea erabakitzeko irizpideak eta jarduketa prozesuak.
65. gaia. Psikologoaren zeregina, adingabeak adoptatzeko eskaera egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzerakoan.
66. gaia. Ikuspegi psikoanalitikoko terapiak. Funtsezko oinarriak. Terapia horiek noiz komeni diren (indikazioak).
67. gaia. Jokabidearen tratamendua. Funtsezko oinarriak. Ohiko teknikak, eta tratamendua noiz komeni den.
68. gaia. Terapia humanistikoak. Oinarriak. Terapia horiek noiz komeni diren.
69. gaia. Familiako eta bikoteko terapiak. Ereduak. Terapia horiek noiz komeni diren.
70. gaia. Taldeko psikoterapia. Funtsezko oinarriak. Ereduak. Noiz komeni den.
71. gaia. Nortasunaren azterketa. Tresnak eta motak. Balio eta fidagarritasun irizpideak.
72. gaia. Adimen eta nortasun testak. Motak eta erabilpenak.