ANEXO  II

1.  Oposizioa.

1.1.  Lehenengo ariketa. Teorikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:

—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.

Barne sustapeneko txandan onartutako hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.

—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

1.2.  Bigarren ariketa. Praktikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.

Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.

—A) atala: Horretarako jarriko den/diren kasu praktikoa/k egitea. Atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.

—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko gaiekin zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.

Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 10 gai hautatzeko eta horietatik epaimahaiak 5 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.

B atal horrek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.

Ariketa honen bi zatiak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.

1.3.  Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.

Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

1.4.  Laugarren ariketa. Ingelesa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Proba hau ingelesez jakitea egiaztatu beharra baldintzatzat duten lanpostuetarako deialdietan bakarrik egingo da.

Hautagaien ingelesezko jakite maila baloratzeko helburua duen proba bat izango da. Ariketa «Gai» edo «Ez Gai» baloratuko da lanpostu horiei dagokienez.

«Gai» kalifikazioa lortuko dute proba hau egin behar izan gabe Epaimahaiak ezarritako epean ingeleseko 3. mailari edo goragokoari dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten izangaiek.

Lanpostu hauetarako ez da merezimendu gisa baloratuko ingelesez jakitea.

Baldintza hori ez duten lanpostuetarako, ingelesa merezimendu gisa baloratuko da, lehiaketaldian aurreikusitako moduan.

2.  Euskara.

—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.

—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:

—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:

3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.

2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.

1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

—2. hizkuntz eskakizuna duten plazak:

2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.

1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

—1. hizkuntz eskakizuna duten plazak:

1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

3.  Merezimenduen lehiaketa.

3.1.  Esperientzia.

Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.

Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:

—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.

—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.

Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.

Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.

3.2.  Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.

Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.

Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.

3.3.  Prestakuntza.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.

Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.

Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:

—Doktore titulua: 1,5 puntu.

—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.

—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.

—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.

—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.

3.4.  Hizkuntzak.

—Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:

—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.

—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.

Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.

4.  Praktikaldia.

Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.


KATALOGAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA - PLAZA 1

(Erref.: OP1/118 - Oinarri Espezifikoak)

I.  DEIALDIA.

1.  Izena.

Katalogazioko goi mailako teknikaria. Funtzionarioa. A sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala.

Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.

2.  Plazak eta txandak.

—Txanda librean:

Plaza bat, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.

3.  Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.  Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Giza zientzien arloko lizentziaturak.

1994ko irailaren 30eko 1954/94 EDaren arabera, giza zientzien alorrak titulu hauek hartzen ditu: Arte Ederretako lizentziatua; Filologietako lizentziatua; Filosofiako lizentziatua; Geografiako lizentziatua; Historiako lizentziatua; Artearen Historiako lizentziatua; Giza Zientzietako lizentziatua; Itzulpen eta Interpretaritzako lizentziatua; Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziatua; Musikaren Historiako eta Zientzietako lizentziatua; Hizkuntzalaritzako lizentziatua; Literatur Teoriako eta Literatura Erkatuko lizentziatua.

II.  HAUTAPEN PROZESUA.

Zehaztasunetarako, ikus II. ERANSKINA.

III.  GAI ZERRENDA.

1.  Gai zerrenda Orokorra.
 


 1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: Eskubidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.

 2. gaia. Eskubide eta askatasunen erregulazioa Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko erregimena. Eskubideok etetea.

 3. gaia. Intimitaterako eskubide konstituzionala. Izaera pertsonaleko datuak babesteko erregimen juridikoa. Estatuko erregulazioa.

 4. gaia. Botereak 1978ko Konstituzioan. Botere legegilea, judiziala eta exekutiboa.

 5. gaia. Autonomi erkidegoak. Autonomi erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanak. Autonomi erkidegoetako antolaketa politikoa eta administratiboa.

 6. gaia. Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak.

 7. gaia. Eusko Jaurlaritza: Osaketa eta funtzionamendua. Lehendakaria: Lehendakariaren estatutua, izendapena, eskumenak, karguztea eta ordeztea.

 8. gaia. Europar Batasuna eta zuzenbide komunitarioa. Erakundeak. Fondo estrukturalak.

 9. gaia. Lurralde Historikoak. Batzar Nagusiak.

10. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundia. 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Araua.

11. gaia. Espainiako toki erregimena. Toki administrazioa Konstituzioan. Autonomi printzipioa: Esanahia eta irismena.

12. gaia. Egintza administratiboa: Egitea, edukia, arrazoitzea eta forma. Egintza administratiboen ustezko legezkotasuna. Egintza administratiboaren eraginkortasuna. Egintza administratiboen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna, errebokazioa. Isiltasun administratiboa.

13. gaia. Legea. Kontzeptua eta izaerak. Lege motak. Lege organikoa eta lege arrunta. Estatuko eta erkidegoetako legeak. Erregelamendua: Erregelamenduak emateko ahalmena. Legearen eta erregelamenduaren arteko harremanak. Legezkotasunaren printzipioa.

14. gaia. Administrazio prozedura: 1992ko azaroaren 30eko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta haren aldaketak: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Administrazio prozedura: Prozeduraren faseak.

15. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuko langilegoa: Tipologia. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Hizkuntza normalkuntza administrazio publikoaren euskararen erabileran: Printzipio nagusiak, hizkuntza eskakizuna, hizkuntza eskakizunen derrigortasuna.

16. gaia. Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. Administrazio publikoen zerbitzuko agintarien eta langileen erantzukizuna.

17. gaia. Espainiako zerga antolamendua. Konstituzioaren printzipioak. Zerga arauen aplikazioa. Zergak eta zerga-motak. Aurrekontuen Foru Araua.

18. gaia. Administrazio publikoen Ogasuna. Baliabideen banaketa. Ekonomia Ituna.


2.  Gai zerrenda Espezifikoa.

 1. gaia. Bibliotekonomia eta dokumentazioko profesionalen prestakuntza.

 2. gaia. Liburutegiaren nozioa eta zereginak.

 3. gaia. Bildumaren kudeaketa: Material bibliografikoa hautatu eta erostea. Fondoak garbitzeko irizpideak.

 4. gaia. Liburutegien kudeaketa. Material, finantza eta giza baliabideen programazioa eta administrazioa.

 5. gaia. Liburutegiko prozesu eta zerbitzuen ebaluazioa.

 6. gaia. Bibliografiaren egungo egoera munduan. Bibliografi kontrol orokorra. Argitalpenen eskuragarritasuna. Bibliografien bibliografia. Bibliografia orokorrak.

 7. gaia. Bibliografia nazionalak eta Lege Gordailua.

 8. gaia. Aldizkako argitalpenen bibliografiak.

 9. gaia. Aurkibide bibliografiko automatizatuak.

10. gaia. Liburutegi publikoetako kalitate kudeaketa eta marketina.

11. gaia. Liburutegi publikoan bezeroak leialtzea.

12. gaia. Zeregin berriak liburutegi publikoarentzat: Komunitatearentzako ezagutza zentroa.

13. gaia. Liburua eta liburutegiak antzinatean.

14. gaia. Liburua eta liburutegiak erdi aroan.

15. gaia. Liburua eta liburutegiak XVI. mendean.

16. gaia. Liburua eta liburutegiak XVII. mendean.

17. gaia. Liburua eta liburutegiak XVIII eta XIX. mendeetan.

18. gaia. Liburuaren irudiak eta koadernaketa.

19. gaia. Material bibliografikoen koadernaketa. Koadernaketa motak.

20. gaia. Aldizkariak: Hastapenak.

21. gaia. Eskola liburutegiak: Kontzeptua eta zeregina.

22. gaia. Unibertsitate liburutegiak: Kontzeptua eta zeregina.

23. gaia. Liburutegi espezializatuak: Kontzeptua eta zeregina.

24. gaia. Liburutegi nazionalak: Kontzeptua eta zeregina.

25. gaia. Liburutegi publikoa: Kontzeptua eta zeregina.

26. gaia. Liburutegi publikoa eta eskolak: Beharrezko lankidetza.

27. gaia. Bilduma: Osaketa eta funtzionamendua.

28. gaia. Bilduma: Antolaketa eta artapena.

29. gaia. Katalogazioa.

30. gaia. Katalogazioaren etorkizuna.

31. gaia. Katalogazio elebidunaren aurreikuspenak. Nazioarteko erreferentziak.

32. gaia. Katalogoa liburutegian.

33. gaia. Katalogoaren oraina eta etorkizuna liburutegian.

34. gaia. Katalogo kolektiboa.

35. gaia. Katalogoen euskarri berriak liburutegian: Opac, CD-ROM

36. gaia. Egileen katalogo alfabetikoa.

37. gaia. Gaien katalogo alfabetikoa.

38. gaia. Gaien katalogo sistematikoa.

39. gaia. Sailkapena.

40. gaia. Sailkapen sistema nagusiak.

41. gaia. Sailkapen hamartar orokorra.

42. gaia. Informazioaren bilaketa eta berreskurapena interneten. Bilatzaile nagusienak eta horien ezaugarriak.

43. gaia. Katalogo automatizatuen kalitatea ebaluatzeko metodoak.

44. gaia. Dokumentu digitalen metadatuak.

45. gaia. Argitalpen digitalen kontrol bibliografikoa.

46. gaia. Bilaketa bibliografikoen zerbitzua.

47. gaia. Autoedizio eta produktu dokumentalen zerbitzua.

48. gaia. Web dokumentuen helbidea, identifikazioa eta deskribapena.

49. gaia. Edizio elektronikoaren tratamendu teknikoa.

50. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiak. Liburutegi motak eta sareak. Euskal bibliografia ondarearen katalogo kolektiboa.

51. gaia. Euskadiko liburutegien sistema nazionala: Errealitatea eta aurreikuspenak.

52. gaia. Argitalpen seriatuak.

53. gaia. Eskuizkribuak.

54. gaia. Liburutegiko material bereziak.

55. gaia. Material kartografikoak.

56. gaia. Inprimatutako musika.

57. gaia. Zinea eta bideoa.

58. gaia. Mikroformak.

59. gaia. Soinu erregistroak.

60. gaia. Material grafikoak

61. gaia. Marc formatua.

62. gaia. Marc 21.

63. gaia. Liburutegien arteko lankidetza.

64. gaia. Teknologia berriak liburutegian: Egoera eta aurreikuspenak.

65. gaia. Bezero/zerbitzari arkitektura: Z39.50 protokoloa.

66. gaia. Liburutegiaren etorkizuna.

67. gaia. Liburuzainak eta sarea.

68. gaia. Irakurleentzako zerbitzuak: Erreferentzia eta informazio bibliografikoa.

69. gaia. Irakurleentzako zerbitzuak: Mailegua.

70. gaia. Irakurleentzako zerbitzuak: Erabiltzaileen prestakuntza.

71. gaia. Liburutegien arteko mailegua.

72. gaia. Liburutegi eta dokumentazio zentroen zerbitzura dauden nazioarteko erakundeak: IFLA, FDL, ISO.