ANEXO I

1.Oposizioa.

1.1.  Lehenengo ariketa. Teorikoa

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:

—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. A) atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.

—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak Gai Zerrenda Espezifikoko 1. eta 2. atalei buruzkoak izango dira.

B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

1.2.  Bigarren ariketa. Praktikoa

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.

Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.

—A) atala: Horretarako jarriko diren kasu praktikoak egitea. A) atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.

Zehazki, ariketa praktiko hauek egingo dira:

A.1.Kontabilitateko eta Matematika Finantzarioko ariketa bat edo batzuk, Gai Zerrenda Espezifikoko 3. Atalari buruzkoak, gehienez ere 8 punturekin baloratuko direnak.

A.2.Zerga likidazioetako kasu baten edo batzuen ebazpen praktikoa, gehienez ere 12 punturekin baloratuko dena.

—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko 1. Ataleko gaiekin (Zerga Zuzenbidea eta Herri Ogasuna) zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.

Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 20 gai hautatzeko eta horietatik Epaimahaiak 15 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.

B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.

Ariketa honen bi atalak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.

1.3.  Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.

·  Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.

Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

2.Euskara.

—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.

—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:

—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:

3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.

2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.

1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

3.Merezimenduen lehiaketa.

3.1.  Esperientzia.

Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.

Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:

—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.

—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.

Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.

Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.

3.2.  Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.

Herri administrazioetako antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.

Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.

3.3.  Prestakuntza.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.

Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.

Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:

—Doktore titulua: 1,5 puntu.

—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.

—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.

—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.

—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.

3.4.  Hizkuntzak.

Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:

—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.

—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.

Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.

4.Praktikaldia.

Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
 


OGASUNEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA -
38 PLAZA

(Erref.: OP1/222 - Oinarri Espezifikoak)

I.  DEIALDIA

1.Izena.

Ogasuneko erdi mailako teknikaria. Funtzionarioa. B sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea, Osaguneko espezialitatea.

2.Plazak eta txandak.

—Txanda librean:

20 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

Plaza bat, 3. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.

—Minusbaliatuentzako txandan:

3 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

—Barne sustapeneko txandan:

12 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

2 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa dutenak.

Minusbaliatuentzako eta barne sustapeneko plazak betetzen ez badira, txanda librekoei erantsiko zaizkie.

3.Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, Hirugarren Mailako Lanbide Heziketa (LH3), edo baliokidea.

5.Barne sustapeneko txanda.

Barne sustapeneko txandaren bidez parte hartu nahi duten izangaiek B edo C taldeko edozein eskala edo azpieskalakoak izan behar dute.

Barne sustapeneko txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek ez dute egin beharrik izango lehen ariketako A) zatia.

II.  HAUTAPEN PROZESUA

Zehaztasunetarako, ikus I. ERANSKINA.

III.  GAI ZERRENDA

1.  Gai zerrenda Orokorra.

 1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: Eskubidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.

 2. gaia. Eskubide eta askatasunen erregulazioa Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko erregimena. Eskubideok etetea.

 3. gaia. Intimitaterako eskubide konstituzionala. Izaera pertsonaleko datuen babeserako erregimen juridikoa. Estatuko erregulazioa.

 4. gaia. Botereak 1978ko Konstituzioan. Botere legegilea, judiziala eta exekutiboa.

 5. gaia. Europar Batasuna eta zuzenbide komunitarioa. Erakundeak. Fondo estrukturalak.

 6. gaia. Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak.

 7. gaia. Lurralde historikoak. Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia.

 8. gaia. Espainiako toki erregimena. Toki administrazioa Konstituzioan. Autonomi printzipioa: Esanahia eta irismena.

 9. gaia. Administrazio prozedura: 1992ko azaroaren 30eko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta haren aldaketak: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Administrazio prozedura: Prozeduraren faseak.

10. gaia. Legea. Kontzeptua eta izaerak. Lege motak. Lege organikoa eta lege arrunta. Erregelamendua: Erregelamenduak ezartzeko ahalmena. Legezkotasunaren printzipioa.

11. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuko langilegoa: Tipologia. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Hizkuntza normalkuntza administrazio publikoaren euskararen erabileran: Printzipio nagusiak, hizkuntza eskakizuna, hizkuntza eskakizunen derrigortasuna.

12. gaia. Espainiako zerga antolamendua. Konstituzioaren printzipioak. Zerga arauen aplikazioa. Zergak eta zerga-motak.

2.  Gai zerrenda Espezifikoa.

1. ATALA

ZERGA ZUZENBIDEA

 1. gaia. Espainiako zerga antolamendua. Konstituzioaren printzipioak. Zerga arauen aplikazioa. Zergak eta zerga motak.

 2. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi ltuna (I); aurrekariak eta bilakaera historikoa. lzaera juridikoa eta lege oinarria 1978ko Konstituzioan. Lurralde historikoen eskumenak eta estatuaren eskumenak. lrizpide orokorrak. Harmonizazio arauak eta lankidetzarako irizpideak. Kudeaketa arauak eta prozedura.

 3. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna (II). Aplikaziozko araudia, ordainarazpen eskumena eta lotuneak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Ondarearen gaineko Zergan eta zergadun ez-egoiliarren zerga.

 4. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (III): Araudia, ordainarazpena eta ikuskapena Sozietateen gaineko Zergan. Sozietate taldeen tributazioa.

 5. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (IV): Araudia, ordainarazpen eskumena eta lotuneak Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan. Araudia eta lotuneak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan.

 6. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (V): Araudia, ordainarazpena eta ikuskapena Balio Erantsiaren gaineko Zergan.

7. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi ltuna (VI): Araudia eta lotuneak Fabrikazio Zerga Berezietan, Aseguru Primen gaineko Zergan, Zenbait Garraiobideren gaineko Zergan, eta Jokoaren gaineko Zerga Tasan. Udal zergak; araudia eta lotuneak. Tasen eta prezio publikoen ordainarazpena.

 8. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra: Zerga alorreko oinarri orokorrak. Zerga motak.

 9. gaia. Eusko Legebiltzarraren 3/1989 Legea, zerga harmonizazio, koordinazio eta lankidetzari buruzkoa. Lurralde historikoen zerga erregimenaren harmonizazio esparrua. Zerga administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza. Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa.

10. gaia. Zerga Zuzenbidea: Kontzeptua eta edukia. Zerga Zuzenbidearen iturriak. Zerga antolamenduaren oinarri orokorrak. Zerga arauen oinarri orokorrak. Foru arau bidez bakarrik arautu daitezkeen gaiak.

11. gaia. Zerga arauak ezarri eta interpretatzea. Denbora eta espazio eremuak. Legearen iruzurra. Analogia Zerga Zuzenbidean. Simulazioa.

12. gaia. Tributuak: Zergak, tasak eta kontribuzio bereziak. Lege eta zerga harremana. Zergagaia eta sortzapena. Salbuespen objektiboak.

13. gaia. Oinarri ezargarria eta oinarri likidagarria. Oinarri ezargarria finkatu eta zenbatesteko erregimenak. Karga tasa, kuota eta zerga-zorra. Tarteen desbiderapen akatsa eta ofiziozko murrizpena. Zerga kredituaren bermea.

14. gaia. Zergaduna: Posizio juridikoa. Kontzeptuak: Subjektu pasiboa, zergaduna, ordezkoa eta atxikitzailea. Eskubideak eta bermeak. Salbuespen subjektiboak. Bizilekua, zerga egoitza, jarduteko ahalmena, ordezkaritza

15. gaia. Erantzule solidarioak eta subsidiarioak. Ustiapen ekonomikoen eroslea. Atxikitzailea eta kontuan sartzera behartua. Beste zergapeko batzuk. Erantzukizun subsidiario eta solidarioko kasuetako prozedurak.

16. gaia. Zerga kudeaketa (I). Zerga kudeaketako prozedura: Hasiera. Zerga aitorpena. Autolikidazioak. Salaketa publikoa. Instrukzioa: Entzunaldi tramitea. Froga.

17. gaia. Zerga kudeaketa (II). Egiaztapen jarduerak kudeaketa fasean. Zerga ondorioak dituzten datuak, txostenak edo aurrekariak emateko eskaerak. Balioen egiaztapena. Zerga likidazioak: Izaera eta motak. Zergetako diru sarrerak itzultzeko prozedura.

18. gaia. Zerga kudeaketa (III). Zerga kontsulta: Izaera eta ondorioak. Kontsulta lotesleak eta ez-lotesleak. Identifikazio fiskaleko zenbakia. Zentsuaren kudeaketa.

19. gaia. Zergabilketaren kudeaketa (I). Ezaugarriak eta lege erregimena. Borondatezko epearen eta epe exekutiboaren arteko aldeak. Premiamenduzko probidentzia. Kautelazko neurriak. Zergabilketako organoen egiaztapen eta ikerketa eskumenak.

20. gaia. Zergabilketaren kudeaketa (II). Zorren iraungipena. Zerga zorraren ordainketa. Preskripzioa. Kaudimengabeziak. Iraungitzeko beste modu batzuk. Zerga kredituak kobratzeko lehentasun eskubidea.

21. gaia. Zergabilketaren kudeaketa (III). Ordainketa bideratzeko formula bereziak. Gerorapenak eta zatikapenak. Konpentsazio prozedura.

22. gaia. Premiamendu bidezko zergabilketa prozedura. Aurka egiteko arrazoiak. Bahiketa prozedura, gordailua eta inorenganatzea. Zerga erantzukizuna zergabilketa exekutiboko aldian.

23. gaia. Zergen ikuskaritza: Organoak, zereginak eta eskumenak. Zerga ikuskaritzako prozedura. Ikuskaritza jardueren dokumentazioa.

24. gaia. Zerga urraketak eta zigorrak (I). Kontzeptua. Araudia. Urratzaileak. Urraketa arinak eta larriak. Zerga zigorrak. Zerga zigorrak mailakatzeko irizpideak. Zerga zigorren erantzukizuna iraungitzea.
 

25. gaia. Zerga urraketak eta zigorrak (II). Zerga zigorrak jartzeko prozedura. Zigorrak jartzeko eskumena duten organoak. Zerga zigorren betearazpena etetea eta zerga zigorrak barkatzea.

26. gaia. Administrazio bidezko egintzen berrikuspena. Berrikuspen jardunbide bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Prozedura ekonomiko-administratiboa. Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa. Prozeduran interesa dutenak: Gaitasuna, legezkotasuna eta ordezkaritza.

27. gaia. Bide ekonomiko-administratiboan inpugna daitezkeen egintzak. Berrikuspenaren hedadura. Jarduketen baldintzak. Inpugna daitekeen egintza etetea.

28. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I). Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zergari lotzea: Alderdi materialak, pertsonalak eta denborazkoak. Oinarri ezargarri eta likidagarriaren zehaztapena. Lanaren etekinak. Kapital higikor eta higiezinaren etekinak.

29. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II). Jarduera ekonomikoen etekinak: Zuzeneko zenbatespen arrunta, zuzeneko zenbatespen erraztua (prozedura arrunta, berezia eta sektoriala) eta zenbatespen objektiboa. Ondare irabazi eta galerak: Kontzeptua, ondare irabazi edo galeren zenbatekoa, baloraziorako berariazko arauak, zuritu gabeko ondare irabaziak.

30. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (III). Gardentasun fiskaleko erregimeneko egozpenak. Baloratzeko arau bereziak. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Oinarri ezargarria eta likidagarria murriztea. Oinarri likidagarri orokorra eta oinarri likidagarri berezia.

31. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (IV). Kuota osoa eta kuota likidoa. Kenkari familiar eta pertsonalak. Ohiko etxebizitzaren kenkariak. Jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak. Kenkariak dohaintzengatik. Kenkariak ezarpen bikoitzagatik. Bestelako kenkariak. Kuota diferentziala eta zerga zorra.

32. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (V). Errenten egozpena nazioarteko gardentasun fiskaleko erregimenean. Errenta egozpena irudi eskubideak lagatzeagatik. Zergaren kudeaketa: Aitorpenak. Konturako ordainketak. Behin-behineko likidazioak. Betebehar formalak. Zigor araudia. Eskumenen esparrua.

33. gaia. Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (I): Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Alderdi pertsonalak: Zergadunak, lurralde espainiarreko egoitza, errenten indibidualizazioa, erantzuleak, ordezkariak, zerga helbidea. Zergari lotzea: Zerga-gaia, Gipuzkoan lortutako errentak, errenta salbuetsiak, zergari lotzeko moduak.

34. gaia. Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (II): Establezimendu iraunkor bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Entitate Ez-Egoiliarren Ondasun Higiezinen gaineko Karga Berezia. Ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmenak.

35. gaia. Pertsona Fisikoen Ondarearen gaineko Zerga. Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga-gaia eta ondasun salbuetsiak. Subjektu pasiboa. Oinarri ezargarria eta likidagarria. Sortzapena. Zerga zorra zehaztea. Zergaren kudeaketa.

36. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Lotuneak. Zerga-gaia. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Oinarri ezargarria: Kontzeptua eta zehaztapena. Amortizazioak: Balio-galera efektiboa zehazteko metodoak.

37. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (II). Ondare osagaien balio galera. Arrisku eta gastuak hornitzea. Kenkaritzat hartuko ez diren gastuak. Balorazio arauak irabazizko eskualdaketetan eta sozietate eragiketetan.

38. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (III). Balorazio arauak: Eragiketa lotuak, egoitza aldaketak, paradisu fiskaletan egoitza duten pertsona edo entitateek nahiz beraiekin batera burututako eragiketak, eta atxiki beharreko kopuruak. Kontabilitatezko balioaren ordez merkatuko balioa jartzearen ondorioak. Nazioarteko ezarpen bikoitzaren tratamendua dibidenduetan eta mozkinetako partaidetzan. Denboraren arabera egozteko arauak.

39. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (IV). Subkapitalizazioa. Aparteko mozkinak itzultzea. Oinarri ezargarri negatiboak konpentsatzea. Oinarri likidagarria. Zergaldia eta sortzapena. Zerga tasa. Kuota osoa, likidoa eta efektiboa.

40. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (V). Kenkariak: Ezarpen bikoitza, inbertsioa sustatzeko eta enpresen finantzaketa eta zenbait jarduera sustatzeko hobariak.

41. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VI). Zerga erregimen bereziak: Enpresa txikiak eta ertainak. Interes ekonomikoko taldeak. Enpresen aldi baterako elkarteak. Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak. Enpresak sustatu eta industria eta eskualdeak garatzeko sozietateak. Inbertsio kolektiboko erakundeak. Gardentasun fiskala. Sozietate taldeak.

42. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VII). Zerga erregimen bereziak: Sozietate taldeak. Enpresen bategite eta bereizteak, aktiboen ekarpenak, baloreen trukeak eta aktibo eta pasibo osoaren lagapenak. Meatzaritza. Hidrokarburoak. Nazioarteko gardentasun fiskala. Errentamendu finantzarioko kontratu batzuk. Atzerriko baloreen entitate edukitzaileak. Zati batean salbuetsitako entitateak.

43. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VIII). Zergaren kudeaketa. Entitateen indizea. Kontabilitate betebeharrak. Borondatezko birbalorazioak. Kontabilizatu gabeko ondasun eta eskubideak. Aitorpena. Itzulketak. Atxiki eta kontura ordaintzeko betebeharra. Administrazioak oinarri ezargarria zehazteko dauzkan ahalmenak.

44. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondasun salmenta eta zerbitzu prestazioa. BEZa eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga mugatzea. Zergapetu gabeko eragiketak.

45. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (II). Batasun barruko ondasun erosketak: Zerga-gaia, salbuespenak ez zergapetzea, jarduera egiteko tokia, sortzapena, oinarri ezargarria eta subjektu pasiboa. Ondasun inportazioak: Zerga-gaia, salbuespenak, sortzapena, oinarri ezargarria eta subjektu pasiboa.

46. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (III). Salbuespenak: Barne eragiketak, esportazioak, esportazioekin parekatutako eragiketak, area salbuetsiak eta etendura erregimenak. Zerga-gaia gauzatzeko lekua.

47. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (IV). Zergaren sortzapena. Oinarri ezargarria: Arau orokorra eta bereziak. Subjektu pasiboa. Zerga jasanaraztea, eta ezarpen tasak.

48. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (V). Kenkariak: Kenkaria egiteko eskubidearen beharkizunak eta mugak. Kenkari erregimena jarduera berezitua duten sektoreetan. Hainbanaketa araua. Kenkarien erregularizazioa. Jarduera enpresarial edo profesionalak hasi aurreko kenkariak. Itzulketak.

49. gaia. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ordain trukeko ondare eskualdaketak. Zerga-gaia, subjektu pasiboa, oinarri ezargarria, zerga kuota eta arau bereziak. Sozietateen eragiketak: Zerga-gaia, subjektu pasiboa, oinarri ezargarria, zerga kuota eta arau bereziak. Egintza juridiko dokumentatuak: Zergapetzea. Hiru grabamenei buruzko xedapen bateratuak. Salbuespenak, balioen egiaztapena. Betebehar formalak. Zergaren kudeaketa eta likidazioa.

50. gaia. Zerga Bereziak (I). Izaera. Fabrikazio Zerga Bereziak: Sailkapena. Aplikazioaren lurralde eremua. Kontzeptuak. Zerga-gaia. Zergapetu gabeko kasuak. Sortzapena. Subjektu pasiboak eta erantzuleak. Salbuespenak. Itzulketak. Gordailuak eta biltokiak. Etendura erregimena. Ezarpen oinarriak eta tasak. Zergak jasanaraztea.

51. gaia. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia: Zerga-gaia, salbuespenak, itzulketak, subjektu pasiboak, sortzapena, oinarria eta zerga tasa, likidazioa eta ordainketa.

52. gaia. Aseguru Primen gaineko Zerga. Izaera, lurralde esparrua eta zerga ordainarazteko eskumenak. Subjektu pasiboa, zerga-gaia, salbuespenak, zergaren sortzapena, oinarri ezargarria eta ezarpen tasa. Zergaren kudeaketa. Zerga ordezkaria izendatzea eta Zerga Administrazioari jakinaraztea.

53. gaia. Zorizko jokoetarako makinen edo aparailu automatikoen zerga tasa. Bingo jokoaren gaineko zerga tasa. Boleto bidezko jokoaren gaineko zerga tasa.

54. gaia. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Oinarri ezargarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Zergaren kudeaketa.

55. gaia. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zerga kuota. Tarifa eta errekargu motak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa.

56. gaia. 17/1990 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren finantza eta aurrekontu erregimenari buruzkoa. Egitura eta printzipio orokorrak. Gipuzkoako Foru Ogasunaren eskubideak eta betebeharrak.

57. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorrak: Kontzeptua. Edukia. Erregulazio juridikoa. Aurrekontu sailkapenak indarrean dagoen legeriaren arabera. Prestaketa eta onarpena. Aurrekontu kredituen erregimen orokorra eta aldaketa erregimena.

58. gaia. Aurrekontua gauzatzea. Gastuen aurrekontua gauzatzea. Gastu publikoa gauzatzeko prozedura administratiboa. Gastu eta ordainketak antolatzeko egintza administratiboa. Aurrekontua gauzatzeko legez finkatutako eskumena, printzipioak eta prozedurak. Sarreren aurrekontua gauzatzea; sarrerak erregistratzeko finkatutako printzipioak eta prozedurak.

59. gaia. Gipuzkoako Foru Diruzaintza: Eginkizunak eta eskumenak. Gipuzkoako Aurrekontu Orokorren finantzaketa eta zorpetze eragiketa finantzarioak. Sektore Publikoaren eta Gipuzkoako Foru Diruzaintzaren abalen zuzenbide arauak.
 

60. gaia. Sektore Publikoaren kontabilitate printzipioak. Gipuzkoako lurralde historikoaren Kontabilitate Plana. Gipuzkoako Kontu Orokorra.

61. gaia. Jarduera ekonomiko-finantzarioaren kontrola (I). Kontzeptua. Motak. Kontrol organoak. Kanpoko kontrola. Herri Kontuen Euskal Auzitegia. Kontrol politikoa: Batzar Nagusiak. Barne kontrola. Aplikaziozko legeria. Legezkotasun kontrola. Kontrol finantzarioa. Erantzukizun erregimena kudeaketa finantzario publikoan.

62. gaia. 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako Udal Ogasunei buruzkoa. Aldundiaren zergak. Partaidetza zerga itunduetan eta gainerako sarrera publikoetan. Subentzioak. Prezio publikoak. Kreditu eragiketak. Udal mailatik gorako eta beherako entitateak.

2. ATALA

ZUZENBIDE ZIBILA ETA MERKATARITZAKOA, ETA FORMA
ETA KONTABILITATE BETEBEHARRAK

 1. gaia. Zuzenbidearen iturriak zuzenbide sistema positibo espainiarrean. Kode Zibila eta lege osagarriak. Zuzenbide arauen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Denbora eta espazio mugak. Zuzenbidearen berezko eraginkortasuna. Zuzenbidearen gaia. Zuzenbide egitatea, egintza eta negozioa. Funtsezko osagaiak. Ondasun eskubideak. Kontzeptua, motak eta izaerak.

 2. gaia. Jabetza eskubidea. Edukia. Babesa. Jabariaren eskurapena eta galera. Dohaintzaren aipamen berezia. Ondasun komunitatea. Edukitza. Usufruktua, erabilera eta biztantzea. Zortasunak.

 3. gaia. Ondasunen gaineko berme eskubideak. Hipoteka. Higikorren gaineko hipoteka. Bahia. Lekualdaketarik gabeko bahia. Antikresia. Jabetzaren erregistroa: Titulu inskribagarriak eta idazpen erregistralak. Hipotekaren printzipioak. Bahiturako prebisiozko oharpena.

 4. gaia. Betebeharra. Kontzeptua eta sailkapena. Kontratutik kanpoko betebeharrak. Kausagabeko aberastea. Betebeharrak normal konplitzea: Ordainketa. Betebeharrak amaitzeko beste modu batzuk. Betebeharrak oker konplitzea: Arrazoiak eta ondorioak. Kredituaren babesa eta betebeharren froga. Kredituak pilatzea eta lehentasunak jartzea.

 5. gaia. Kontratua. Osagaiak eta eskakizunak. Kontratuen eraginkortasun-eza. Kontratuen interpretazioa. Salerosketako kontratua. Eskubide eta akzioen lagapena. Trukaketa. Errentamendua. Agindua. Mailegua. Prekarioa. Gordailua. Sozietatea. Fidantza. Transakzioa. Konpromisoa. Arbitrajea. Atxikimendua.

 6. gaia. Oinordetza zuzenbidea. Kontzeptu orokorrak. Oinordetza ahalmena. Herentziaren onarpena eta zapuzketa. Oinordekoen komunitatea. Gehiagotzeko ekskubidea. Herentziaren kolazioa eta partizipazioa. Oinordetza: Testamentuzkoa, derrigorrezkoa eta testamentugabea. Oinordekoen izendapena. Ordezkapena. Legatua. Albazea. Herentzia kentzea. Preterizioa.

 7. gaia. Merkataritza Zuzenbidearen edukia. Merkataritzako egintza. Merkataritzako egintzak, analogiaz. Egintza mistoak. Merkataritzako enpresa. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Merkatariaren kontzeptua doktrina eta legeren arabera. Banakako merkataria. Ezgaitasunak eta debekuak. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionalitatea. Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritzako Erregistroa.

 8. gaia. Merkataritza sozietatea. Kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen gaia. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario soila. Akzio bidezko sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea.

 9. gaia. Sozietate anonimoa. Eraketa moduak. Sozietate egitura eta estatutuak. Ekarpenak. Sozietatearen ondarea eta kapitala. Erreserbak. Akzioak: Motak. Botorik gabeko akzioak. Sozietate kapitalaren gehikuntza eta murrizpena. Obligazioen jaulkipena. Obligaziodunen sindikatua.

10. gaia. Sozietate anonimoaren organoak. Batzar orokorra. Administratzaileak. Administrazio kontseilua. Merkataritza sozietateak eraldatu, bategin eta bereizteko zuzenbide arauak. Merkataritza sozietateen desegitea. Merkataritza sozietateen likidazioa: Eragiketak.

11. gaia. Ibilgetu materiala. Ibilgetu materialaren osagaiak. Balorazio irizpideak. Bidean dagoen ibilgetu materiala. Ibilgetu materialaren amortizazioa. Balio-galerarako hornidura. Ibilgetu materialaren balio-galeraren arrazoiak. Ibilgetu inmaterialaren kontzeptua eta osagaiak. Ibilgetu inmaterialari lotutako amortizazioak eta hornidurak. Gastu amortizagarriak.

12. gaia. Ibilgetu finantzarioaren eta merkataritzakoak ez diren kredituen kontzeptua eta motak. Balore higikorren mota desberdinen balorazioa. Kontabilitate arazoak errenta finkoko baloreekin egindako eragiketei buruz. Izakinen kontzeptua eta motak. Kontabilitate erregistroa. Izakinen osagaiak. Izakinen balio-galera.

13. gaia. Kobratzeko kontuak. Definizioa, sailkapena eta balorazioa. Bezeroak. Zordunak. Beste herri administrazio batzuekiko kredituak. Kobratzeko efektu komertzialak. Deskontua. Kobratzeko eskubide arrunten balio-galera. Epe luzera kobratzeko kontuen balorazioa. Ordaintzeko kontuak. Definizioa, sailkapena eta balorazioa. Hornitzaileak, eta ordaintzeko efektuak. Formalizatu gabeko fakturak eta jaso gabeko salgaiak. Auzipeko zorrak. Hartzekodunak. Ibilgetuaren hornitzaileak. Atzerriko monetan kobratu eta ordaintzeko kontuak.

14. gaia. Enpresaren oinarrizko finantzaketa. Kapitala. Kapital eraketa, gehikuntza eta murrizpena. Erreserbak. Motak, zuzkidura eta helburua. Enpresaren bestelako fondoak: Subentzioak, gerakinak eta aplikatzeko dauden emaitzak. Besteren finantzaketaren zikloa. Epe luzeko besteren finantzaketaren kontu esanguratsuenak. Maileguak. Obligazioen jesapenak. Motak, jaulkipena eta berreskurapena. Besterenak diren bestelako fondoak. Hartzekodunak. Jasotako fidantzak eta gordailuak. Arrisku eta gastuetarako hornidurak.

15. gaia. Kontu finantzarioen kontzeptua. Motak. Epe laburreko zorrak. Kreditu bankarioko kontuak. Epe laburrera eratu eta jasotako fidantzak eta gordailuak. Bestelako kontu ez-bankarioak. Diruzaintza. Atzerriko moneta. Aldizkakotze kontuak.

16. gaia. Sarreren kontzeptua eta motak. Sarreren onarpen eta balorazio irizpideak. Ondasun salmentak eta zerbitzu prestazioa. Ustiapenetik kanpoko sarrerak. Sarrera finantzarioak. Ibilgetutik eratorritako mozkinak, eta aparteko sarrerak. Gastuen kontzeptua eta motak. Gastuen onarpen eta balorazio irizpideak. Ustiapen gastuak. Gastu finantzarioak. Aparteko gastu eta galerak. Ekitaldiko emaitza garbia eta bitarteko magnitudeak. Ekitaldia itxi ondoren gertatutakoak. Emaitzen banaketa.

17. gaia. Mozkinen gaineko zerga, ekitaldi ekonomikoan izandako gastutzat hartuta. Ekitaldiko gastu gisa sortutako zergaren kuantifikazioa. Denborazko diferentzien kontabilitate tratamendua. Galeren konpentsazio fiskala. Zergaren kuotaren hobari eta kenkarien kontabilitate tratamendua. Mozkinen gaineko ezarpenaren kontabilitate tratamendua, banakako enpresariak direnean.

18. gaia. Enpresarien kontabilitatea. Liburu nagusiak eta osagarriak. Eskakizunak. Liburuen balio frogagarria eta aitorpena. Urteko kontuak.

19. gaia. Balantzea. Ondare kontuen egitura eta edukia.

20. gaia. Galdu-irabazien kontua. Kontuaren egitura. Emaitza mota desberdinak: Ustiapen emaitzak, emaitza finantzarioak, apartekoak, eta ekitaldiko emaitzen guztizkoa zerga aurretik eta ondoren.

21. gaia. Kontabilitate Plan Orokorra (I). Kontabilitate Plan Orokorreko 1.tik 7.era bitarteko taldeetan sartutako kontuen kontzeptua eta edukia.

22. gaia. Kanbio letra. Letraren jaulkipena eta itxura. Endosua. Onarpena. Abala. Iraungipena eta ordainketa. Protestoa.

23. gaia. Herri Ogasunari informazioa emateko betebeharrak. Sarrerak eta ordainketak. Aitorpen laburtzaileak. Izen zerrendak. Zerga garrantzia duen informazioaren banakako errekerimendua.

24. gaia. Egindako eta jasotako fakturen liburua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako. Eduki eta betebehar formalak.

25. gaia. Derrigorrezko liburuak, zuzeneko zenbatespen normalaren, zuzeneko zenbatespen erraztuaren (prozedura arrunta, berezia eta sektoriala) eta zenbatespen objektiboaren ondorioetarako. Eduki eta betebehar formalak.

3. ATALA

KONTABILITATEA ETA MATEMATIKA FINANTZARIOA

Izangai guztien egin beharko dute. Kontabilitateari, egoera finantzarioen analisiari eta matematika finantzarioari buruzko gai hauek hartuko ditu ariketak:

Kontabilitatea (araudia eta Kontabilitateko Plan Orokorraren kontabilitate irizpideak erabiliko dira):

 1. gaia. Ekitaldiko eragiketak: Sekzio eta sukurtsalak izan edo ez, merkataritzako enpresetako irekiera, idazpen komunak, kontabilitate egoeren formulazioa. Eskurako salmentak, kredituzkoak, epekakoak, txikizkakoak, komisiopeko merkataritza, eta herritarren eta atzerritarren artean partizipatutako merkataritza.

 2. gaia. Kapital eraketa, gehikuntza eta banaketa; mozkinen banaketa; banakako eta sozietate enpresen eraldaketa, bategitea, xurgapena, bereiztea eta desegitea.

 3. gaia. Kostuen kontabilitatea; kostuen zehaztapena; kostuak egozteko sistema desberdinak.

Egoera finantzarioen analisia:

1. gaia. Urteko kontuen analisi ekonomiko eta finantzarioa.
2. gaia. Ratio arruntenak, eta haien arteko konparazioa.
3. gaia. Finantza eta diruzaintza aurreikuspenak.

Matematika finantzarioa:

1. gaia. Maileguen eta jesapenen amortizazioa.
2. gaia. Balore higikorren eragiketak.
3. gaia. Kapitalizazio soila eta konposatua.