1.Oposizioa.
1.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu eta nahitaezkoa da haietako bakoitza aparte gainditzea:
—A) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. A) atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.
—B) atala: Hautazko erantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak Gai Zerrenda Espezifikoko 1. eta 2. atalei buruzkoak izango dira.
B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.2. Bigarren ariketa. Praktikoa
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan Epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea.
Bi atal izango ditu. Ariketa honek, guztira, gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea. Hala ere, atal bakoitzerako ezarrita dagoen gutxieneko puntuazioa ere gainditu beharra dago.
—A) atala: Horretarako jarriko diren kasu praktikoak egitea. A) atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 8 puntu gutxienez lortzea.
Zehazki, ariketa praktiko hauek egingo dira:
A.1.Kontabilitateko eta Matematika Finantzarioko ariketa bat edo batzuk, Gai Zerrenda Espezifikoko 3. Atalari buruzkoak, gehienez ere 8 punturekin baloratuko direnak.
A.2.Zerga likidazioetako kasu baten edo batzuen ebazpen praktikoa, gehienez ere 12 punturekin baloratuko dena.
—B) atala: Deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoko 1. Ataleko gaiekin (Zerga Zuzenbidea eta Herri Ogasuna) zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.
Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 20 gai hautatzeko eta horietatik Epaimahaiak 15 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.
B) atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 4 puntu gutxienez lortzea.
Ariketa honen bi atalak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.
1.3. Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
· Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.
Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
2.Euskara.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan Gai edo Ez Gai kalifikazioak emango dira.
—Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
—3. hizkuntz eskakizuna duten plazak:
3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,9 puntu.
1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3.Merezimenduen lehiaketa.
3.1. Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
—Gehienez 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
—Gehienez 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.2. Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioetako antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, Epaimahaiak jarritako epean. Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea aipatutako epean.
3.3. Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako Graduondoko edo Masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
—Doktore titulua: 1,5 puntu.
—Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu.
—Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.
—500 ordu edo gehiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: Puntu bat tituluko.
—250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko Masterra edo Graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4. Hizkuntzak.
Gehienez ere 3 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: Puntu bat hizkuntza bakoitzeko.
—Frantsesa edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4.maila: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4.Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari
jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
OGASUNEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA - 24 PLAZA
(Erref.: OP1/117 - Oinarri Espezifikoak)
I. DEIALDIA.
1.Izena.
Ogasuneko goi mailako teknikaria. Funtzionarioa. A sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea, Osaguneko espezialitatea.
2.Plazak eta txandak.
—Txanda librean:
14 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
—Minusbaliatuentzako txandan:
2 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
—Barne sustapeneko txandan:
8 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
Minusbaliatuentzako eta barne sustapeneko plazak betetzen ez badira, txanda librekoei erantsiko zaizkie.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
Eskatutako titulazioa: Doktorea, lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa edo baliokidea.
Beste eskakizun batzuk: Deitutako plazetatik 5ek daukate eskakizun gisa Zuzenbideko lizentziaduna izatea, eta 2k daukate Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna, edota Ekonomiako lizentziaduna izatea.
5.Gai Zerrenda Espezifikoko gai multzoa aukeratzea.
Eskaera orriko «Espezialitatea» atalean zein gai multzo aukeratzen den adierazi behar da: A) Ekonomia arloa, B) Lege arloa.
Gai Zerrenda Espezifikoko 2. atalaren gaineko probak hautagaiak eskaera orrian aukeratutako gai multzoari buruzkoak izango dira.
6.Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandaren bidez parte hartu nahi duten izangaiek A edo B taldeko edozein eskala edo azpieskalakoak izan behar dute.
Barne sustapeneko txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek ez dute egin beharrik izango lehen ariketako A) zatia.
Barne sustapeneko txandaren bidez, B sailkapen taldeko lanpostuetatik (Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Zeregin Berezietako Klasea, Ogasuneko espezialitatea) datozen izangaiek ez dituzte egin beharrik izango, hala nahi baldin badute, oposizio faseko ariketa hauek:
—Lehen ariketa, B) zatia. Hala baldin bada, 5 puntu emango zaizkie zati honetan. Ariketa egitea erabakitzen badute, Epaimahai Kalifikatzaileak ematen dien puntuazioa eskuratuko dute, baina orduan ez dute gutxieneko kalifikazio hori ziurtaturik izango.
—Bigarren ariketa, A) zatia, Ariketa praktikoa A-1, Kontabilitate eta Finantza Matematikari buruzkoa. Hala baldin bada, 4 puntu emango zaizkie zati honetan. Ariketa egitea erabakitzen badute, Epaimahai Kalifikatzaileak ematen dien puntuazioa eskuratuko dute, baina orduan ez dute gutxieneko kalifikazio hori ziurtaturik izango.
II. HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus I. ERANSKINA.
III. GAI ZERRENDA
1. Gai zerrenda Orokorra.
1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: Eskubidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.
2. gaia. Eskubide eta askatasunen erregulazioa Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko erregimena. Eskubideok etetea.
3. gaia. Intimitaterako eskubide konstituzionala. Izaera pertsonaleko datuak babesteko erregimen juridikoa. Estatuko erregulazioa.
4. gaia. Botereak 1978ko Konstituzioan. Botere legegilea, judiziala eta exekutiboa.
5. gaia. Autonomi erkidegoak. Autonomi erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanak. Autonomi erkidegoetako antolaketa politikoa eta administratiboa.
6. gaia. Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak.
7. gaia. Eusko Jaurlaritza: Osaketa eta funtzionamendua. Lehendakaria: Lehendakariaren estatutua, izendapena, eskumenak, karguztea eta ordeztea.
8. gaia. Europar Batasuna eta zuzenbide komunitarioa. Erakundeak. Fondo estrukturalak.
9. gaia. Lurralde Historikoak. Batzar Nagusiak.
10. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundia. 1984ko maiatzaren 30eko 3/84 Foru Araua.
11. gaia. Espainiako toki erregimena. Toki administrazioa Konstituzioan. Autonomi printzipioa: Esanahia eta irismena.
12. gaia. Egintza administratiboa: Egitea, edukia, arrazoitzea eta forma. Egintza administratiboen ustezko legezkotasuna. Egintza administratiboaren eraginkortasuna. Egintza administratiboen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna, errebokazioa. Isiltasun administratiboa.
13. gaia. Legea. Kontzeptua eta izaerak. Lege motak. Lege organikoa eta lege arrunta. Estatuko eta erkidegoetako legeak. Erregelamendua: Erregelamenduak emateko ahalmena. Legearen eta erregelamenduaren arteko harremanak. Legezkotasunaren printzipioa.
14. gaia. Administrazio prozedura: 1992ko azaroaren 30eko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta haren aldaketak: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Administrazio prozedura: Prozeduraren faseak.
15. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuko langilegoa: Tipologia. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Hizkuntza normalkuntza administrazio publikoaren euskararen erabileran: Printzipio nagusiak, hizkuntza eskakizuna, hizkuntza eskakizunen derrigortasuna.
16. gaia. Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. Administrazio publikoen zerbitzuko agintarien eta langileen erantzukizuna.
17. gaia. Espainiako zerga antolamendua. Konstituzioaren printzipioak. Zerga arauen aplikazioa. Zergak eta zerga-motak. Aurrekontuen Foru Araua.
18. gaia. Administrazio publikoen Ogasuna. Baliabideen banaketa. Ekonomia Ituna.
2. Gai zerrenda Espezifikoa.
1. ATALA
ZERGA SISTEMA ETA HERRI OGASUNA
(IZANGAI GUZTIENTZAT)
2. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (I): Aurrekariak eta bilakaera historikoa. Izaera juridikoa eta lege oinarria 1978ko Konstituzioan. Lurralde historikoen eskumenak eta estatuaren eskumenak. Irizpide orokorrak. Harmonizazio arauak eta lankidetzarako irizpideak. Kudeaketa arauak eta prozedura.
3. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (II): Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren araudia, ordainarazpen eskumena eta lotuneak.
4. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (III): Sozietateen gaineko Zergaren araudia, ordainarazpena eta ikuskapena. Sozietate taldeen tributazioa.
5. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (IV): Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren araudia, ordainarazpen eskumena eta lotuneak. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren araudia eta lotuneak.
6. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna (V): Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudia, ordainarazpena eta ikuskapena.
7. gaia. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren
arteko Ekonomi Ituna (VI): Fabrikazio Zerga berezi, Aseguru Primen gaineko
Zerga, Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako
Salmenten gaineko Zerga eta Jokoaren gaineko Zerga Tasaren araudia eta
lotuneak. Udal zergak; araudia eta lotuneak. Tasa eta prezio publikoen
ordainarazpena.
8. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra: Zerga alorreko oinarri orokorrak. Zerga motak.
9. gaia. Eusko Legebiltzarraren 3/1989 Legea, zerga harmonizazio, koordinazio eta lankidetzari buruzkoa. Lurralde historikoen zerga erregimenaren harmonizazio esparrua. Zerga administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza. Euskadiko zerga koordinaziorako organoa.
10. gaia. Zerga harmonizazioa Europako Batasunean.
11. gaia. Zerga Zuzenbidea: Kontzeptua eta edukia. Zerga Zuzenbidearen iturriak. Zerga antolamenduaren oinarri orokorrak. Zerga arauen oinarri orokorrak. Foru arau bidez bakarrik arautu daitezkeen gaiak.
12. gaia. Zerga arauak ezarri eta interpretatzea. Denbora eta espazio eremuak. Legearen iruzurra. Analogia Zerga Zuzenbidean. Simulazioa.
13. gaia. Tributuak: Zergak, tasak eta kontribuzio bereziak. Lege eta zerga harremana. Zerga-gaia eta sortzapena. Salbuespen objetiboak.
14. gaia. Oinarri ezargarria eta oinarri likidagarria. Oinarri ezargarria finkatu eta zenbatesteko erregimenak. Karga tasa, kuota eta zerga zorra. Tarteen desbiderapen akatsa eta ofiziozko murrizpena. Zerga kredituaren bermea.
15. gaia. Zergaduna: Posizio juridikoa. Subjektu pasibo, zergadun, ordezko eta atxikitzaile kontzeptuak. Eskubideak eta bermeak. Salbuespen subjektiboak. Bizilekua, zerga egoitza, jarduteko ahalmena, ordezkaritza.
16. gaia. Erantzule solidarioak eta subsidiarioak. Ustiapen ekonomikoen eroslea. Atxikitzailea eta kontuan sartzera behartua. Beste zergapeko batzuk. Erantzukizun subsidiario eta solidarioko kasuetako prozedurak.
17. gaia. Zerga kudeaketa (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Erakunde administratiboak. Zerga administrazioari lankidetza eskaintzeko betebeharra.
18. gaia. Zerga kudeaketa (II). Zerga kudeaketako prozedura: Hasiera. Zerga aitorpena. Autolikidazioak. Salaketa publikoa. Instrukzioa: Entzunaldi tramitea. Froga.
19. gaia. Zerga kudeaketa (III). Egiaztapen jarduerak kudeaketa fasean. Izaera eta mugak: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorreko 123. artikuluaren aipamen berezia. Zerga ondorioak dituzten datuak, txostenak edo aurrekariak emateko eskaerak. Balioen egiaztapena. Zerga likidazioak: Izaera eta motak.
20. gaia. Zerga kudeaketa (IV). Zerga kontsulta: Izaera eta ondorioak. Kontsulta lotesleak eta ez lotesleak. Identifikazio fiskaleko zenbakia. Zentsuaren kudeaketa.
21. gaia. Zerga kudeaketa (V). Zergetako diru sarrerak itzultzeko prozedura. Okerreko diru sarrerak itzultzea.
22. gaia. Zergabilketaren kudeaketa (I). Ezaugarriak eta lege erregimena. Borondatezko epearen eta epe exekutiboaren arteko aldeak. Premiamenduzko probidentzia. Kautelazko neurriak. Zergabilketako organoen egiaztapen eta ikerketa eskumenak.
23. gaia. Zergabilketaren kudeaketa (II). Zorren iraungipena. Zerga zorraren ordainketa. Preskripzioa. Kaudimengabezia. Iraungitzeko beste modu batzuk. Zerga kredituak kobratzeko lehentasun eskubidea.
24. gaia. Zergabilketaren kudeaketa (III). Ordainketak egiteko formula bereziak. Atzerapenak eta zatikapenak. Konpentsazio prozedura.
25. gaia. Premiamendu bidezko zergabilketa prozedura. Aurka egiteko arrazoiak. Bahiketa prozedura, gordailua eta inorenganatzea. Zerga erantzukizuna zergabilketa exekutiboko aldian.
26. gaia. Zerga zorrak kobratzeko lehentasunak. Herri Ogasuna eta prozesu konkurtsalak. Jabariko eta eskubide hobeko hirugarrengotzak. Egintza zibil eta judizialak.
27. gaia. Zergen ikuskaritza: Organoak, zereginak eta eskumenak. Zerga ikuskaritzako prozedura. Ikuskaritza jardueren dokumentazioa.
28. gaia. Zerga urraketak eta zigorrak (I). Kontzeptua.
Araudia. Urratzaileak. Urraketa arinak eta larriak. Zerga zigorrak. Zerga
zigorrak mailakatzeko irizpideak. Zerga zigorren erantzukizuna iraungitzea.
29. gaia. Zerga urraketak eta zigorrak (II). Zerga zigorrak ezartzeko prozedura. Zigorrak jartzeko eskumena duten organoak. Zerga zigorren betearazpena etetea eta zerga zigorrak barkatzea.
30. gaia. Administrazio bidezko egintzen berrikuspena. Berrikuspen prozedura bereziak Berraztertzeko errekurtsoa. Ekonomia eta administrazio prozedura. Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa. Prozeduran interesa dutenak: Gaitasuna, legezkotasuna eta ordezkaritza.
31. gaia. Ekonomia eta administrazio bidean inpugna daitezkeen egintzak. Berrikuspenaren hedadura. Jarduketen baldintzak. Inpugna daitekeen egintza etetea.
32. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I). Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zergari lotzea: Alderdi materialak, pertsonalak eta denborazkoak. Oinarri ezargarria eta likidagarria zehaztea. Lanaren etekinak. Kapital higikor zein higiezinaren etekinak.
33. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II). Jarduera ekonomikoen etekinak: Zuzeneko zenbatespen arrunta, zuzeneko zenbatespen erraztua (prozedura arrunta, berezia eta sektoriala) eta zenbatespen objektiboa. Ondare irabaziak eta galerak: Kontzeptua, ondare irabazien edo galeren zenbatekoa, baloratzeko arau bereziak, zuritu gabeko ondare irabaziak.
34. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (III). Egozpenak zerga gardentasuneko erregimenean. Baloratzeko arau bereziak. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. Oinarri ezargarriaren eta oinarri likidagarriaren murrizpenak. Oinarri likidagarri orokorra eta oinarri likidagarri berezia.
35. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (IV). Kuota osoa eta kuota likidoa. Familia kenkariak eta kenkari pertsonalak. Ohiko etxebizitzagatiko kenkariak. Jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak. Dohaintzengatiko kenkariak. Zergapetze bikoitzagatiko kenkariak. Beste kenkari batzuk. Kuota diferentziala eta zerga zorra.
36. gaia. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (V). Errenta egozpenak nazioarteko zerga gardentasuneko erregimenean. Errenta egozpenak irudi eskubideak lagatzeagatik. Zergaren kudeaketa: Aitorpenak. Konturako ordainketak. Behin-behineko likidazioak. Betebehar formalak. Zehapen erregimena. Ordena jurisdikzionala.
37. gaia. Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zerga (I). Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Osagai pertsonalak: Zergadunak, Espainiako lurraldean bizitzea, errenten banakatzea, arduradunak, ordezkariak, zerga helbidea. Zergari lotzea: Zerga-gaia, Gipuzkoan lortutako errentak, errenta salbuetsiak, zergari lotzeko moduak.
38. gaia. Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zerga (II): Egoitza finkapen iraunkorraren bitartez lortutako errentak. Egoitza finkapen iraunkorrik gabe lortutako errentak. Egoiliar ez diren erakundeen ondasun higiezinen gaineko karga berezia. Zergapetze bikoitzeko hitzarmenak.
39. gaia. Pertsona Fisikoen Ondarearen gaineko Zerga. Izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga-gaia eta ondasun salbuetsiak. Subjektu pasiboa. Oinarri ezargarria eta likidagarria. Sortzapena. Zerga zorra zehaztea. Zergaren kudeaketa.
40. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Lotuneak. Zerga-gaia. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Oinarri ezargarria: Kontzeptua eta zehaztea. Amortizazioak: Balio-galera efektiboa zehazteko metodoak.
41. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (II). Ondare osagaien balio galera. Arrisku eta gastuak hornitzea. Kenkaritzat hartuko ez diren gastuak. Balorazio arauak irabazizko eskualdaketetan eta sozietate eragiketetan.
42. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (III). Balorazio arauak: Eragiketa lotuak, egoitza aldaketak, paradisu fiskaletan egoitza duten pertsona edo entitateek nahiz beraiekin batera burututako eragiketak, eta atxiki beharreko kopuruak. Kontabilitatezko balioaren ordez merkatuko balioa jartzearen ondorioak. Nazioarteko ezarpen bikoitzaren tratamendua dibidenduetan eta mozkinetako partaidetzan. Behin-behineko ezarpenerako arauak.
43. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (IV). Subkapitalizazioa. Aparteko mozkinak itzultzea. Oinarri ezargarri negatiboak konpentsatzea. Oinarri likidagarria. Zergaldia eta sortzapena. Zerga tasa. Kuota osoa, likidoa eta efektiboa.
44. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (V). Kenkariak: Ezarpen bikoitza, inbertsioa sustatzeko eta enpresen finantzaketa eta zenbait jarduera sustatzeko hobariak.
45. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VI). Zerga erregimen bereziak: Enpresa txikiak eta ertainak. Interes ekonomikoko taldeak. Enpresen aldi baterako elkarteak. Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak. Enpresak sustatu eta industria eta eskualdeak garatzeko sozietateak. Inbertsio kolektiboko erakundeak. Gardentasun fiskala. Sozietate taldeak.
46. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VII). Zerga erregimen bereziak: Sozietate taldeak. Enpresen bategite eta bereizteak, aktiboen ekarpenak, baloreen trukeak eta aktibo eta pasibo osoaren lagapenak. Mehatzaritza. Hidrokarburoak. Nazioarteko gardentasun fiskala. Errentamendu finantzarioko kontratu batzuk. Atzerriko baloreen entitate edukitzaileak. Zati batean salbuetsitako entitateak.
47. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VIII). Zergaren kudeaketa. Entitateen indizea. Kontabilitate betebeharrak. Borondatezko birbalorazioak. Kontabilizatu gabeko ondasun eta eskubideak. Aitorpena. Itzulketak. Atxiki eta kontura ordaintzeko betebeharra. Administrazioak oinarri ezargarria zehazteko dauzkan ahalmenak.
48. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondasun salmenta eta zerbitzu prestazioa. BEZa eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga mugatzea. Zergapetu gabeko eragiketak.
49. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (II). Batasun barruko ondasun erosketak: Zerga-gaia, salbuespenak ez zergapetzea, jarduera egiteko tokia, sortzapena, oinarri ezargarria eta subjektu pasiboa. Ondasun inportazioak: Zerga-gaia, salbuespenak, sortzapena, oinarri ezargarria eta subjektu pasiboa.
50. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (III). Salbuespenak: Barne eragiketak, esportazioak, esportazioekin parekatutako eragiketak, area salbuetsiak eta etendura erregimenak. Zerga-gaia gauzatzeko lekua.
51. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (IV). Zergaren sortzapena. Oinarri ezargarria: Arau orokorra eta bereziak. Subjektu pasiboa. Zerga jasanaraztea, eta ezarpen tasak.
52. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (V). Kenkariak: Kenkaria egiteko eskubidearen beharkizunak eta mugak. Kenkari erregimena jarduera berezitua duten sektoreetan. Hainbanaketa araua. Kenkarien erregularizazioa. Jarduera enpresarial edo profesionalak hasi aurreko kenkariak. Itzulketak.
53. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (VI). Erregimen bereziak. Arau orokorrak. Erregimen erraztua. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezia. Ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien erregimen berezia.
54. gaia. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (VII). Inbertsio urrez egindako eragiketen erregimen berezia. Bidai bulegoen erregimen berezia. Baliokidetasun errekarguaren erregimen berezia. Subjektu pasiboen obligazioak. Zergaren kudeaketa. Sarreraren etendura. Arauhauste eta zehapenak.
55. gaia. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ordain trukeko ondare eskudaketak. Zerga-gaia, subjektu pasiboa, oinarri ezargarria, zerga kuota eta arau bereziak. Sozietateen eragiketak: Zerga-gaia, subjektu pasiboa, oinarri ezargarria, zerga kuota eta arau bereziak.
56. gaia. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (II). Egintza juridiko dokumentatuak: Zergapetzea. Hiru grabamenei buruzko xedapen bateratuak. Salbuespenak, balioen egiaztapena. Betebehar formalak. Zergaren kudeaketa eta likidazioa.
57. gaia. Zerga Bereziak (I). Izaera. Fabrikazio Zerga Bereziak: Sailkapena. Aplikazioaren lurralde eremua. Kontzeptuak. Zerga-gaia. Zergapetu gabeko kasuak. Sortzapena. Subjektu pasiboak eta erantzuleak. Salbuespenak. Itzulketak. Gordailuak eta biltokiak. Etendura erregimena. Ezarpen oinarriak eta tasak. Zerga jasanaraztea.
58. gaia. Zerga Bereziak (II). Fabrikazio Zerga Bereziak: Produktuak fabrikatzea, eraldatzea eta edukitzea. Zirkulazioa: Erregimen orokorra, zirkulazio agiriak, marka fiskalak, bideko salmentak, igorle eta jasotzaileen betebeharrak, zirkulazio modalitateak. Kudeatzeko arau orokorrak: Lurralde Erregistroan izena ematea, jarduera eta establezimendu kodea, bermeak. Jarduera eta lokalen kontrola. Arauhauste eta zehapenak.
59. gaia. Zerga Bereziak (III). Xedapen orokorrak Alkoholaren eta Edari Alkoholdunen gaineko Zerga Berezientzat: Definizioak. Salbuespenak. Itzulketak. Zergapeko produktuen fabrikaziori buruzko araua. Garagardoaren gaineko Zerga: Eragiketen eremua eta kontrola. Ardoaren eta Edari Hartzituen gaineko Zerga: Eremu objektiboa; sortzapena, oinarri ezargarria; zerga tasak. Instalazio eta zirkulazio arauak. Fabrikatzaileen betebehar bereziak.
60. gaia. Zerga Bereziak (IV). Tarteko Produktuen gaineko Zerga: Eremu objektiboa, zergapetu gabeko kasuak; oinarri ezargarria; zerga tasa; arauhausteak eta zehapenak. Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga: Eremu objektiboa; oinarri ezargarria; zerga tasa. Artisau distilazioaren erregimena. Uztagileen erregimena. Salbuespenak. Itzulketak. Alkohola fabrikatzeko arauak. Edari deribatuak eta alkoholaren estraktu kontzentratuak fabrikatzeko arauak. Zirkulazio arau bereziak. Arauhauste eta zehapenak.
61. gaia. Zerga Bereziak (V). Hidrokarburoen gaineko Zerga: Kontzeptuak. Aplikazioaren eremu objektiboa. Zergapetu gabeko kasuak. Oinarria eta zerga tasak. Salbuespenak eta tasa murriztuak. Itzulketak. Kudeaketa arau bereziak. Arauhauste eta zehapenak. Elektrizitatearen gaineko Zerga: Sorrera Espainiako zerga antolamenduan. Eremu objektiboa. Kontzeptua. Oinarria eta zerga tasa. Salbuespenak. Xedapen bereziak Europako Batasunaren barruan energia elektrikoaren salerosketari buruz. Kudeaketa arauak. Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga berria.
62. gaia. Zerga Bereziak (VI). Tabako Laboreen gaineko Zerga: Kontzeptua. Eremu objektiboa. Zergapetu gabeko kasua. Oinarria eta zerga tasak. Salbuespenak. Itzulketak. Kudeaketa arau bereziak. Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia: Zerga-gaia, salbuespenak, itzulketak, subjektu pasiboak, sortzapena, oinarria eta zerga tasa, likidazioa eta ordainketa.
63. gaia. Aseguru Primen gaineko Zerga. Izaera, lurralde esparrua eta zerga ordainarazteko eskumenak. Subjektu pasiboa, zerga-gaia, salbuespenak, zergaren sortzapena, oinarri ezargarria eta ezarpen tasa. Zergaren kudeaketa. Zerga ordezkaria izendatzea eta Zerga Administrazioari jakinaraztea.
64. gaia. Zorizko jokoetarako makinen edo aparailu automatikoen zerga tasa. Bingo jokoaren gaineko zerga tasa. Boleto bidezko jokoaren gaineko zerga tasa.
65. gaia. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Oinarri ezargarria. Kuota, sortzapena eta zergaldia. Zergaren kudeaketa.
66. gaia. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zerga kuota. Tarifa eta errekargu motak. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa.
67. gaia. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Salbuespenak eta hobariak. Subjektu pasiboak. Zerga kuota. Zergaldia eta sortzapena. Zergaren kudeaketa.
68. gaia. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Subjektu pasiboak. Oinarri ezargarria eta zergaren kuota. Zergaren kudeaketa.
69. gaia. Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko Zerga. Izaera eta zerga-gaia. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Oinarri ezargarria eta kuota. Zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa.
70. gaia. Ondasun Higiezinen Katastroa. Gipuzkoako Lurralde Historikoko ondasun higiezinen balio katastrala zehazteko prozedura. 6/1999 Foru Dekretua, urtarrilaren 26koa, eta 15/2000 Foru Dekretua, martxoaren 7koa.
71. gaia. Finantza Zuzenbidea: Kontzeptua, autonomia eta eginkizuna. Herri Ogasuna Espainiako Konstituzioan. Aurrekontu zuzenbidearen kontzeptua eta edukia; aurrekontuen oinarriak.
72. gaia. 17/1990 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren finantza eta aurrekontu erregimenari buruzkoa: Egitura eta oinarri orokorrak. Gipuzkoako Foru Ogasunaren eskubideak eta betebeharak.
73. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorrak (I): Kontzeptua. Edukia. Erregulazio juridikoa. Aurrekontu sailkapenak indarrean dagoen legediaren arabera, aurrekontu egitura. Aurrekontua prestatzea eta onartzea.
74. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorrak (II): Aurrekontu kredituen erregimen orokorra eta aldaketa erregimena.
75. gaia. Aurrekontua gauzatzea. Gastuen aurrekontua gauzatzea. Gastu publikoa gauzatzeko administrazio prozedura. Gastuak eta ordainketak antolatzeko egintza administratiboa. Aurrekontua gauzatzeko eskumena, oinarriak eta legez ezarritako prozedurak. Diru sarreren aurrekontua gauzatzea. Diru sarrerak erregistratzeko oinarriak eta ezarritako prozedurak.
76. gaia. Gipuzkoako Foru Diruzaintza: Zereginak eta eskumenak. Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren finantzaketa eta zorpetze eragiketak. Sektore publikoko zorpetzearen eta Gipuzkoako Foru Diruzaintzako abalen erregimen juridikoa.
77. gaia. Sektore publikoaren kontabilitate oinarriak. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontabilitate Publikoko Plana. Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra.
78. gaia. Ekonomia eta finantza jardueraren kontrola (I): Kontzeptua. Motak. Kontrol organoak. Kanpoko kontrola. Herri Kontuen Euskal Auzitegia. Kontrol politikoa: Batzar Nagusiak.
79. gaia. Ekonomia eta finantza jardueraren kontrola (II): Barruko kontrola. Legedia. Legezkotasun kontrola. Finantza kontrola. Erantzukizun erregimena finantza kudeaketa publikoan.
80. gaia. 11/1989 Foru Araua, Gipuzkoako toki ogasunak arautzekoa. Zerga propioak. Zerga itunduetako eta gainerako diru sarrera publikoetako parte hartzea. Diru laguntzak. Prezio Publikoak. Kreditu eragiketak. Udalaz gaindiko eta udalaz azpiko erakundeak.
81. gaia. 15/1984 Foru Araua, azaroaren 23koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udal Finantzaketarako Foru Fondoa arautzekoa. Kontzeptua, dotazioa eta Fondoaren banaketa. Zerga ahalegina eta oinarri estatistikoa. Konturako ordainketak, aurrerakinak eta Fondoaren likidazioak.
82. gaia. 18/2001 Legea, abenduaren 12koa, aurrekontu egonkortasunari buruzkoa. Aplikazio eremua. Oinarri orokorrak. Sektore publikoaren aurrekontu oreka. Toki erakundeen aurrekontu oreka.
83. gaia. Kupoaren bosturteko legea 2002/2006. Erregimen juridikoa eta metodologiaren indarraldia. Oinarri urtearen kupo likidoa zehaztea. Bosturtekoko gainerako urteetako kupoa. BEZa eta zerga bereziak doitzea.
84. gaia. 8/1996 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzkoa. Kontzeptua, erregimena eta antolaketa. Eskubideak eta ondarearen babesa eta defentsa. Ondasunak eta eskubideak hartzea eta atxikitzea. Inbentarioa eta beronen erregimena. Jabari pribatuko ondasunen erregimena. Herri jabariko ondasunen erregimena. Erantzukizun eta zigor erregimena.
LANPOSTUETARAKO OINARRIZKO GAI ZERRENDA
Izangaiek bi mota hauetako gai zerrendetako bat aukeratuko dute:
A) Gai ekonomikoen aukera edo,
B) Gai juridikoen aukera.
A) Gai ekonomikoen aukera: Enpresa Ekonomia, Teoria Ekonomikoa eta Merkataritza Zuzenbidea.
2. gaia. Enpresa eta bere erakunde esparrua. Enpresa eta merkatua: Enpresako jarduera komertziala eta sistema ekonomikoa. Merkatua eta lehia. Eskaria.
3. gaia. Enpresaburua: Enpresaburu kontzeptua ekonomia modernoan. Igurikapenak, estrategiak eta politika. Ingurunea, mugak eta helmugak.
4. gaia. Enpresaren ekonomi eta finantza egitura. Enpresaren finantzaketa iturriak. Inbertsioen eta finantzazioen arteko oreka. Errotazio fondoaren kontzeptua.
5. gaia. Enpresako inbertsioa: Kontzeptua. Inbertsio motak. Inbertsio proiektuak baloratzeko eta hautatzeko metodo klasikoak. Heltze aldia: Kontzeptua eta kalkulua.
6. gaia. Inbertsioak hautatzea: Kapital balioaren metodoa. Itzulketa tasaren metodoa. Bi metodoen antzekotasuna. Itzulketa tasa anizkunen arazoa.
7. gaia. Inbertsio sekuentzialeko erabakiak. Erabaki zuhaitzak. Bayestar analisia.
8. gaia. Ekipo ondasunetan inbertitzea. Iraupen hobezina zehaztea. Ekipoa berritzeko erabakiak.
9. gaia. Aktibo zirkulatzailetan inbertitzea: Inbentarioetan inbertitzea. Eskudirutan inbertitzea. Diruzaintzako saldo hobezina. Aktibo zirkulatzailea zehaztea.
10. gaia. Barne edo auto finantzaketa. Amortizazioa: Balio galeraren kausak. Amortizazioen funtzio finantzarioa. Amortizazio metodoak. Amortizazioaren hedapen efektua.
11. gaia. Autofinantzaketa (zentzu arruntean). Autofinantzaketa balantzean. Autofinantzaketaren eragin biderkatzailea. Alde onak eta txarrak. Autofinantzaketaren kostua.
12. gaia. Enpresaren finantzaketa: Balioen lehen eta bigarren mailako merkatua. Balio jaulkipena. Harpidetza eskubideak. Akzio-obligazioen balorazioa. Epe luze, ertain eta motzeko kredituak. Zorpetze iraunkorra.
13. gaia. Enpresaren kanpo finantzaketa: «Leasing» kontratuak. «Factoring». «Renting». Kanpo finantzaketako beste era batzuk.
14. gaia. Ibilgetuen finantzaketa bereziak. «Leasing-a»: Kontzeptua, erak. Ondorioak.
15. gaia. Kapitalaren kostua. Finantzaketako iturri partikularraren benetako kostua. Zorraren kostua. Kapital arruntaren kostua, lehentasunezko akzioen kostua, eta atxikitako mozkinen kostua. Batez besteko kapital haztatuaren kostua.
16. gaia. Enpresaren finantza egitura hobezina eta dibidendu politika. Zorpetzea eta finantza errentagarritasuna. Finantza egitura hobezina. Modigliani Millerren tesia eta tesi tradizionala. Dibidendu politika eta akzioen balioa. Gordonen eredua.
17. gaia. Enpresaren kanpo balorazioa. Oinarriak. Enpresaren kontabilitate balio edo balio matematikoa, likidazio balioa, birjartze balioa, balio substantziala, burtsako balioa eta errendimendu balioa. «Goodwill» kontzeptua. Enpresaren balio orokorra zehazteko metodoak.
18. gaia. Kontabilitate mozkinaren teoria. Enpresaren mozkina. Mozkinaren erlatibotasuna. Kapitalaren irabaziak. Sarrera-gastuak aitortzeko une kritikoa. Mozkin gauzatzearen postulatua.
19. gaia. Enpresako kontabilitate informazioa eta inflazioa. Arazoa. Konponbideak. Espainiako enpresak eta inflazioa.
20. gaia. Finantza plangintza. Kontzeptua. Finantza plangintzako ereduak. Finantza plangintzako eredu erraztua. «Goran Eriksson» eredua.
21. gaia. Produkzio kostuak: Kontzeptua eta sailkapena. Kostuaren osaketa. Kostuaren kontrola.
22. gaia. Produkzioaren oinarriak eta produkzio ereduak. Produkzio bolumen hobezina epe motzean. Produkzioa programatzeko eredu lineala. Multiprodukzioko sistema programatzea.
23. gaia. Produkzioaren plangintza: Hobezintasunaren ondorengo analisia edo sentiberatasun analisia. Produkzio programaren mugapenen aldaketak. Prozesuek enpresaren helburuetan egiten duten ekarriaren aldaketa. Produkzio prozesuetako aldaketak. Dualtasuna eta prezio inplizituak.
24. gaia. Proiektuen denbora programazioa. Denbora programazioko teknikak. Iraupen aleatorioko jarduerak. Kostuen programazioa eta denbora bizkortzea.
25. gaia. Inbentarioen kontrola: Kontzeptua eta inbentario motak. Inbentarioen kostua. Inbentarioen administrazioa. Izakin multzo hobezina zehaztea. Segurtasuneko stockaren kalkulua.
26. gaia. Enpresaren neurria. Tamaina mugarritzeko irizpideak. Neurri hobezinarekin lotutako alderdiak. Eskalako ekonomietan oinarritutako enpresa tamainari buruzko teoriak. Neurria eta baliabideen erabilpena.
27. gaia. Enpresa multinazionalak. Bilakaera, eta sortzeko arrazoiak. Multinazionalen egitura. Multinazionalen kudeaketaren ezaugarri nagusiak.
28. gaia. Enpresa publikoa. Kontzeptua. Enpresa publikoaren helburuak. Eragin makroekonomikoak. Enpresa publikoen kudeaketaren ezaugarri nagusiak.
29. gaia. Enpresaburuen kontabilitatea. Liburu nagusiak eta lagungarriak. Betekizunak. Liburuen froga balioa. Egindako eta jasotako fakturen liburuak, Balio Erantsiaren Zergaren ondorioetarako. Edukia eta betebehar formalak.
30. gaia. Zuzeneko zenbatespen arrunterako derrigorrezko liburuak. Zuzeneko zenbatespen erraztua (prozedura arrunta, berezia eta sektoriala), eta zenbatespen objektiboa: Edukia eta betebehar formalak.
31. gaia. Merkataritza kontabilitatea. Kontabilitate formala: Derrigorrezko eta aukerako liburuak. Liburuak eramatea eta gordetzea. Eraginkortasun juridikoa. Urteko kontuak. Balantzea; ondare kontuen egitura eta edukia. Balantzeen azterketa eta erregularizazioa.
32. gaia. Galdu-irabazien kontua. Kontuaren egitura. Emaitza mota desberdinak: Ustiapen emaitzak, emaitza finantzarioak, apartekoak, eta ekitaldiko emaitza guztien batura, zerga aurretik eta ondoren.
33. gaia. Kontabilitate Plan Orokorra. Plan Orokorreko kontu sailkapenean 1.etik 7.era bitarteko multzoetan sartutako kontuak: Kontzeptua eta edukia.
34. gaia. Merkatuaren hutsegiteak eta esku hartze publikoa. Ondasun publikoak. Kanpo efektuak. Informazioko hutsegiteak. Gobernuaren esku hartzearen hutsegiteak.
35. gaia. Aukeraketa kolektiboaren teoria: Ongizate ekonomikoa. Demokrazia zuzeneko erabaki publikoak. Hobespenak adieraztea. Botazio sistemen analisia. Sektore publikoaren portaera ereduak.
36. gaia. Gastu publikoaren teoria: Ekitatea eta eragimena. Gastu publikoa azaltzeko teoriak. Analisi teknikak: Eragimena eta ekitatea. Gastu publikoaren banaketaren eragina.
37. gaia. Zergapetzearen teoria. Zergak: Definizioa eta sailkapena. Zerga maila neurtzea. Zerga banaketa neurtzea. Helburuak zerga sistemen diseinuan.
38. gaia. Ogasun federalismoaren teoria: Kontzeptua eta analisi ekonomikoa. Gobernu mailen kopurua eta erantzukizunen banaketa. Gobernu azpizentralen finantzaketa. Gobernu mailen arteko koordinazioa.
39. gaia. Merkataritza Zuzenbidearen kontzeptua. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Legea. Merkataritza Kodearen egitura eta edukia. Merkataritza lege bereziak. Merkataritza usadioak. Zuzenbide arrunta aplikatzea zuzenbide ordezkatzaile gisa.
40. gaia. Merkataritza enpresa. Merkataria (gizabanakoa): Gaitasuna eta debekuak. Merkatari egoera frogatzea, eskuratzea eta galtzea. Ezkontza eta merkataritzan jarduteko gaitasuna. Atzerritar merkataria.
41. gaia. Merkataritza sozietateak: Kontzeptua eta motak. Sozietate kontratua. Gaitasuna eta xedea. Bazkideak. Sozietatearen ondarea. Erakunde kolektiboa. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate irregular deritzana.
42. gaia. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario soila. Akziokako sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea. 1995eko martxoaren 23ko 2/95 Legea. Sozietate kooperatiboak. Lan sozietate anonimoak. Interes ekonomikoko elkarteak eta aldi bateko enpresa batasunak.
43. gaia. Sozietate anonimoa. Espainiako Zuzenbidean indarrean den erregimena. Sorrera. Estatutuak. Sozietatearen kapitala eta erreserbak. Sozietatearen organoak. Urteko kontuak; urteko kontuen egiaztapena. Sozietateko erabakien inpugnazioa. Sozietate ekitaldia ixtea. Balantzea. Galdu-irabazien kontua. Kontu auditoriarenganako betebeharrak.
44. gaia. Merkataritza sozietateen eraldaketa, bategite eta zatiketaren lege erregimena. Merkataritza sozietateak desegitea. Sozietatea likidatzea; egin beharreko eragiketak, desegiteko arrazoien arabera.
45. gaia. Balioak: Motak. Zuzeneko tituluak, agindurako tituluak, eramaile tituluak eta tradizioko tituluak. Kontuan idaztea. Botorik gabeko akzioak. Kapital soziala gehitzea eta murriztea. Obligazio jaulkipena. Obligazio sindikatua.
46. gaia. Kanbio letra. Kanbio letrak dakarren betebeharra eratzea. Letra endosatzea. Letra onartzea eta ordaintzea.
47. gaia. Txekea. Kontzeptua eta izaera. Betekizunak. Txekeko partaideen arteko harreman juridikoak. Ordainketa. Txekedunari dagozkion egintzak.
48. gaia. Merkataritza obligazioak. Ezaugarriak. Merkataritza kontratuak. Motak, doitzea, forma eta froga. Egoera ekonomikoaren aldaketak merkataritza kontratuetan duen eragina. Preskripzioa.
49. gaia. Ordainketak etetea: Aurrekariak eta legezko kontzeptua. Eteteko baldintzak. Ordainketa etendura deklaratzearen ondorioak. Etenduraren soluzioa.
50. gaia. Porrota Espainiako Zuzenbidean. Porrot deklarazioaren eraginak zordunarentzat eta hartzekodunentzat. Porrotaren masa. Porrotaren organoak. Porrotaren irtenbideak.
2. gaia. Pertsona kontzeptua. Pertsona eta nortasuna. Pertsona gizabanakoak: Jaiotza, iraungipena eta gaitasuna. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Borondatezko ordezkaritza. Legezko ordezkaritza. Ahalmen ezeztaezina. Autokontratua.
3. gaia. Pertsona juridikoak: Izaera eta motak. Eraketa, gaitasuna, ordezkaritza, nazionalitatea eta helbidea. Iraungipena.
4. gaia. Zuzenbidearen xedea. Fruituak eta hobekuntzak. Zuzenbide egitatea, egintza eta negozioa. Funtsezko osagaiak. Ondasun eskubideak: Kontzeptua eta kreditu eskubideekin duten aldea. Ezaugarriak eta sailkapena.
5. gaia. Zuzenbide erregistral edo hipotekazkoa. Erregistro sistemak: Oinarri printzipioak. Espainiako erregistro sistema. Berori mamitzen duten antolakuntza, edukia eta printzipioak. Erregistroa eta erregistroz kanpoko errealitate juridikoa bat etortzea. Hori lortzeko prozedurak.
6. gaia. Jabetza zuzenbidea. Jabaria babesteko egintzak. Jabaria eskuratzea. Espainiako sistemaren azterketa. Jabaria eskuratzeko jatorrizko moduak eta eratorriak. Tradizioa. Okupazioa. Akzesioa. Jabaria galtzea. Jabaria galtzeko nahitako eta nahi gabeko moduak. «A non dominio» eskurapenak.
7. gaia. Ondasun komunitatea: Kontzeptua eta izaera juridikoa. Sistema erromatarra eta germaniarra. Lege erregimena. Jabetza horizontala.
8. gaia. Edukitza: Kontzeptua, izaera eta motak. Edukitza babesteko oinarria. Horren edukia y ondorioak. Eskurapena eta galera. Edukitza eta Erregistroa.
9. gaia. Gozamena: Kontzeptua eta motak. Eraketa, edukia eta iraungipena. Esku-aldagarritasuna. Erabiltzeko eta bizi izateko eskubidea.
10. gaia. Zorra edo zortasuna. Kontzeptua eta ezaugarriak. Sailkapena. Eraketa eta iraungipena. Zor pertsonal deritzenak. Ondasunezko zorrak: Legezkoak eta borondatezkoak.
11. gaia. Berme eskubide errealak. Hipoteka eskubide erreala: Kontzeptua eta izaera. Motak. Borondatezko hipotekak: Eratzeko betekizunak. Alde bakarretik eratutako hipotekak. Ondasun hipotekagarriak, hipotekaezinak eta murrizketekin hipoteka daitezkeenak. Hipotekaren hedadura. Hipotekaz asegura daitezkeen obligazioak. Legezko hipotekak: Izaera eta ondorioak. Estatuaren eta beste lurralde erakundeen aldeko legezko hipotekak. Ogasun Publikoaren aldeko lehentasuna. Hipotekaren iraungipena.
12. gaia. Bahia: Kontzeptua eta izaerak. Eraketa: Xedea eta forma. Edukia. Iraungipena. Higikorren gaineko hipoteka. Lekualdaketarik gabeko bahia. Antikresia.
13. gaia. Betebeharra. Kontratutik kanpoko betebeharrak. Arrazoi gabeko aberastea. Betebeharraren iturriak. Berezko betebeharra. Betebeharren sailkapena. Alde batekoak eta alde bikoak. Betebeharrak normal konplitzea. Ordainketa. Ordainketa modu bereziak. Betebeharrak iraungitzeko beste modu batzuk. Betebeharrak anormal konplitzea: Arrazoiak eta ondorioak. Kreditua babestea. Betebeharren froga. Kredituak pilatzea eta lehentasunak jartzea.
14. gaia. Kontratua. Osagaiak eta eskakizunak. Kontratazio sistemak. Sailkapenak. Kontratua sortzea, doitzea eta burutzea. Aurre kontratua. Aukera kontratua. Kontratuen eraginkortasun-eza. Kontraturik ez izatea, baliogabea izatea, baliogabetu ahal izatea eta deuseztatzea. Kontratuak berrestea.
15. gaia. Salerosketa kontratua. Izaera. Pertsonazko, gauzazko eta formazko osagaiak. Kontratua doitzea. Saltzailearen betebeharrak: gauza zaintzea, entregatzea eta saneatzea. Eroslearen betebeharrak. Prezioa ordaintzea eta interesak ordaintzea. Salerosketa bereziak.
16. gaia. Errentamendua, oro har. Gauzen errentamendua: Motak. Kode Zibileko erregimena. Landa finken errentamendua. Indarrean dagoen legeriaren oinarrizko printzipioak. Hiri finken errentamendua. Etxebizitzen eta negozioko lokalen errentamenduari buruzko legeriaren oinarrizko printzipioak. Lagapena, traspasoa eta azpierrentamendua. Zerbitzuen errentamendua. Lan kontratua. Enpresa kontratua edo lan errentamendua.
17. gaia. Kontratu arau emaileak. Sozietate kontratua. Sozietate motak. Eraketa eta osagaiak. Bazkideen betebehar eta eskubideak. Sozietatearen administrazioa. Iraungipena. Mandatua: Kontzeptua eta izaerak. Eraketa. Edukia. Iraungipena. Hirugarren baten aldeko estipulazioak.
18. gaia. Ondorengotza sistemak. Jaraunspen zuzenbidea. Kontzeptu orokorrak. Ondorengotzarako ahalmena. Herentzia onartzea eta uko egitea. Oinordetza erreserbak. Gehiagotzeko eskubidea. Herentziaren kolazioa eta banaketa.
19. gaia. Testamentu bidezko oinordetza: Kontzeptua eta oinarria. Testamentua: Kontzeptua, izaera juridikoa, izaerak, edukia. Testamentu egiteko gaitasuna. Lekukoak. Testamentu motak. Testamentu olografoa. Testamentu irekia. Testamentu itxia. Testamentu bereziak. Testamentuak ezeztatzea eta testamentuen eraginkortasun eza. Oinordeko izendatzea. Betekizunak. Izendatzeko erak. Ondorioak. Oinordetzako ordezpena: Motak. Fideikomisodun ordezpena. Legatuak: Motak. Albazeatza. Kontulari partitzailea eta antzeko figurak.
20. gaia. Nahitaezko ondorengotza. Nahitaezko oinordekoak. Seniparteak: Izaera. Hobekuntzak. Ezkontide alargunaren eskubideak. Oinordegabetzea: Kontzeptua eta oinarria: Lege erregimena. Baztertzea: Kontzeptua eta ondorioak. Testamentu gabeko ondorengotza: Oinarria. Legez ondorengotzara deitutako pertsonak. Ondorengotza ordenak eta moduak. Oinordetzako ordezkaritza. Kontratuzko ondorengotza doktrinan eta Kode Zibilean.
21. gaia. Merkataritza Zuzenbidea. Mugarritzeko irizpideak. Merkataritza egintzak Espainiako doktrinan eta sisteman. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Merkataritza enpresa. Enpresaren eraikin juridikoak. Merkataritza enpresaren osagai pertsonalak. Merkataritzako enpresa, trafiko juridikoko gai. Merkataritza enpresaren eraberritzea.
22. gaia. Merkataritza sozietateak. Sozietate kontratua. Sozietate irregularra. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditario soila. Akziokako sozietate komanditarioa. Erantzukizun mugatuko sozietatea. 1995eko martxoaren 23ko 2/95 Legea.
23. gaia. Sozietate anonimoa (I). Espainiako Zuzenbidean indarrean den erregimena. Eraketa. Sorrera: Aldi berekoa eta ondoz ondokoa. Sozietatearen deuseztasuna. Ekarpenak. Dibidendu pasiboak. Akzioak. Dokumentazioa eta eskualdaketa. Jabekidetza eta akzioen gaineko gauza eskubideak. Norberaren akzioen gaineko negozioak.
24. gaia. Sozietate anonimoa (II). Organoak. Batzar Orokorra. Administratzaileak. Administrazio Kontseilua. Estatutu aldaketa. Kapital soziala gehitzea eta murriztea. Urteko kontuak. Balantzearen eta galdu-irabazien kontuaren egitura. Baloratzeko arauak. Memoria. Kudeaketa txostena. Urteko kontuen egiaztapena. Kontuak onartzea, gordailatzea.
25. gaia. Merkataritza sozietateen iraungitze prozesua. Sozietate mota guztien desegite arrazoiak. Sozietate motaren araberako desegite arrazoi bereziak. Sozietatea likidatzea. Likidatzeko eragiketak.
26. gaia. Sozietate anonimoaren eraldaketa. Betekizunak eta ondorioak. Sozietateen bategitea. Prozedura eta betekizunak. Bermeak. Desegitea eta likidatzea. Enpresen batasuna edo kontzentrazioa. Irizpide ekonomiko eta juridikoak. Espainiako Zuzenbidea. Sozietateak eta balio higigarrien inbertsio fondoak. Sozietate kooperatiboak.
27. gaia. Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa: Kontzeptua eta edukia. Antolaketa eta prozedura. Erregistroaren publizitate materiala. Idaztearen garrantzia idatzitako egitateari dagokionez.
28. gaia. Kanbio-letra eta igorpen kontratua. Kanbio-letrari buruzko lege uniformea. Letra, kausa-negozio den aldetik. Kanbio-betebeharra eratzea. Letra endosatzea. Fondo hornidura. Letra onartzea. Abala. Letraren biderkaketa. Letra ordaintzea. Protestoa. Atzerabide eskubidea. Kanbio-egintza preskribatzea eta gainbeheratzea.
29. gaia. Txekea: Kontzeptua eta izaera. Betekizunak. Txekeko partaideen arteko harreman juridikoak. Ordainketa. Txekedunari dagozkion egintzak.
30. gaia. Merkataritza ordezkaritza. Kontratua lagatzea. Komisio kontratua. Komisio baldintza bereziak.
31. gaia. Salerosketa kontratua: Kontzeptua. Doitasuna eta edukia. Arriskua eta berandutza salerosketa kontratuan. Salerosketa bereziak.
32. gaia. Gordailatze kontratua: Kontzeptua eta motak. Gordailu erregularra eta irregularra. Gordailu bereziak. Gordailu biltegi orokorretako konpainiak. «Warrant»-ak. Merkataritza-finkatzeak.
33. gaia. Bitartekaritzako banku eragiketak. Akzio eta obligazioen jaulkipena. Hipoteka gaineko eragiketak. Igorpenak eta transferentziak. Banku konpentsazioa. Gordailu itxiak eta irekiak.
34. gaia. Lehorreko garraio kontratua: Kontzeptua, forma, izaera eta motak. Gauzen garraioa. Kontratuaren osagaiak eta edukiak. Pertsonen garraioa. Treneko garraioa eta nazioarteko garraioa: Aipamen laburra.
35. gaia. Ordainketa etendura: Aurrekariak eta legezko kontzeptua. Etendurarako baldintzak. Ordainketa etendura deklaratzearen ondorioak. Etenduraren irtenbidea.
36. gaia. Porrota Espainiako Zuzenbidean. Porrota irekitzeko arrazoiak eta porrot motak. Porrot deklarazioaren eraginak zordunarentzat eta hartzekodunentzat. Porrotaren masa. Atzeraeragina eta berrezarpena; porrot masan murrizketak eta kenketak egitea. Porrotaren organoak. Aktiboa eta pasiboa likidatzeko eragiketak. Porrotaren irtenbideak. Porrot egindakoa birgaitzea. Merkataritza sozietateen porrotaren berezitasunak.
37. gaia. Enpresako inbertsioa. Sarrera. Inbertsioaren kontzeptua eta motak. Inbertitze prozesua eta garrantzi finantzarioa. Inbertitzeko erabakia.
38. gaia. Finantza baliabideak eta beren kostua. Kapital kostuaren kontzeptua. Mota desberdinetako finantza baliabideen benetako kostua. Batez besteko kapital haztatuaren kostua.
39. gaia. Autofinantzaketa. Kontzeptua eta edukia. Autofinantzaketaren eragin biderkatzailea. Autofinantzaketaren ondorioak.
40. gaia. Amortizazioa, inbertsioa eta finantzaketa. Sarrera. Amortizazioa eta inbertitzeko erabakia. Amortizazioa eta finantza baliabideak. Balio galeraren analisia.
41. gaia. Kontabilitatea eta enpresa kudeaketa. Kontabilitate Plan Orokorra (espainola). Agerpena. Egitura. Oinarrizko printzipioak. Oraingo egoera.
42. gaia. Enpresa ondarearen adierazpide orokorra: Balantzea. Balantzearen kontzeptua. Balantzea osatzeko sistematika. Balantzearen teoriak.
43. gaia. Kudeaketaren kontrola eta ustiapenaren kontabilitate analitikoa. Sarrera. Ustiapenaren kontabilitate analitikoa. Kostua: Kontzeptua eta egitura. Barne emaitza.
44. gaia. Kontu auditoria. Kontzeptua. Urteko kontuen auditoria txostena.
45. gaia. Ekonomi eta kontabilitate analisia: Finantza analisia. Baliabideen analisia. Finantza egitura. Finantza oreka. Finantza analisiaren gaurko joerak.
46. gaia. Enpresaburuen kontabilitatea. Liburu nagusiak eta osagarriak. Eskakizunak. Liburuen balio frogagarria eta aitorpena. Urteko kontuak.
47. gaia. Egindako eta jasotako fakturen liburuak Balio Erantsiaren Zergaren ondorioetarako. Edukia eta betebehar formalak.
48. gaia. Zuzeneko zenbatespen arrunterako derrigorrezkoak diren liburuak. Zuzeneko zenbatespen erraztua (prozedura arrunta, berezia eta sektoriala) eta zenbatespen objektiboa. Edukia eta betebehar formalak.
49. gaia. Kontabilitate Plan Orokorra (espainola). Kontabilitate sailkapeneko multzoetan sartutako kontuen kontzeptua eta edukia. 1.etik 7.era bitarteko multzoetako kontuak. Lehen mailako sailkapena.
50. gaia. Herri Ogasunari informazioa emateko betebeharrak. Sarrerak eta ordainketak. Aitorpen laburtzaileak. Izen zerrendak. Zerga garrantzia duen informazioaren banakako errekerimendua.
KONTABILITATEA ETA FINANTZA MATEMATIKA
2. gaia. Kontabilitate Plan Orokorra.
3. gaia. Sozietate kontabilitatea
4. gaia. Ustiapeneko kontabilitate analitikoa
5. gaia. Finantza egoeren analisia
6. gaia. Finantza egoerak finkatzea
7. gaia. Kapitalizazio soila eta konposatua
8. gaia. Errenta konstanteak, aldagarriak eta zatikatuak.
9. gaia. Maileguen eta jesapenen amortizazioa.
10. gaia. Balore higigarrien eragiketak.
11. gaia. Inbertsio hautaketa.