HAUTAPEN PROZESUA
Deialdiak:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|||||
| OP1/413 |
|
Suhiltzaile kaboa | Cabo de Bombero |
|
* TL: Txanda librea / Turno libre.
* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.
* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.
1.Oposizioa.
1.1.Lehenengo ariketa. Praktikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Epaimahaiak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehaztutako gaien inguruan jarriko dituen ariketa praktikoak egitea. Zerbitzuak gai horiei buruzko prestakuntza eskaini behar izan die hautagaiei.
Ariketa honek gehienez ere
40 puntu izango ditu eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 20 puntu gutxienez
lortzea.
Barne sustapeneko txandan aurkeztu diren hautagaiek ez dute ariketa teorikoa egin beharrik izango, suhiltzaile kategorian sartzeko ariketetan gainditu zituztela frogatutzat ematen baita.
1.2.Bigarren ariketa. Psikoteknikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko probak egitea.
Ariketa honek gehienez ere
10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez
lortzea.
2.Euskara.
— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.
3.Merezimenduen lehiaketa.
3.1.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioan egindako
lana. Gehienez ere 5 punturekin baloratuko da, 0,15 puntu hilabete osoko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.2.Lan esperientzia.
Lan taldeen koordinazio eta
gainbegiraketa erantzukizunak dituzten lan eta ofizioetako esperientzia,
beti ere epaimahaiaren iritziz lanpostuak hobeto betetzeko eragin zuzena
badute. Gehienez ere 5 punturekin baloratuko da, 0,25 puntu seihilabete
oso bakoitzeko.
Enpresa pribatuan izandako
esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak
egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da.
Herri Administrazioko lan esperientzia edo zerbitzuak hark egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko dira. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.3.Goragoko mailako gida baimena.
Oinarrietan eskatutakoa baino goragoko mailako gida baimena edukitzea. Gehienez ere puntu batekin baloratuko da.
3.4.Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko
ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk
izatea.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatzen den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek
emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin
eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
— Erdi mailako edo goi mailako titulua: puntu bat tituluko.
— Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.
— Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.
— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.
— 250 ordu edo gehiagoko
eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50
puntu tituluko.
SUHILTZAILE KABOA - 33 PLAZA
(Erref.: OP1/413 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Suhiltzaile kaboa. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, suhiltzaileen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Barne sustapeneko txandan:
33 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.
— Beste eskakizun batzuk:
C gidabaimena edukitzea.
5.Barne sustapeneko txanda.
Izangaiak honako eskakizun hauek bete behar ditu, eskakizun orokorrez gainera:
a)Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionario izan behar du, suhiltzaile kategoriakoa, eta Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Suhiltzaileen klase eta D sailkapen taldekoa.
b)Zerbitzu aktiboan edo berezietan egon behar du, eta hiru urte benetan lanean beteak izan, suhiltzaile kategorian.
c)Hutsegite larri edo oso larriagatik zigorrik jaso gabea izan behar du, edo zigorra deuseztatua eduki.
6.Informazio gehigarria.
Suhiltzaile bat suhiltzaile etxe jakin bati atxikitzen zaionean, behartua dago bizilekua handik 15 km baino gutxiagora jartzera (errepidez).
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus VII. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Espezifikoa.
Gipuzkoako geomorfologia eta geografia. Kostaldea. Haranak eta ibaiak. Gipuzkoako mendiak.
2. gaia: Babes zibila. Babes zibilari buruzko legeria. Estatu, autonomi, lurralde eta udal esparruko eskumenak. Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Legea. Babes Zibilaren Zerbitzuak: ordenu zerbitzuak, suhiltzaile zerbitzuak, osasun zerbitzuak. Borondatezko langileak.
3. gaia: Gipuzkoako Suhiltzaileen Foru Zerbitzuaren eraketa. Menpekotasun organikoa eta Aldundiko beste zerbitzuekiko harremana. Organigrama. Arloz arlokako eginkizunak. Suhiltzaile Etxeak: motak. Egitura hierarkikoa eta operatiboa. Suhiltzaile funtzionarioak eta borondatezko suhiltzaileak. Zerbitzuen menpekotasuna: Foru, udal, enpresa esparruekikoa. Udal eta mankomunitateekiko hitzarmenak.
4. gaia: Aritmetika eta geometria ezagupenak suhiltzailearen langintzan aplikatuak.
5. gaia: Eraikuntza sistemak. Eraikin motak, erabilera, kokapena, eraikuntza prozedura eta altueraren arabera. Eraikitzeko materialak:Sailkapena, portaera, ezaugarriak, erresistentzia. Eraikin baten zatiak: zimendatzea, hormak eta zutabeak, solairuak, eskailerak, estalkiak. Ofizioetako ezagupenak, ezbeharretan erabilgarriak: zurkaizpenak; eskoraketak; ur, gas eta elektrizitatearen hornidurarako lotuneak, babesak eta etendurak; igogailuak; uren hustuketa. Mantenimenduko nozioak.
6. gaia: Ekipamenduak: Esku hartzeko ibilgailuak. Kategoriak eta motak. Ezaugarriak: mekanikoak eta gainegiturak. Erabilpenak. Ibilgailuen zehaztutako ekipamendua. Mantenimenduko nozioak.
7. gaia: Ekipamenduak: Suhiltzaileen arlo anitzeko entrenamendurako instalakuntza garraiagarria ("Trebatokia"). Ezaugarriak. Erabilpenak. Langileen hautapen eta prestakuntzarako aukerak eta ahalbideak. Mantenimenduko nozioak.
8. gaia: Ekipamenduak: Suhiltzaile ekintzetan erabilitako tresna eta erremintak. Sailkapena, ezaugarriak eta erabilera. Mantenimenduko nozioak.
9. gaia: Ekipamenduak: Arnasa babesteko ekipoak. Ezaugarri teknikoak. Erabilera. Botilak nola betetzen diren. Mantenimendua eta doikuntza. Ekipoen despiezea, garbiketa, eta muntaketa. Babes pertsonalerako ekipoak: jantziak. Arrisku kimikoen arazoak. Detektatu eta babesteko ekipo bereziak. Mantenimenduko nozioak.
10. gaia: Zerbitzuaren transmisio sarea. Sare mota. Errepikagailuen kokapena. Frekuentziak, kanalak. Estaldurak. Ekipo finkoak, ibilgailuetakoak eta eramangarriak. Mantenimenduko nozioak.
11. gaia: Zerbitzukoen prestakuntza fisikoa. Zerbitzukoen prestakuntza fisikoaren programa: hasiera, mantenimendu eta hobekuntza taulak.
12. gaia: Suteetan esku hartzea. Sutearen tamaina, mota eta kokapenaren arabera erabili beharreko langile kopuruak eta baliabideak. Operazioen plangintza eta lanen banaketa. Berezko baliabideen arteko koordinazioa: "Bai Esan"en eginkizunak. Besteren baliabideekiko koordinazioa: "SOS Deiak"en eginkizunak. Itzalketa lanak. Ondorengo lanak.
13. gaia: Salbamendu eta laguntza teknikoetan esku hartzea. Konpondu beharreko arazoaren arabera, langile kopuruak eta erabili beharreko baliabideak. Operazioen plangintza eta lanen banaketa. Beste zerbitzu batzuen laguntzak. Berezko baliabideen arteko koordinazioa: "Bai Esan"en eginkizunak. Besteren baliabideekiko koordinazioa: "SOS Deiak"en eginkizunak.
14. gaia: Administrazio prozedurak. Txostenak. Parteak. Estatistikak. Informatikako ezagupenak. Testuen prozesaketa eta datu baseak.
15. gaia: Suhiltzaile Etxeetako lanen antolaketa. Jardueren plangintza. Ordutegiak. Etengabeko prestakuntza irizpideak: birziklatze ikastaroak. Programak. Programatutako taktikak eta maniobrak.
16. gaia: Langileen ordezkapen
organoak. Funtzionarioen lan baldintzak. Barne araudia. Oporrak, lizentziak
eta baimenak. Diziplina arauak.