V  ERANSKINA

HAUTAPEN PROZESUA

Deialdiak:
 
 
 
 
Erref.
Kop.
Lanpostua
Plaza
TL.*
BS.*
Min.*
Ref.
OP1/411
8
Basozaina Guarda Forestal
5
3
 

* TL: Txanda librea / Turno libre.

* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.

* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.
 
 

1.Oposizioa.

1.1.Lehenengo ariketa. Teorikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:

A) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honetan GAI edo EZ GAI kalifikazioa emango da.
 
 

Barne sustapeneko txandan izena eman duten hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
 
 

B) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.

1.2.Bigarren ariketa. Ariketa fisikoak.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

— Lehenengo ariketa: lasterketa pistan. Baztertzailea.

Azalpena: hautagaia, seinaletik abiatuta eta 12 minutuz adierazitako distantzia egiten saiatuko da lur lauan.
 
 

Ariketaren ezaugarriak:

-Gizonezkoak: 2.400 metro.

-Emakumezkoak: 2.000 metro.

Kalifikazioa: "gai" edo "ez gai".

— Bigarren ariketa: baloi astuna jaurtitzea.
 
 

Baztertzailea.

Azalpena: hautagaiak baloi astuna jaurti beharko du buru gainetik aurrealdera 5 metroko distantziara gutxienez.

Arauak:

1.Jaurtiketa egiteko oinak simetrikoki jarrita egongo dira. Eskuak simetrikoki eta aldiberean eragingo dira buruaren gainetik.

2.Bi oinak lurra ukitzen egongo dira baloia jaurtiketa eremuaren barruan erori arte. Orpoak edo oin puntak goratu daitezke, baina ezingo dira inola ere oinak erabat lurretik altxa.
 
 

3.Jaurtiketa marra ezingo da ez zapaldu ez eta gainditu ere.

4.Jaurtiketa amaitzean marraren atzeko aldetik atera beharko da.

5.Bi saikera egin ahal izango dira eta jaurtiketarik onena hartuko da kontuan.

6.Lehenengo lau arauak betetzen ez dituen jaurtiketa baliogabetu egingo da.

Ariketaren ezaugarriak:

-Gizonezkoak: 5 kilogramoko baloia.

-Emakumezkoak: 3 kilogramoko baloia.

Kalifikazioa: "gai" edo "ez gai".

1.3.Hirugarren ariketa. Praktikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Oinarrietako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan epaimahaiak jarritako ariketa praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.

1.4.Laugarren ariketa. Psikoteknikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

2.Euskara.

Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.

— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:

*2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa ez duten plazak:

-2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.

-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

3.Merezimenduen lehiaketa.

3.1.Esperientzia.

Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
 
 

Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:

— 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.

— 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
 
 

Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatutako unean.
 
 

Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.

3.2.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.

Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
 
 

Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.

3.3.Prestakuntza.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.

Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
 
 

Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:

— Erdi mailako edo goi mailako titulua: puntu bat tituluko.

— Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.

— Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.

— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.

— 250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.

4.Praktikaldia.

Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
 
 
 

BASOZAINA  -  8 PLAZA

(Erref.: OP1/411 - Oinarri Espezifikoak)

I.DEIALDIA.

1.Izena.

Basozaina. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea, Basozaintzako espezialitatea.
 
 

2.Plazak eta txandak.

— Txanda librean:

4 plaza, 2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

Plaza bat, 2. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.

— Barne sustapeneko txandan:

3 plaza, 2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

Sustapeneko plazak betetzen ez badira, txanda librekoei erantsiko zaizkie.

3.Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.

— Beste eskakizun batzuk: B gidabaimena edukitzea.
 
 

5.Barne sustapeneko txanda.

Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek D edo E taldeetako eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
 
 

II.HAUTAPEN PROZESUA.

Zehaztasunetarako, ikus V. eranskina.

III.GAI ZERRENDA.

1.Gai Zerrenda Orokorra.

1. gaia: 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: zuzenbidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.

2. gaia: Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak. Euskara Estatutuan.

3. gaia: Lurralde historikoak. Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia.

4. gaia: Administrazio prozedura: kontzeptua eta izaera. Hasiera, instrukzioa eta amaiera.
 
 

2.Gai Zerrenda Espezifikoa.

1. gaia: Gipuzkoako zuhaitz eta zuhaixken espezie nagusiak identifikatu eta ezagutzea. Euskarazko eta gaztelaniazko izenak. Euskal Herriko espezie arrunten oinarrizko ezaugarri ekologikoak.

2. gaia: Gipuzkoako basanimalien espezie nagusiak identifikatu eta ezagutzea. Euskarazko eta gaztelaniazko izenak.

3. gaia: Herri mendien sailkapena, titularitatearen arabera. Baso Administrazioaren eskumenak, herri onurako mendien, mendi propioen eta mendi partikularren kudeaketan. Herri mendietako obrak esleitzeko modalitateak.

4. gaia: Baso-berritzearen faseak: horietako bakoitzaren deskripzioa eta nola egin. Laborantza lanak. Bakoitzaren deskribapena eta nola egin.

5. gaia: Basoen probetxamendu motak. Herri onurako, kontsortziatutako edo Aldundiko mendi baten probetxamendua esleitu eta kontrolatzea. Mendi partikular batean zuhaitzak mozteko baimena. Mozketa baimena bideratzeko prozedura. Enborrak kubikatzea.

6. gaia: Herri onurako mendietan nahiz partikularretan izan daitezkeen arau-hauste motak, eta zigor espediente bat hasteko modua. Nola egin salaketa partea.

7. gaia: Administrazioak basoak ekoizteko eta zaintzeko ematen dituen laguntzak. Nola eskuratu laguntza horiek. Diru laguntzen portzentajeak, lan mota, gehieneko muga eta abar kontuan hartuta.

8. gaia: Plano akotatuak. Plano akotatu baten eskala, sestra kurba eta bi punturen arteko batez besteko malda definitzea. Kontzeptu horiei buruzko eragiketak. Koordenatu cartesiar eta polarrak. Oinarrizko figura geometrikoen azalera eta bolumenak.

9. gaia: Mintegi eta hazitegiak: xedea eta horiek jartzeko baldintzak. Mintegiko lanak. Landareak sortzea eta landareetarako erabiltzen diren ontzi motak.

10. gaia: Baso suteak. Prebentzioa. Itzaltzeko jarduketa eta bitartekoak. Indarrean dauden legeak: erredurak egiteko baimenak, partea, arau-hausteak eta zigorrak.

11. gaia: Babespeko naturaguneak. Gipuzkoan balore naturalak eta bestelako nabarmenak dituzten espazioak.

12. gaia: Gipuzkoako lurraldeko fauna. Ur gezako ehiaz eta arrantza espezieak. Espezie babestuak. Horiek ezagutzea, eta euskarazko eta gaztelaniazko izenak jakitea.

13. gaia: Ehiza Erregelamendua. Ehiza lurren sailkapena. Ehiza debekuen aginduak. Ohizko pasalekuen Erregelamendua. Ehiza espezieak sartzea, ehiza alorreko delituak eta faltak. Salaketak.

14. gaia: Arrantza Legea. Arrantza barrutiak. Arrantza debekuen aginduak. Ibaiak birpopulatzeko bitartekoak. Arrain hazlekuak. Arau-hausteak. Salaketak.

15. gaia: Uretako habitata zaintzea. Uren kutsadura. Ur kontinentalen kalitatean eragina duten jarduerak.

16. gaia: Gipuzkoako geografiari buruzko ezagupenak: orografia orokorra, hidrografia, bide sarea, herri guneak eta abar.