HAUTAPEN PROZESUA
Deialdiak:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|||||
| OP1/406 |
|
Bidezain gidari makinista | Caminero-conductor-maquinista |
|
|
|
| OP1/407 |
|
Sukaldari laguntzailea | Cocinero ayudante |
|
||
| OP1/408 |
|
Gidari mekanikaria | Conductor - mecánico |
|
|
|
| OP1/409 |
|
Zaintzailea | Cuidador |
|
|
|
| OP1/410 |
|
Iraunarazpeneko ofiziala | Oficial de Mantenimiento |
|
||
| OP1/501 |
|
Sukaldeko laguntzailea | Ayudante de cocina |
|
||
| OP1/502 |
|
Mintegiko langilea | Operario viverista |
|
* TL: Txanda librea / Turno libre.
* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.
* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.
1.Oposizioa.
1.1.Lehenengo ariketa. Teorikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:
A) Hautazkoerantzunak dituen
galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda
Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honetan GAI
edo EZ GAI kalifikazioa emango da.
Barne sustapeneko txandan
izena eman duten hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
B) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.
1.2.Bigarren ariketa. Praktikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Oinarrietako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.
1.3.Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
2.Euskara.
— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.
— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
*3. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:
-3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
-2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.
-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
*2. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:
-2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.
-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
*1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:
-1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3.Merezimenduen lehiaketa.
3.1.Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak
dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko
da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
— 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
— 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako
esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak
egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatutako unean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.2.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna
gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.3.Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek
emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin
eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
— Erdi mailako edo goi mailako titulua: puntu bat tituluko.
— Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.
— Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.
— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.
— 250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
4.Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari
jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
IRAUNARAZPENEKO OFIZIALA - 3 PLAZA
(Erref.: OP1/410 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Iraunarazpeneko ofiziala. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
2 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Elektrizitatea eta Elektronika.
— Beste eskakizun batzuk: 3etatik 2tan: B gidabaimena edukitzea.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus IV. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
1. gaia: 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: zuzenbidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.
2. gaia: Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak. Euskara Estatutuan.
3. gaia: Lurralde historikoak. Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia.
4. gaia: Administrazio
prozedura: kontzeptua eta izaera. Hasiera, instrukzioa eta amaiera.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
2. gaia: Lau aldiko eztanda eta errekuntza motorea. Teoria eta deskribapen orokorra. Transmisioa, esekidura, direkzioa eta balaztak. Matxura ohizkoenak eta konpontzeko jarraibideak. Koipeztapen, hozketa, karburazio eta pizte sistemak.
3. gaia: Herrilanetako makineria. Gailu mekanikoak. Errepideen artapenerako makineria. Sasi-kentzeko makinak, garbiketakoak eta konponketakoak.
4. gaia: Bideak zaintzeko behar diren neguko makina-tresnak.
5. gaia: Behe-Tentsiorako Araudi Elektroteknikoa (Industria Ministerioaren 2413/1973 Dekretua, 1973/10/09ko BOE). Industria eta Energiako Ministerioaren Behe-Tentsiorako Araudi Elektroteknikoaren Argibide Orriak. 1978ko urriaren 31ko, 1974ko apirilaren 6ko, 1974ko apirilaren 30eko eta 1977ko abenduaren 19ko Jarraibide Osagarriak. Eraikuntzarako Arau Teknologikoak. Behe-Tentsioko Elektrizitatearen Instalazioak. Elektrizitate instalazioak, Barneko argiteria.
6. gaia: Elektrizitatea eta Zirkuitu Elektrikoak. Sorgailuak eta bateriak. Elektrizitatea, kontzeptuak. Neurri unitateak. Intentsitatea, potentziala, erresistentzia. Ohm Legea. Korronte zuzena eta korronte alternoa. Zirkuitu motak. Zirkuitu baten magnitude elektrikoen neurketa. Potentzia faktorea. Lurreko eroalea.
7. gaia: Elektrizitatea. Banaketa sistema eraikuntzetan. Sistemaren elementuak. Lotunea. Kontagailuak. Banaketa koadroak. Eraikuntza baten karga elektrikoaren kalkulua. Kontratazio irizpideak.
8. gaia: Argiteria. Kontzeptu orokorrak. Neurketa unitateak. Argiteriaren intentsitatea. Balio arruntenak bulego eta eraikin publikoetan. Argiteria fluoreszente eta inkandeszentea: abantailak eta eragozpenak.
9. gaia: Ur banaketako sareak. Erabilitako materiala, abantailak eta eragozpenak. Banaketa eskemak. Gehiegizko presioarekin lotutako arazoak eta konpontzeko erak. Hodien lotura motak.
10. gaia: Ur beroa. Produkzio sistemak. Banaketari eta obran jartzeari buruzko alderdi orokorrak. Kalorifugazioa, prozedura arruntenak.
11. gaia: Bero produkzioa eraikinetan. Sistema eta deskribapena. Erabilitako erregaiak eta horiek biltegiratzeko beharrak. Galdarak obran jartzea. Berokuntzarako makina aretoentzat indarrean dauden baldintzak. Gasolio instalazioen mantenimendu eta artapen arau orokorrak.
12. gaia: Beroa banatzeko ur sistemak. Eskema arruntenak. Berokuntza monotubularra eta bitubularra. Azelerazio ponpak, horien beharra. Espantsio hodiak, motak eta ezaugarriak. Aire berozko berokuntza. Orokortasunak.
13. gaia: Korrosioa. Kausa ohizkoenak. Korrosio motak. Materialen proiekzioa. Pintura antikorrosibo mota desberdinen ezaugarriak. Kontutan hartu beharrezko faktoreak pinturak hautatzerakoan. Egiturazko altzairu eta hormigoizko eraikuntzen babesa.
14. gaia: Energi aurrezpena. Kostuen eta energiaren kontrola eta murrizketa. Kontsumo elektrikoaren kalkulua eta kontrola. Kontsumitutako energiaren analisia. Azterketa eta balorazioa. Aurrezteko irizpideak.
15. gaia: Mantenimendu Integralaren antolamendua. Egitura eta helburuak. Antolamendu ereduak. Mantenimendu motak. Kodifikazioa eta fitxak. Segurtasun eta kostu irizpideak.
16. gaia: Mantenimendu prebentiboa
eta zuzentzailea. Metodologia eta programazioa. Metodo prediktiboa. Proiektu
metodoa. Hard Time metodoa. On Condition metodoa. Inprimaki ereduak eta
aplikazio adibideak.