IV  ERANSKINA

HAUTAPEN PROZESUA

Deialdiak:
Erref.
Kop.
Lanpostua
Plaza
TL.*
BS.*
Min.*
Ref.
OP1/406
18
Bidezain gidari makinista Caminero-conductor-maquinista
10
8
 
OP1/407
1
Sukaldari laguntzailea Cocinero ayudante  
1
 
OP1/408
3
Gidari mekanikaria Conductor - mecánico
2
1
 
OP1/409
7
Zaintzailea Cuidador
3
4
 
OP1/410
3
Iraunarazpeneko ofiziala Oficial de Mantenimiento
3
   
OP1/501
3
Sukaldeko laguntzailea Ayudante de cocina
3
   
OP1/502
1
Mintegiko langilea Operario viverista
1
   

* TL: Txanda librea / Turno libre.

* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.

* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.

1.Oposizioa.

1.1.Lehenengo ariketa. Teorikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:

A) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honetan GAI edo EZ GAI kalifikazioa emango da.
 
 

Barne sustapeneko txandan izena eman duten hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
 
 

B) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.

1.2.Bigarren ariketa. Praktikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Oinarrietako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.

1.3.Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

2.Euskara.

Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.

— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:

*3. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:

-3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.

-2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.

-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

*2. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:

-2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.

-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

*1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:

-1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.

3.Merezimenduen lehiaketa.

3.1.Esperientzia.

Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
 
 

Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:

— 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.

— 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.

Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatutako unean.
 
 

Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.

3.2.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.

Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
 
 

Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.

3.3.Prestakuntza.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea.

Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.

Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
 
 

Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:

— Erdi mailako edo goi mailako titulua: puntu bat tituluko.

— Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.

— Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.

— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.

— 250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.

4.Praktikaldia.

Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
 

GIDARI MEKANIKARIA  -  3 PLAZA

(Erref.: OP1/408 - Oinarri Espezifikoak)

I.DEIALDIA.

1.Izena.

Gidari mekanikaria. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.

2.Plazak eta txandak.

— Txanda librean:

Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.

Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.

— Barne sustapeneko txandan:

Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.

Barne sustapeneko plaza betetzen ez bada, txanda librekoei erantsiko zaie.

3.Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa. (LH1), edo baliokidea.

— Beste eskakizun batzuk: D edo C gidabaimena edukitzea.

5.Barne sustapeneko txanda.

Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek E taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
 
 

II.HAUTAPEN PROZESUA.

Zehaztasunetarako, ikus IV. eranskina.

III.GAI ZERRENDA.

1.Gai Zerrenda Orokorra.

1. gaia: 1978ko Konstituzioa. Konstituzioaren printzipioak: zuzenbidezko gizarte eta demokrazi Estatua. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak.

2. gaia: Euskal Herriko Autonomi Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak. Euskara Estatutuan.

3. gaia: Lurralde historikoak. Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia.

4. gaia: Administrazio prozedura: kontzeptua eta izaera. Hasiera, instrukzioa eta amaiera.
 

2.Gai Zerrenda Espezifikoa.

1. gaia: Automobila:

- Sistemen definizioa eta deskribapena.

2. gaia: Motorra:

- Motor motak eta motorraren piezak.

3. gaia: Distribuzio sistemak:

- Distribuzio sistemak eta motor ereduak.

- Matxurak eta mantenimendua.

4. gaia: Automobilaren elikadura sistemak: Eginkizuna eta funtzionamendua.

a) Diesel motorra.

.Injekzio sistemak eta elementuak.

.Matxurak eta soluzioak.

b) Eztanda-motorra.

.Injekziozko eta karburagailuzko elikadura.

.Matxurak eta soluzioak.

.Gainelikadura.

.Bi aldiko motorrak, Wannel motorra.

.Erregaiak eta mantenimenduak.

5. gaia: Hozte-sistema:

- Likidozko hozte-sistema.

- Haizezko hozte sistema.

- Matxuren mantenimendua eta prebentzioa.

6. gaia: Lubrifikazio sistema:

- Motorraren eta sistemako elementuen lubrifikazio beharrak.

- Olio mota.

- Mantenimendua.

7. gaia: Automobilaren sistema elektrikoa:

- Sarrera, eginkizunak, pizgailuaren elementuak.

- Pizgailu trantsistorizatua

- Matxurak

- Korrontea sortzeko sistema.

- Badaezpadako neurriak, mantenimendua eta matxurak.

- Abian jartzeko sistema.

- Mantenimendua eta matxuren prebentzioa.

- Argi sistema.

- Matxurak.

- Sistema elektriko lagungarriak.

- Matxurak.

8. gaia: Transmisio sistema:

- Sarrera, enbragea eta sistemak. Mantenimendua eta matxuren prebentzioa.

- Abiadura kaxa. Mantenimendua eta matxurak.

- Transmisio ardatza eta diferentziala. Mantenimendua eta matxuren prebentzioa.

- Ibilgailuaren arrastea.

9. gaia: Esekidura sistema:

- Kontzeptua eta sistema motak.

- Esekidura ibilgailu astunetan. Esekidura neumatikoa.

- Mantenimendua eta matxurak.

10. gaia: Direkzio sistema:

- Direkzioaren kontzeptuak, eginkizuna eta engranajeak, eta direkzio lagundua.

- Matxurak antzematea.

- Aurreko ardatzeko eta atzeko ardatzeko direkzioa eta direkzio kotak.

- Ibilgailu astunak.

- Mantenimendua eta matxurak.

11. gaia: Balazta sistema:

- Eginkizuna eta elementuak.

- Diskoko balaztak eta elementu lagungarriak. Matxurak.

- Erdi-atoiaren balazta sistema neumatikoa. Matxurak.

- Agintailu hidroneumatikoko balazta sistema, motor-balazta, ABS eta ASR.

- Aparkaldirako balaztak (ibilgailu astunetan).

12. gaia: Gurpilak eta neumatikoak:

- Sarrera eta elementu neumatikoak.

- Mantenimendua, muntatzeko era eta matxurak.

- Erreferentziak eta esanahia.

13. gaia: Zirkulazio arauak.

14. gaia: Bide segurtasuna.

15. gaia: Zirkulazio araudi orokorreko neurriak, distantziak eta bestelako kontzeptuak.

16. gaia: Gipuzkoari buruzko ezagupen orokorra:

- Bide sarea.

- Mugak eta lurralde mugakideak.

- Eskualdeak eta hiriak.

- Kosta, portuak eta hondartzak.

- Zerbitzu sektorea: Osasun zerbitzua, administrazioa, hezkuntza, kultura, turismoa.