Diputatuen Kontseiluak 2001eko ekainaren 5ean hartutako erabakiaz Gipuzkoako Foru Aldundiak bete behar dituen lanpostuetarako hautapen prozesuen Oinarri Orokorrak.
1.Xedea.
1.1.Oinarrien xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiko plantilakoak diren
eta oinarri espezifikoetan jasotzen diren lanpostuak betetzeko oinarri
orokorrak ezartzea.
1.2.Deialdi honetan beteko diren plazak 2001eko maiatzaren 29ko 42/01 Foru Dekretuaz onartutako Enplegu Publikorako Eskaintzan jasotakoak dira.
Oinarri espezifikoetan zehaztuta dago zer plaza beteko diren txanda
irekian, zein minusbaliatuenean eta zein barne sustapenean.
Barne sustapeneko txandan edo minusbaliatuentzako txandan bete beharreko plazak bete gabe geratzen badira, nahiz hautagairik ez dagoelako nahiz hautagaiek hautapen prozesuak gainditzeko eskatutako baldintzak betetzen ez dituztelako, hutsik geratutako plaza horiek txanda irekian bete beharrekoei gehituko zaizkie, baldin eta 1.3 atalean aipatzen diren plazetakoak ez badira.
1.3.2001eko maiatzaren 29ko 42/01 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, barne sustapenean bete beharreko plaza batzuk funtzio publikoan sartzeko deialdietatik aparte betetzea erabaki zen, Foru Aldundiko giza baliabideen antolamendu orokorraren ondorioz. Oinarri espezifikoetan jasota daude sistema horren bitartez bideratutakoak. Plaza horiek, bete gabe geldituko balira ere, ez litzaizkieke inola ere txanda irekian ateratakoei gehituko.
1.4.Eskakizun jakin bat jarrita daukaten lanpostuak ezin izango dituzte
bete, inola ere, eskakizun hori egiaztatu ez duten hautagaiek.
2.Baldintza orokorrak.
2.1.Plazak Gipuzkoako Foru Aldundiko plantila unitariokoak dira eta,
beraz, ez dute ematen lana toki edo departamentu jakin batean egiteko eskubiderik,
plaza horietan aritzen diren langileak beste batzuetara aldatuak izan baitaitezke.
Zer destinotan lan egingo den, dei egindako plaza horietan hautapen
prozesua amaitzerakoan hutsik daudenen arabera erabakiko da.
2.2.Plaza bakoitzari oinarri espezifikoetan kasuan kasu aipatzen den hizkuntza eskakizuna dagokio. Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa denean, ezinbestekoa izango da hura egiaztatzea. Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa ez denean, egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da.
2.3.Lanaldia eta gainerako lan baldintzak, esleitutako destinoan lanpostuak dituenak izango dira.
3.Hautagaien eskakizunak.
3.1.Oinarri espezifikoetan jasotako plazetarako hautapen prozesuetan onartua izateko eta parte hartu ahal izateko, eskaera orriak aurkezteko epea amaitu baino lehenago hautagaiek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:
a)Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edota, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen ondorioz langileen zirkulazio librea aitortzen zaion estaturen batekoa izatea.
Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta nazionalitate hura dutenen ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatugabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b)18 urte beteta edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea eskaera orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
c)Lanpostuen eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea, 1982ko apirilaren 7ko 13/82 Legea, minusbaliatuak gizarteratzekoa, aplikatzea eragotzi gabe ere.
Dagokion unean egiaztatu behar da hori, epaimahaiak onartutzat jotzen dituen hautagaiei bakarrik egingo zaizkien proba eta azterketen bitartez. Azterketa horiek beti izendapena egin aurretik egingo dira, hau da, praktika edo prestakuntza aldia egitea aurreikusita dagoenean praktikaldiko funtzionario izendatu aurretik eta, gainerakoetan, karrerako funtzionario izendatu aurretik. Azterketak Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakitako zerbitzuetan egingo dira. Lan kontratupekoak hartzeko deialdietan, azterketa horiek kontratua sinatu aurretik egingo dira.
Hautapen prozesuan zehar, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio,
Lehendakaritza Departamentuari eskatu ahal izango dio hautapen prozesua
amaitu zai egon gabe minusbaliatuen txandan parte hartzen ari diren hautagaiei
mediku proba eta azterketa egokiak egiteko, kasuan kasu aurkeztu diren
plazan ohikoak diren jarduerak betetzeari begira eskakizun hau betetzen
duten egiaztatzearren.
Suhiltzaile Zerbitzurako plazetan, deialdi espezifikoan aurreikusitako eran eta unean egiaztatuko da eskakizun hau betetzen al den.
d)Kasuan kasu eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko tituluak baldin badira, homologaturik daudela ziurtatzen duen egiaztagiria eduki behar da.
e)Diziplina espedientearen bidez inongo herri administraziotatik
kendua ez izatea eta herri eginkizunak betetzeko ezgaiturik ez egotea.
Atzerritarrek egiaztatu behar dute beren estatuan funtzio publikoan aritzea
debekatzen dien diziplinako zigorrik edo zigor penalik ez dutela.
f)Oinarri espezifikoetan derrigortzat jotzen diren gainerako eskakizunak betetzea.
3.2.Minusbaliatuen txanda:
Minusbaliatuentzat gordetako plazetara aurkezten direnek %33ko ezintasuna edo handiagoa izan behar dute eta minusbaliotasun agiria eduki behar dute, Administrazio organo eskudunak emana (Foru Aldundietan, IMSERSOn edo balio berekoetan).
3.3.Barne sustapeneko txanda:
Barne sustapenean ateratako plazetara aurkezten direnek, 3.1 oinarrian
aipatutako eskakizun orokorrez gain, honako hauek bete behar dituzte:
a)Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionarioa eta aurkezten den lanposturako deialdi berezian aipatzen den sailkapen taldekoa izatea eta jatorrizko eskalan karrerako funtzionario gisa gutxienez bi urteko zerbitzua betea izatea.
b)Hautagaiak duen eskalan zerbitzu aktiboko egoeran edo parekoan egotea edo zerbitzu berezietan egotea.
Dena den, Administrazio Bereziko Eskalako, Zerbitzu Berezietako Azpieskalako,
Suhiltzaile Zerbitzuaren Klaseko plazak betetzeko deialdietan barne sustapeneko
txandan parte hartzeko eskakizunak oinarri espezifikoetan zehazten direnak
izango dira, 1996ko apirilaren 3ko 1/96 Legeak, Larrialdien Kudeaketakoak,
ezarritakoaren arabera.
D taldetik C talderako barne sustapenean, titulazioari dagokion eskakizuna Euskal Funtzio Publikoaren Legeak hamaseigarren xedapen gehigarrian dioenera egokitu ahal izango da, oinarri espezifikoetan berariaz aipatzen den kasuetan.
3.4.Deialdi espezifiko bakoitzean txanda bakarrean parte hartu ahal
izango dute hautagaiek, hau da, barne sustapenean, txanda irekian ala minusbaliatuenean,
eta zein txanda den adierazi behar dute eskaeran bertan.
Hautagai batek zein txanda aukeratzen duen berariaz aipatzen ez badu, deialdi bereko aukera baliodun bat baino gehiago adierazi baditu edo aukeratu duen txanda murrizturako eskakizunak betetzen ez baditu, txanda irekian parte hartzeko eskaeratzat joko da ofizioz.
4.Eskaera orriak.
4.1.Epea:
Parte hartu nahi den deialdi espezifiko bakoitzean onartua izateko eskaera orri normalizatuak Lehendakaritza Departamentuko foru diputatuari zuzenduta aurkeztuko dira, oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeanargitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta, gehienez, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea amaitu arte. Eskaera orrietan honako eskakizun hauek bete behar dira:
4.2.Eskaera orrirako eskakizunak:
a)Eskaera orriaren eredu normalizatua erabili behar da. Eredu hori Gipuzkoako Foru Aldundiko bulegoen beheko oinean (Gipuzkoa plaza z/g, 20004, Donostia) eskuratu daiteke. Nahi izanez gero, oinarri hauen 4.3.b) atalean aipatzen diren erregistroetan ere eskuratu daiteke, eta baita Interneten bitartez ere, helbide honetan hain zuzen: www.gipuzkoa.net/ope2001.
Eskaera orriarekin batera NAren edo, atzerritarra izanez gero, balio bereko agiriaren fotokopia (konpultsatu gabe) aurkeztu behar da derrigorrez.
b)Hautagaiek eskaera orriaren atal guztiak bete behar dituzte, eta aditzera eman behar dute parte hartzeko eskakizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
Horretarako, eskaera orriaren atal egokietan, datu hauek zehaztu behar dituzte:
•Eskatutako datu pertsonalak.
•Parte hartzen duten deialdia.
•Parte hartu nahi duten txanda: a) irekia, b) barne sustapenekoa, edo c) minusbaliatuena, oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera. Hautagaiek txanda bakarrean parte hartu ahal izango dute deialdi bakoitzeko.
•Ezintasunen bat duten hautagaiek aipatu egingo dute hori eskaeran,
hautapen probak egiteko beharrezkotzat jotzen dituzten egokipen teknikoak
ere aipatuta.
•Oposizioaldiko ariketak egiteko aukeratzen duen hizkuntza ofiziala: euskara edo gaztelera.
•Parte hartu ahal izateko duen titulazioa eta horren kodea.
4.3.Eskaerak aurkezteko tokiak:
Eskaera orriak, behar bezala beteta, honako toki hauetan aurkeztu ahal izango dira.
a)Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Zentralean, Gipuzkoako foru
jauregiaren beheko oinean (Gipuzkoa plaza z/g, 20004 Donostia).
b)Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dauden udal eta entitateen erregistroetan, hau da: Alegia, Altzo, Aretxabaleta, Deba, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Hernialde, Idiazabal, Irun, Irura, Larraul, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mendaro, Olaberria, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zumaia eta Zumarragako udaletxekoetan, eta Debagoieneko Mankomunitatekoan.
c)1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan aurreikusten dituen tokietan, hau da:
•Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroetan, beste edozein Autonomia Erkidegotako erregistroetan eta Estatuko Administrazioaren erregistroetan.
•Posta Bulegoetan. Horrelakoetan, beti ere aurkezpen epearen barruan,
kartazal irekian aurkeztu behar zaio eskaera orria Postetxeko funtzionarioari,
hark ziurtatu ahal izan dezan. Orduan bakarrik ulertuko da postetxera eramandako
egunean bertan sartu dela eskaera orria Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro
Zentralean. Eskaera orria da zigilatu behar dena.
•Araudi aplikagarrian aurreikusten den beste edozein eratan.
5.Aurkeztu behar den Dokumentazioa.
5.1.Eskaera orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa:
— NAren edo, atzerritarra izanez gero, balio bereko agiriaren fotokopia (konpultsatu gabe).
5.2.Hautapen prozesuan zehar aurkeztu behar den dokumentazioa:
a)Merezimenduak:
Hautapen prozesuan zehar, merezimenduak aditzera emateko eta egiaztatzeko epea irekiko du epaimahaiak. Merezimenduen aipamena horretarako emango den inprimakian egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen espedientean dagoeneko jasota dauden agiriak ez dira aurkeztu behar, horrelakoetan nahikoa izango baita hori aipatzea.
b)Euskara:
Aurkezten diren plazari dagokion hizkuntza eskakizuna aurrez egiaztatua duten hautagaiek horren ziurtagiria aurkezteko epea irekiko du epaimahaiak hautapen prozesuan zehar, 9.3 oinarrian aipatzen den legez.
Aurkezten diren plazari dagokion hizkuntza eskakizuna dutela ziurtatzen
duten hautagaiek ez dute euskarako azterketa egin behar. Ziurtagiri hori
aurkeztu beharra ez dute izango Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen espedientean
dagoeneko jasota baldin badago eta hori aipatzen badute.
5.3.Hautapen prozesua amaitzerakoan aurkeztu behar den dokumentazioa.
Parte hartu ahal izateko 3. oinarrian aipatutako eskakizunen egiaztagiriak hautapen prozesua amaitzerakoan aurkeztu beharko dituzte izendatuak edo kontratatuak izateko proposatuak diren hautagaiek, 10. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen espedientean dagoeneko jasota
dauden agiriak ez dira aurkeztu behar.
5.4.Dokumentuak konpultsatzea.
Deialdian parte hartzeko eskakizunak eta, halaber, merezimenduak egiaztatzeko, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dira, eskaera orriari erantsi behar zaion NAren kopia izan ezik.
Kopiak konpultsatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro zentralean (Gipuzkoa plaza z/g) edo fede-emaile publiko eskudunaren bidez egin daiteke. Horretarako, jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu behar dira.
6.Hautagaiak onartzea.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu ondoren, Lehendakaritzako foru diputatuak onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda onartuko du. Zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko iragarki taulan erakutsiko da, eta hamar laneguneko epea emango da bazterketa eragin duten oker eta hutsuneak zuzentzeko eta zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada eta ofiziozko akatsak antzematen ez badira, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe. Erreklamazioak aurkezten badira, baietsi edo ezetsi egingo dira behin betiko zerrenda ere onartuko duen ebazpenaren bitartez. Behin betiko zerrenda ere lehen aipatu zen bezalaxe argitaratuko da.
Behin-behineko zerrendatik kanpo geratu eta epearen barruan erreklamazioa
aurkezten duten hautagaiek aukera izango dute kautelazko izaeraz hautapen
probak egiteko, egindako erreklamazioa data horretarako ebazten ez bada.
Era berean, behin betiko zerrendatik kanpo geratu eta bidezkoa den erreklamazioa aurkezten duten hautagaiek aukera izango dute kautelazko izaeraz hautapen probak egiteko, egindako erreklamazioa data horretarako ebazten ez bada.
7.Epaimahai Kalifikatzailea.
Lehendakaritzako diputatuak foru aginduaz izendatuko ditu hautapen
probak baloratuko dituzten epaimahaiak. Izendapenak Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratuko dira.
Epaimahai kalifikatzaileak honela osatuko dira:
— Lehendakaria:
*Gipuzkoako Foru Aldundiko foru diputatu edo zuzendari nagusi bat, edota Lehendakaritza Departamentuko goi mailako teknikari bat, karrerako funtzionarioa dena.
— Mahaikideak:
*Lehendakaritza Departamentuko karrerako funtzionario bat.
*Herri Administrazioetako karrerako bi funtzionario.
*Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) ordezkari bat.
*Langileen ordezkari bat, karrerako funtzionarioa eta ordezkaritza sindikalak izendatua.
*Euskararen jakintza baloratzeko ez besterako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat izendatuko da.
— Idazkaria:
*Gipuzkoako Foru Aldundiko idazkari tekniko bat, titular gisa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionario bat, ordezko gisa.
Lan kontratupeko langileak hartzeko deialdietan epaimahaikide izateko ez da beharrezkoa izango da karrerako funtzionarioa izatea, eta nahikoa izango da kasuan kasu aditzera emandako organoko edota Administrazioko enplegatua izatea.
Komenigarria ikusten badu, epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatu ahal izango du. Aholkulari horiek beren espezialitateko gaitasun teknikoa bakarrik baliatuko dute eta horietan ez bestetan oinarrituta lagunduko diote epaimahaiari.
Epaimahaiko kideek ezin izango dute jardun, eta Lehendakaritzako
foru diputatuari jakinaraziko diote, eta, halaber, hautagaiek haiek gaitzesteko
aukera izango dute, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen
Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan
aipatzen duen egoeraren bat gertatuz gero.
Epaimahaiak 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak 22 eta 27 bitarteko
artikuluetan zehazten dituen arauetara egokituko du bere jarduna. Edonola
ere, lehendakariaren aginduz idazkariak deituta bilduko da, hautapen probak
egin baino behar beste lehenago, eta ondo eratua egoteko lehendakaria eta
idazkaria (edo horien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak egon beharko
dira bertan.
Epaimahaiak bildutakoen botoen gehiengoaz hartuko ditu erabakiak.
Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte, idazkariak izan
ezik, ez baitu botorik izango. Berdinketa gertatzen denean, lehendakariaren
botoak erabakiko du.
Lehendakaria edo haren ordezkoa bileran ez badago, gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako kausa legalak behartzen badu, mahaikide zaharrenak ordeztuko du.
Idazkaria edo haren ordezkoa bileran ez badago, gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako kausa legalak behartzen badu, Epaimahaiak gehiengoz erabakitzen duen mahaikideak ordeztuko du.
Epaimahaiak jarduteko autonomia osoa izango du, eta prozesua legezkotasunez eta objetibotasunez garatzea zainduko du.
Era berean, legeria aintzat hartuta, oinarriak aplikatzerakoan sortzen
diren zalantza guztiak erabakiko ditu, deialdiak ondo garatzeko behar diren
erabakiak hartuko ditu eta oinarrietan aurreikusten ez diren kasuetan jarraitu
beharreko irizpideak ezarriko ditu.
Hautapen prozesuaren edozein unetan, deialdian parte hartzeko eskakizunen
bat betetzen ez duen hautagairen bat dagoela jakiten badu, interesatuari
entzun eta gero, hura baztertzeko proposatuko dio epaimahaiak organo eskudunari,
eskaeran hark jarritako okerrak edo faltsukeriak adierazita.
Epaimahaiak behar diren neurriak hartuko ditu oposizioaldiko ariketa idatzietako edukien konfidentzialtasuna bermatzeko eta ahal dela hautagaia identifikatu gabe zuzentzeko.
Komunikazioetarako eta era guztietako gorabeheretarako, epaimahai kalifikatzaileak helbide hau izango du:
Funtzio Publikoko Zerbitzua.
Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gipuzkoa plaza z/g.
20004 - Donostia.
8.Deialdiak, jakinarazpenak eta informazioa.
Lehenengo ariketa egiteko deia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko
da. Prozesu honetan sortzen diren gainerako komunikazio eta jakinarazpenak
Gipuzkoako Foru Aldundiko iragarki taulan argitaratuko dira.
Interneteko www.gipuzkoa.net/ope2001 helbidean ere jarriko da informazioa
interesatuen eskura, baina Web orri horrek izaera informatiboa izango du
eta, hortaz, jakinarazpen ofizialtzat aurreko paragrafoan aipatutakoak
joko dira. Kasuan kasu, bete beharreko plazekin zerikusi zuzena duten foru
bulego periferikoetan ere eskuratu ahal izango da informazioa.
Web orrian, besteak beste oinarriak, onartu eta baztertutako hautagaien zerrendak, ariketak egiteko egunak eta lortutako kalifikazioak kontsultatu ahal izango dira.
Deialdiaren informazio orokorra eskuratzeko leku zehatza hau izango da:
— ATARI: Enplegu publikorako eskaintzari buruzko informazio zentroa
Gipuzkoako Foru Aldundia, beheko oina
Gipuzkoa plaza, z/g.
20004 Donostia
Telefonoa: 943 48 33 44
Internet: www:gipuzkoa.net/ope2001
9.Hautapen prozedura.
9.1.Hautapen prozedura zehatza deialdi espezifiko bakoitzean eta
txanda bakoitzerako ezartzen dena izango da.
9.2.Ariketak:
Oposizioaldian egin beharreko ariketak deialdi espezifiko bakoitzean aipatzen direnak izango dira.
Hautapen probak ez dira hasiko eskaera orriak aurkezteko epea amaitu
eta bi hilabete igaro baino lehenago. Lehenbiziko ariketa egingo den tokia,
eguna eta ordua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Ariketa bakoitzeko dei bakarra izango dute hautagaiek. Salbuespenezko egoerak egiaztatu egin beharko dira eta epaimahaiak baloratuko ditu. Identifikatzearren, hautagaiek NA eramango dute, eta atzerritarrek balio bereko nortasun agiri egokia.
Epaimahaiak ariketak egiteko denbora eta bitartekoak egokitu egingo dizkiete ezintasunen bat duten hautagaiei, beharrezkoa baldin badute eta eskaera orrian horren beharra aipatu bazuten, gainerako hautagaiekiko aukera berdintasuna bermatzearren. Hori, dena dela, probaren edukia itxuragabetzen ez bada edota eskatutako gaitasun maila jaisten edo eragozten ez bada.
Ariketa bat erabat bukatzen denetik hurrengoa hasi arte gutxienez hirurogeita hamabi ordu eta gehienez berrogeita bost egun natural igaroko dira.
Hautagaiak zein hurrenkeratan arituko diren erabakitzeko, 1995eko martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretuko 17. artikuluan xedatzen den zozketa baliatuko da, 2001. urterako "Ñ" letratik hasten dena.
Lehenbiziko deitura "Ñ" letratik hasten zaion hautagairik ez badago, lehenengo deitura "O" letratik hasten zaien hautagaietatik abiatuko da, eta behar bada hala jarraituko da hurrenez hurren.
Ariketa teorikoak eta praktikoak deialdi espezifiko bakoitzean zehazki
zerrendatutako gaiei buruzkoak izango dira.
Deialdi bakoitzean bi gai zerrenda egongo dira: bata orokorra, plazaren titulazio mailari dagokiona eta oinarri hauetan jasotzen dena, eta bestea espezifikoa, deialdi espezifiko bakoitzean jasotzen dena.
9.3.Euskara:
Plazek hizkuntz eskakizun bat jarria dute eta deialdi espezifiko bakoitzean zehaztuko da.
Hautagaien euskara maila egiaztatzeko ariketak egingo dira.
Nolanahi ere, hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko ariketak egin aurretik,
epaimahaiak epe bat jarriko die hautagaiei, aurkeztu diren plazari dagokion
hizkuntz eskakizuna aurrez egiaztatua badute, horren ziurtagiria aurkez
dezaten. Hori eginez gero ez dute euskarako azterketa egin beharrik izango.
Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko ondorengo agiriok aurkez daitezke:
— 4. hizkuntz eskakizuna:
*Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) agiria, 4. hizkuntz eskakizuna eskuratua izatea egiaztatzen duena.
— 3. hizkuntz eskakizuna:
*Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) agiria, 3. hizkuntz eskakizuna edo goragokoa eskuratua izatea egiaztatzen duena.
*Euskararen Gaitasun Agiria- EGA (edo baliokideak diren egiaztagiri zein diplomak).
*Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun agiria.
*Hezkuntza Sistemako 2. hizkuntz eskakizunaren egiaztagiria.
— 2. hizkuntz eskakizuna:
*Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen agiria, 2. hizkuntz eskakizuna edo goragokoa eskuratua izatea egiaztatzen duena, edo horren balio berekoak.
*Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. ikasturtea gainditu izanaren agiria.
*Hezkuntza Sistemako 1. hizkuntz eskakizunaren egiaztagiria.
— 1. hizkuntz eskakizuna:
*Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen agiria, 1. hizkuntz eskakizuna edo goragokoa eskuratua izatea egiaztatzen duena, edo horren balio berekoak.
Aurkezten deneko plazaren hizkuntz eskakizuna betetzea ez bada agiri
bidez egiaztatzen, prozeduraren fase bat izango da hizkuntza eskakizuna
egiaztatzeko ariketak egitea.
Epaimahaiak erabakiko du oposizioaldiko zein unetan egin ariketa hori.
9.4.Lehiaketa:
Lehiaketaldia egitea aurreikusten duten deialdi espezifikoetan epaimahaiak epe bat ezarriko du deialdi bakoitzean baloratuko diren merezimenduak adierazi eta, behar izanez gero, egiaztatzeko.
Adierazitako epe horretan ere merezimenduak adierazi eta egiaztatu beharko dituzte hasiera batean hautapen prozesutik baztertuak izan arren erabaki horren aurkako erreklamazioa aurkeztu dutenek, baldin eta behin betiko ebazpenaren zain badaude.
Ezingo dira baloratu behar bezala adierazi ez eta ezarritako epean
egiaztatu ez diren merezimeduak. Era berean, eskaera orriak aurkezteko
epea amaitu aurrekoak diren merezimenduak bakarrik baloratuko dira.
Nolanahi ere, hizkuntzen azterketak egitetik lor daitezkeen merezimenduak ariketa bakoitza egiten den egunean konputatuko dira, eta hizkuntzen ezagupen maila egiaztatzeko agiriak epaimahaiak merezimenduak egiaztatzeko emandako epearen barruan aurkeztu ahal izango dira.
Urteka, seihilabeteka edo hilabeteka baloratzen diren merezimenduak
adierazitako denbora aldi horien batura eginez konputatuko dira, eta erreferentziako
aldia baino txikiagoak diren zatikiak ez dira kontuan hartuko. Hala urtea
izango da 365 egunen batura; seihilabetea, 180 egunen batura eta hilabetea,
30 egunen batura.
Lehiaketaldia ez da baztertzailea izango eta bertan lortutako puntuaketak ez dira kontuan hartuko oposizioaldiko ariketak gainditzeko.
10.Epaimahaiaren proposamena.
Oposizioaldiko ariketak deialdi espezifiko bakoitzean xedatutakoaren arabera kalifikatuko dira.
Lehiaketaldiko merezimenduen balorazioa, hala aurreikusita dagoenean,
deialdi espezifiko bakoitzean ezarritako baremoen arabera emandako puntuak
batuz egingo da.
Hautaketa prozesuaren bukaerako kalifikazioa deialdi espezifiko bakoitzerako zehaztutako eran lortutako puntuak batuta aterako da. Ariketen kalifikazioa eta merezimenduena, halakorik egonez gero, amaitu ondoren, epaimahaiak behin-behineko izaeraz proposatutako hautagaien izenak jakinaraziko ditu, beti ere, lortutako puntuaketa hurrenkeraren arabera eta hautagaiak postuen artean aditzera emandako lehentasun hurrenkeraren arabera, beti ere parte hartu duen txandako hizkuntza eskakizuna eta Lanpostuen Zerrendan aipatutako gainerako eskakizunak betetzen baditu. Dena dela, barne sustapeneko txandako hautagaiek lehentasuna izango dute txanda irekikoen aldean, eta txanda bakoitzaren barruan amaierako puntuazioaren hurrenkera jarraituko da.
Hori zehaztearren, hautapen prozesuan zehar Lehendakaritza Departamentuak egoki ikusten duen unean, postuei begira hautagaiek duten lehentasun hurrenkera adierazteko eskatuko zaie.
Berdinketarik gertatuz gero, hautagaien hurrenkera ondorengo irizpideei jarraituz osatuko da:
1.Oposizioaldiko ariketa praktikoan puntu gehien lortu duena.
2.Oposizioaldian guztira puntu gehien lortu duena.
3.Oposizioaldiko lehen ariketan puntu gehien lortu duena.
4.Deialdi espezifikoaren lehiaketa-oposizioko oinarrietan zehaztutako
hurrenkeran merezimenduetan puntu gehien lortu duena.
5.Deialdiko gai zerrenda espezifikoari dagokion berdinketa hausteko proba bat egitea.
Gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera interesatuek hamar laneguneko epea izango dute bidezko irizten dituzten erreklamazioak aurkezteko.
Epaimahaiak, aurkez daitezkeen erreklamazioak erabaki ondoren, bere proposamena igorriko dio Foru Aldundiko organo eskudunari hark bere proposamenak egin ditzan praktiketako funtzionario izendatzeko, deialdian hala aurreikusitako badago, edo karrerako funtzionario izendatzeko, praktikaldirik aurreikusi ez bada. Lan kontratupeko langileentzako plazak betetzeko deialdietan, epaimahaiak kontratazio proposamena egingo du.
Epaimahaiak ez du inola ere deitutako plaza kopurua baino hautagai gehiago proposatuko.
Aprobatutakoen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean, parte hartzeko 3. oinarrian zehaztutako eskakizunen froga dokumentalak aurkeztuko dituzte proposatuak izan diren hautagaiek.
Halabeharrezko arrazoirik izan gabe, hautagaiek ez badute adierazitako epean eskatutako dokumentazioa aurkezten, edo galdatutako eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez badute, ez dira izendatuak edota kontratatuak izango, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, instantziako faltsutasuna dela eta beregana dezaketen erantzukizuna baldintzatu gabe. Horrelako kasuetan, lehiaketa-oposizioa gainditu dutenetatik amaierako puntuazioaren hurrenkeran hurrengo datorrenaren aldeko izendapen edo kontratazio proposamena egingo du organo eskudunak.
11.Praktika eta prestakuntza aldia.
Hala ezar dezaten deialdi espezifikoetan praktika edo prestakuntza aldi bat egingo da eta oinarri espezifikoetan zehaztuko den gehieneko iraupena izango du.
Horrelakorik badago, Diputatuen Kontseiluak praktiketako funtzionario izendatuko ditu epaimahaiak proposatutako hautagaiak.
Lan kontratupeko postuetan, aldi hori probalditzat joko da eta Langileen Estatutuko 14. artikuluan xedatutakora egokituko da.
Suhiltzaile Zerbitzuko plazen deialdietan praktika edota preskuntza
aldia oinarri espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera egingo da.
Gainerako deialdietan praktika edota prestakuntza aldia ebaluatu eta kalifikatu egingo da. Ondoko puntuok kontuan hartuta:
— Zeregin eta betebeharren betetze maila.
— Laneko kalitatea.
— Ikasteko jokaerak.
— Ekimena.
— Ardura eta egokitze maila.
— Elkarlanerako jokaerak.
— Bezero eta lankideekin izandako harremanak.
Praktika edota prestakuntzako aldia baloratzeko Batzorde Ebaluatzailea eratuko da eta ondorengo hauek osatuko dute:
— Batzordeburua:
*Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, edo berak izendatutako ordezkoa.
— Batzordekideak:
*Funtzio Publikoko zerbitzuburua, edo berak izendatutako ordezkoa.
*Praktikaldia egin den Zerbitzuko burua, edo berak izendatutako ordezkoa.
*Ordezkaritza sindikalak izendatutako langileen ordezkari bat, edo berak izendatutako ordezkoa.
— Idazkaria:
*Lehendakaritza Departamentuko teknikari bat, edo berak izendatutako ordezkoa.
Batzorde Ebaluatzaileak epaimahaiarentzat ezarritako funtzionamendu arau berak bete behar ditu eta "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioa emango dio praktika edo prestakuntza aldiari.
Praktikaldia egiten ari den bitartean eta bukatu aurretik, Batzorde
Ebaluatzaileak praktikaldiaren behin-behineko ebaluaketa bat egingo du
eta emaitza aldekoa ez den kasuan interesatuari jakinaraziko zaio. Praktikaldia
amaitzen denean bukaerako ebaluaketa bat egingo da.
Batzorde Ebaluatzaileak praktikaldia gainditu duten praktiketako funtzionarioen behin betiko zerrenda igorriko dio Lehendakaritzako foru diputatuari. Gero, Lehendakaritzako foru diputatuak karrerako funtzionario izendatzeko proposamena aurkeztuko dio Diputatuen Kontseiluari, onar dezan.
Praktika edota prestakuntza aldia gainditzen ez duen hautagaiak karrerako funtzionario izendatua izateko eskubidea galduko du edo, lan kontratupeko postua bada, kontratua bertan behera utziko da, Diputatuen Kontseiluak hartutako erabaki arrazoituaren bidez.
12.Plazen esleipena eta izendapena edo kontratazioa.
Karrerako funtzionario izendatzeko edo lan kontratupekoen kasuan kontratatuak izateko proposatuak izan diren hautagaiek, azken puntuazioko hurrenkeraren eta eskainitako lanpostuen artean adierazitako lehentasun hurrenkeraren arabera dagokien destinoa lortuko dute, 10. oinarrian adierazi legez.
Halaber, adierazitako lehentasunak ikusita, Lehendakaritza Departamentuak medikuaren ebazpena eska dezake minusbaliatuen txandan parte hartu duten hautagaiei dagokienez, bete beharreko lanpostuekiko duten bateragarritasun maila edo lanpostua betetzeko beharrezkoak diren egokitzapenei buruz iritzia eman dezan.
Diputatuen Kontseiluak karrerako funtzionario izendatuko ditu proposatuak izan direnak edo lan kontratupeko kontratua egingo die, eta haiek beren plaza jabetzan hartu behar dute, izendapenaren edo kontratazioaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita 30 laneguneko epearen barruan.
Lan kontratupeko plazetarako proposatutako hautagaiak kontratatzeko baimena Diputatuen Kontseiluak emango du, eta haiek kontratua sinatzeko 30 laneguneko epea izango dute, Diputatuen Kontseiluak hartutako jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
13.Gorabeherak.
Epaimahaiak ahalmena du sortutako zalantzak argitu eta, oinarri hauetan aurreikusi gabeko puntu guztietan, lehiaketa-oposizioa behar bezala aurrera eramateko hartu behar diren erabakiak hartzeko.
Nola deialdia hala oinarria, edo oinarrietatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako egintza administratibo guztiak, inpugnatu ahal izango dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, aurreikusitako modu eta epeetan.
14.Aldi baterako lanpostuak betetzeko Lan Poltsak.
Deialdiak erabaki ondoren, oposizioaldiko ariketak gainditu arren
deitutako plaza kopurua txikiagoa delako plazarik lortzen ez duten hautagaien
zerrendak, lanpostu beretan edo antzekoetan aldi baterako langile beharrak
betetzeko erabiliko dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duen araudiaren
arabera kudeatuko dira.
Langileen ordezkariekin negoziatu ondoren, Lehendakaritzako diputatuaren
Foru Aginduaren bidez eskakizun gehigarriak ezarri ahal izango dira zerrenda
horietako jendea lanean aritzeko gaitzat jo dadin eta aldi baterako lanak
betetzeko deituak izan daitezen. Halaber, oposizioaldiko lehenengo ariketa
egiten denetik aurrera, Diputazioak lan poltsa gisa erabil ditzake gainditutakoen
zerrendak, ordurarte egindako ariketetan lortutako puntuen baturaren ondorioz
lortutako puntuaketa hurrenkeraren arabera, eta bukatuta dauden hautaketa
prozesuetako zerrenden osagarri izango dira. Bigarren ariketa egiten denetik
aurrera, hortik ateratzen diren zerrendek lehentasuna izango dute aurretik
deitutako aldi baterako lanetarako lan poltsen aurretik eta bukatuta dauden
Enplegu Eskaintzetako zerrenden osagarri izango dira. Hautaketa hori osatu
ahal izango da merezimenduen ebaluaketa eginez edota puntuaketarik onena
lortu duten 10 hautagaiei proba espezifiko mugatua eginez, gero hamarreko
taldetan zabalduz joan daitekeena.
602 Zuzenbideko, Enpresen Administrazio edo Zuzendaritzako edo Ekonomiako lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria.
601 Zuzenbideko,Zientzia Politikoetako, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua, Merkataritzako intendentea, edo aktuarioa.
599 Medikuntzako lizentziatua (lan medikuntzako espezialitatea).
594 Kimikako lizentziatua edo Nekazaritzako ingeniaria.
593 Geologia, Fisika, Kimika edo Biologiako lizentziatua, edo ingeniaria.
592 Arkitektoa, Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaria edo Industriako ingeniaria.
591 Biologiako lizentziatua edo Mendietako ingeniaria.
590 Zuzenbideko, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edota Ekonomiako lizentziatua.
549 Arkitektoa.
548 Telekomunikabideetako ingeniaria.
547 Industria Antolaketako ingeniaria.
546 Mendietako ingeniaria.
545 Informatikako ingeniaria.
544 Industriako ingeniaria.
543 Elektronikako ingeniaria.
542 Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaria.
541 Nekazaritzako ingeniaria.
540 Goi Ingeniaritzak.
539 Dokumentazioko lizentziatua.
538 Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatua.
537 Kazetaritzako lizentziatua.
536 Psikologiako lizentziatua.
535 Pedagogiako lizentziatua.
534 Soziologiako lizentziatua.
533 Zientzia Politikoetako eta Administrazioko lizentziatua.
532 Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua edota Ekonomiakoa.
531 Zuzenbideko lizentziatua.
530 Gizarte eta zuzenbide zientzien arloko lizentziaturak.
529 Matematikako lizentziatua.
528 Kimikako lizentziatua.
527 Fisikako lizentziatua.
526 Biokimikako lizentziatua.
525 Biologiako lizentziatua.
524 Farmaziako lizentziatua.
523 Geologiako lizentziatua.
522 Medikuntzako lizentziatua.
521 Albaitaritzako lizentziatua.
520 Esperimentazio eta osasun zientzien arloko lizentziaturak.
519 Itzulpen eta Interpretaritzako lizentziatua.
518 Hizkuntzalaritzako lizentziatua.
517 Giza Zientzietako lizentziatua.
516 Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziatua.
515 Filologiako lizentziatua.
514 Historiako lizentziatua.
513 Geografiako lizentziatua.
512 Arte Ederretako lizentziatua.
511 Filosofiako lizentziatua.
510 Giza zientzien arloko lizentziaturak.
500 Doktorea, lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa edo baliokidea.
495 Nekazaritzako ingeniari teknikoa edo goi ingeniari agronomoaren hiru ikasturte osorik.
494 Nekazaritzako ingeniari teknikoa edo Kimika Lizentziaturako hiru ikasturte osorik.
493 Arkitekto teknikoa, Herrilanetako ingeniari teknikoa edo Industriako ingeniari teknikoa.
492 Enpresa Zientzietako diplomatua edo Zuzenbide Lizentziaturako hiru ikasturte osorik.
490 Enpresa Zientzietako diplomatua; Zuzenbide Lizentziaturako hiru ikasturte osorik, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa.
449 Arkitekto teknikoa.
448 Topografiako ingeniari teknikoa.
447 Telekomunikabideetako ingeniari teknikoa.
446 Herrilanetako ingeniari teknikoa.
445 Sistema/Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa edo Informatika Lizentziaturako hiru ikasturte osorik.
444 Industriako ingeniari teknikoa.
443 Basogintzako ingeniari teknikoa.
442 Nekazaritzako ingeniari teknikoa.
441 Aeronautikako ingeniari teknikoa.
440 Ingeniaritza teknikoak.
438 Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomatua.
437 Gizarte Heziketako diplomatua.
436 Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diplomatua.
435 Zuzenbide Lizentziaturako hiru ikasturte osorik.
434 Maisu-maistrak.
433 Lan Harremanetako diplomatua.
432 Gizarte Laneko diplomatua.
431 Enpresa Zientzietako diplomatua.
430 Gizarte eta zuzenbide zientzien arloko diplomaturak.
428 Kimika Lizentziaturako hiru ikasturte osorik, edo Industriako ingeniari teknikoa (Kimika espezialitatea).
423 Estatistikako diplomatua.
422 Fisioterapiako diplomatua.
421 Erizaintzako diplomatua.
420 Esperimentazio eta osasun zientzien arloko diplomaturak.
411 Zaharberrikuntzako diplomatua.
400 Ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, Hirugarren Mailako Lanbide Heziketa (LH3), edo baliokidea.
332 Puerikultura.
331 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Metalgintza-Mekanika.
329 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Osasuna.
328 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Kimika.
327 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Ostalaritza eta Turismoa.
326 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Elektrizitatea eta Elektronika.
325 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Delineazioa.
324 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Eraikuntza eta Obrak.
323 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Arte Grafikoak.
322 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Nekazaritza.
321 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2). Adarra: Administrazioa eta Merkataritza.
320 Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2).
310 Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBB).
300 Goi Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2), edo baliokidea.
231 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Metalgintza-Mekanika.
229 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Osasuna.
228 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Kimika.
227 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Ostalaritza eta Turismoa.
226 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Elektrizitatea eta Elektronika.
225 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Delineazioa.
224 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Eraikuntza eta Obrak.
223 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Arte Grafikoak.
222 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Nekazaritza.
221 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Administrazioa eta Merkataritza.
220 Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1).
210 Eskolako graduatua (OHO).
200 Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.
100 Eskola ziurtagiria.