eu | es | en | fr  

 

 

Victoria Eugenia Antzokiaren eta Kursaal Jauregiaren programazio berriak antzerki, musika eta dantza munduko 32 ikuskizun handi eskainiko ditu urtarrilaren amaierara arte. Hainbat aktore ezagun arituko dira agertokian, Marisa Paredes, José Coronado eta Juan Diego Botto, besteak beste. Baita musikari handiak ere, Luis Eduardo Aute, Sole Giménez eta Toumani Diabaté afrikarra, esaterako. Bestalde, dantza zaleek San Petersburgoko Eifman Balletaren “Anna Karenina” ikuskizunaz eta beste hainbat koreografia bikainez gozatu ahal izango dute.