“Gizon moderno bat”
Andrés de Urdaneta gogoratuko duten ekitaldi aipagarrienetako bat azaroak 24tik 30era Ordizian ospatuko den nazioarteko kongresua da. “Andres de Urdaneta. Gizon moderno bat” izenburuarekin, bere bizitzari buruz egin diren azken ikerketa eta aurkikuntzak aztertuko ditu.
Bertan nazioartean ospetsuak diren historialariak eta Asia-Pazifikoa Lankidetza Ekonomiko Foroko (APEC), zuzendariak arituko dira. Kongresua historia-zaletuentzako, ikerlarientzako, ikasleentzako eta era guztietako publikoari zuzenduta egongo da.
Omenaldi honen beste zutoinetako bat Urdaneta eta hau bizi izan zeneko testuinguru historikoari buruzko erakusketa izango da. Ordiziako Barrena Jauregian zenbait hilabetetan egon eta gero, erakusketa Donostiako Boulevard Aretora eramango dute uztailak 3tik abuztuak 3ra eta ondoren Bartzelona eta Madrilgo Asiako etxeetara.