Txakolina, made in Gipuzkoa

Gaztea, fruta-usainekoa eta zuria, txakolina Gipuzkoako gastronomiako ardo tipikoa da, bertako mahatsekin egina. Urte askotan zehar ‘ardo txartzat’ hartu izan da, baina Getariako Jatorri Deiturarekin azken urteetan haren kontsumoak nabarmen egin du gora eta lurraldeko establezimendurik garrantzitsuenetako upategietan aurki daiteke. Txakolinaren Ibilbideak (Aia, Zarautz eta Getaria kostaldeko herrietan zehar) txakolingintzaren sekretuak ezagutu nahi dituzten bisitariak harriturik utziko ditu.

© Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua