eu | es | en | fr  

Kalerik kale danborra joz!

 

Egun handiari gauerdian ematen zaio hasiera Konstituzio Plazan, emozioz beteriko emankizun batekin. Plazan dauden pertsona guztiek San Sebastian martxa edo Donostiaren ereserkia kantatzen dute, Gaztelubide elkarteko danborrariekin batera, alkateak egun Udal Liburutegi baina aspaldi Udaletxe izan zen horretako balkoian bandera jasotzen duen bitartean.

Egun argiz Haurren Danborrada eguerdi-eguerdian abiatu ohi da Alderdi Ederretik hiriko kale nagusietan barrena, espaloietan metatzen diren milaka pertsonen aurrean.

Eguna amaiturik, gauerdian bandera jaitsiko da Union Artesana elkarteko danborradaren eskutik. Gau horretako ekitaldia ez da bezperakoa bezain jendetsua edo solemnea baina, hori bai, giro arinagoan garatzen da.

San Sebastian eguna eskerronak agertzeko egun seinalatua denez, urtero-urtero pertsona edo erakunde bati Urrezko Danborra entregatzen zaio, hiriaren erakarpen turistikoak hedaraztearren. Aurtengoan hainbat kontinentetako gazteek parte hartzen duten "Donosti Cup" lehiaketari egokitu zaio ohorea.