Miniaturazko sukaldaritza
ezagutzeko proposamenik onenak Gipuzkoan
Gipuzkoa eta Donostia hiriburua, batez ere, miniaturazko sukaldaritzaren erreferentzia dira mundu osoan. Ehunka barra ikusgarriren gainean pintxo zoragarriak eskaintzen dituzte. Orotarikoak dasta daitezke: tradizionalak, gilda klasikoa esaterako, edo sofistikatuagoak –egile-sukaldaritzaren mailara goratu dituztenak–. Bisitariak toki askotan dasta dezake Gipuzkoako gastronomiak eskaintzen dituen proposamen paregabe hauek.