Azokak, zentzumenendako atsegingarri izateaz gain, kalitatezko produktuentzako erakusleihorik egokienak dira. Ordiziakoa, garrantzitsuena, asteazkenetan egiten da eta bertako prezioak gainontzeko tokietan erreferentzia izaten dira. Nabarmendu beharreko beste azoka bat larunbatero Tolosan egiten dena da.