eu | es | en | fr  

Balio geologiko handiko paisaia eta itsaslabar ikusgarriak dira Deba eta Zumaia arteko kostaren ezaugarri nagusiak. Zortzi kilometroko eremu hori biotopo babestu izendatu dute oraintsu. Deba eta Mutriku artean, lurrez eta itsasoz, hainbat ibilbide gidatu antolatu dira, kostaldearen xarmaz bete-betean gozatzeko. Aurten gainera, kayakean ibiltzeko eta zetazeoak ikusteko aukera ere izango da.