Txangoak, airez eta itsasoz

Deba eta Zumaia arteko kostako paisaia eta itsaslabar ikusgarriak nazioarteko erreferentzia geologiko dira. Zortzi kilometroko eremu hori biotopo babestu izendatu zuten. Deba eta Mutriku artean, lurrez eta airez, hainbat ibilbide gidatu antolatu dituzte, kostaldearen xarmaz bete-betean gozatzeko: kayakean txangoak eta zetazeoak ikusteko aukera izango du bisitariak, esaterako.

© Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua