Ekoizleak hondakinak San Markoseko Mankomunitatearen barnean dauden udalerrietan
sortu beharko ditu. Hondakinaren ekoizleak hondakinak ematearen agiria bete
beharko du. Bertan izena edo enpresaren sozietate-izena, hondakina sortzen
den udalerriaren izena, telefonoa, isuriko duen hondakin-mota eta data adieraziko
ditu.
Aipatutako dokumentuak ekoizlearen zigilua eta arduradunaren sinadura izan
beharko ditu.
Zabortegi honek ondorengo hondakin-motak onartzen ditu:
San Markoseko zabortegian hondakinak isurtzen uzteko, edozein isurketa egin baino lehenago, ematearen agiria bete beharko da.
Inausketak eta berdeguneak mantentzearen ondorioz sortutako gainerako hondakinak beste hondakinez banandurik isuriko dira horretarako egokitutako zonetan, ondoren konposta egiteko.
San Markoseko Mankomunitateak hondakin horiek onartuko ditu beti ere hezetasun-portzentajea % 65a gainditzen ez duenean eta berariazko tratamendua eskatzen duen osagairik ez duenean.
Kasu guztietan, hondakina San Markoseko zabortegian isurtzeko, ematearen agiria bete beharko da.
Hezetasunari dagokionez, hondakinak % 65a ez gainditzeko, zabortegian isuri aurretik lohiak lehortu egin beharko dira.
Zabortegian onartu baino lehen, hondakinaren ezaugarriak zehazteko analizatu egingo da. Lagina hondakin-ekoizlea den enpresarekin zerikusirik ez duen teknikariren batek hartuko du eta laborategi homologatuan aztertuko da.
Hondakina onartuz gero, San Markoseko zabortegian isurtzeko, ematearen agiria bete beharko da.
Egurra, gainerako hondakinetatik banandua, horretarako egokitutako zonan isuriko da, ondoren birziklatzeko.
Kartoia material birziklagarria da eta, beraz, bereizteko egokitu den edukiontzian botaz gero, isurketa doakoa da.
Automobilgintza-pneumatikoak beste edozein hondakin-motatatik banandurik isuri beharko dira zabortegian helburu horrekin berariaz egokitutako zonan.
Edozein isurketa egin aurretik, San Markoseko zabortegian isurtzeko ematearen agiria bete beharko da.
Makina elektronikoak beste edozein hondakin-motatatik banandurik isuri beharko dira zabortegian helburu horrekin berariaz egokitutako zonan.
Edozein isurketa egin aurretik, San Markoseko zabortegian isurtzeko ematearen agiria bete beharko da.
Erabilerarik ez duen material informatikoa bere kudeaketa zuzena zailtzen
ez duen kantitatean bakarrik onartuko da. Horregatik, zalantzarik edukiz gero,
ekoizleak kopuru hori onargarria dela egiaztatu beharko du; beraz, San Markoseko
zabortegiko arduradunarekin kontaktuan jarri behar du. Edonola, San Markoseko
Mankomunitateak hondakin-mota horren ekoizleei bere kabuz kudeatzera behar
diezaieke.
Materiala ordenean botako da horretarako zabortegian kokatu diren kaioletan.