2006. urtean tamaina handiko tresnen 2.787.640 kg hondakin berreskuratu dira.
San Markoseko zabortegian tamaina handiko tresnak hautatu eta sailkatzearen ondorioz, 2006. urtean bildutako tamaina handiko tresnen % 50 baino gehiago berreskuratu da, nahiz eta Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako udal-zerbitzuek gaika ez bildu. San Markoseko Mankomunitateak tamaina handiko hondakinen % 50 baino gehiago birziklatzen du.
Azken urte hauetan, San Markoseko Mankomunitateak kezka handia izan du San Markoseko zabortegian deuseztatzeko hondakinen kopurua gutxienera murrizteko orduan eta, era berean, hiri-hondakin ahalik eta gehienak berreskuratu nahi izan ditu.

2003ko urtarriletik aurrera zabortegian jada betetako zona bat egokitu da eta birziklapen-eremuaren ondoan kokatuta dago. Bertan San Markoseko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietatik etorrita, tamaina handiko hondakin guztiak deskargatzen dira.
Deskargatu ondoren, tamaina handiko hondakinak manipulatzeko makinak bi zati bereizten ditu: konposizioarengatik berreskura daitezkeenak, batetik, eta oraingoz aprobetxatzeko aukerarik eskaintzen ez dutenak. Azkenekoak kamioian kargatu eta zabortegiko deuseztapen-eremura eramaten dira.
Ondoren, makinistaren laguntzaz, bi langilek berreskura daitezkeen hondakinak bereizten dituzte jomugaren arabera:
Altzariak eta egurrak egurrezko hondakinak tratatzeko eremura eramaten dira zabortegian bertan. Bertan birrindu eta ezpaldu egiten dira eta, ondoren, oholtza aglomeratuak egiteko fabriketara eramaten dira. Hurrengo taulan 2005. urtean berreskuratutako materiala ikus dezakegu. Datu horiek birziklatzen edo berreskuratzen duten enpresetara egindako irteerekin osatu dira, beraz, batetik, sistema horren bidez sailkatutakoak ditugu, eta bestetik, ekoizleak berak aldez aurretik sailkatu dituenak.
| HONDAKINAK | kg. |
|---|---|
| Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak | 837.430 |
| Burniak eta metalak | 5.960 |
| Ohol egurra | 2.555.520 |