beira bilketabeira bilketaGaikako bilketa eta birziklaketa Beira: ostalaritza-establezimenduak

San Markoseko Mankomunitateak beira gehiago berreskuratzeko atez ate doako zerbitzua eskaintzen du Donostiako, Errenteriako, Hernaniko eta Pasaiako alde zaharretako ostalaritza-establezimenduentzat.

Hala, 2006. urtean 1.316.990 kg bildu dira, hau da, aurreko urtean baino % 4,16 gehiago.

Donostiako Udalak 2001. urtean Alde Zaharrean bilketari buruzko udal-ordenantza aldatu zuenetik, zerbitzuari atxikitako establezimenduen kopurua nabarmenki gehitu da. Aipatu ordenantzaren arabera, lokalek derrigorrez bota behar dute beira gainerako hondakinetatik bereizita eta, ondorioz, zerbitzuak parte hartu behar dute.

Bestalde Mankomunitateak 2005. urtean erabaki zuen atez ateko bilketa-maiztasuna zabaltzea, hiru egunetik bostera eta Donostian asteburuak erantsi ziren, egun horietan beira-hondakin askoz gehiago sortzen baitziren.

beira biltzeaSektore honetan sortutako kantitatea kontuan hartuta, hau da, beira-ontzi guztien %48, San Markoseko Mankomunitateak hurrengo urterako kanpaina berria sustatu nahi du. Helburua ahalik eta establezimendu gehienentzat eragingarria izatea da. Ildo horri jarraiki, kokapenaren arabera, Mankomunitateak biltzeko bi aukeretara erantsi ahal izango dira: atez ateko bilketa-sistema edo herri-bidean jarritako edukiontzietara hustea bi gurpiletako kuboa erabiliz.

Azkenekoa 2007. urtean hobetu egingo da Ecovidriorekin lankidetzan. 85 ostalaritza-establezimendutan esperientzia pilotua jarriko da abian eta hirigune zaharretik kanpo dauden dentsitate altuko zonetan aplikatuko da.

Sistema berriaren bidez, kuboa edukiontzira lotzen da eta palanka-moduan iraul daiteke. Horretarako, herri-bidean edukiontzi berriak jarri dira eta giltzaz ireki beharreko atetxoa dute. Giltza sistema berrian parte hartu nahi duten establezimenduei eskuratuko zaie.


beira edukiontzia

 

beira bilketaacrobat reader ikonoa 1996-2006 aldian ostalaritza-establezimenduetan beira gaika jasotzeak izan duen eboluzioa PDF-an (58 kb)


Ostalaritza-establezimenduen datuak
UDALERRIAK kg./año por establecimiento hostelero Parte hartzen duten
establezimenduak
Donostia 4.631
241
Hernani 1.696
26
Errenteria 2.580 42
Pasaia 3.461 14







Ostalaritza-establezimenduetan beira atez ate biltzea. Konparaziozko taula 2000-2006 denboraldian
Kontzeptua 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
(Kg.) kopuruak 548.750 765.598 1.072.739 1.147.760 1.193.729 1.264.348 1.316.990
Gehitzea aurreko urtearekiko (%) 6,89 39,52 40,12 6,99 4,01 5,92 4,16
Establezimendu-kopurua 217 305 317 312 312 313 223
Aldaketa joan den urtearekiko (%) 0,93 40,55 3,93 -1,58 0,00 0,32 3,19
Atez ate bildutako beira % 9,18 11,78 14,70 14,36 14,31 14,45 13,96
Kg/Gune urte 2.528,80 2.510,16 3.384,03 3.678,72 3.826,05 4.039,45 4.077,37
Aldaketa joan den urtearekiko (%) 5,90 -0,74 34,81 8,71 4,01 5,58 0,94

Bilketa maiztasuna: Donostia: astean bostean (astelehena, asteazkena, osturala, larunbata eta igandea) Errenteria, Pasaia eta Hernani: astean bitan (astelehena eta ostirala)