edukiontzi berdeaGaikako bilketa eta birziklaketa: Beira

beirako edukiontziaZerbitzuari orain dela hamarkada bat ekin zitzaion eta, harrezkero, beiraren gaikako bilketa etengabe gorantz doa. 2006. urtean 30,88 kg/bizt./urte bildu ziren.

Beraz, urtean zehar bi zerbitzuren bidez hurrengo kopurua lortu zen: 9.432.744 kg. Aipatu zerbitzuak honako hauek dira: herri-bidean kokatutako edukiontzi berdearen bidez beira-ontzi guztien % 86,04 lortu zen eta ostalaritza-establezimenduetatik atez ate bilduta % 13,96.

Edukiontzi berdea beirazko ontziak gaika jasotzeko bilketa-bitarteko nagusia da. Beirazko botilak, flaskoak eta poteak berreskuratzeko sistema, batez ere, etxean sortutako hondakinak birziklatzeko sistema da, baina ostalaritza-establezimenduek erabil dezakete ere bai.









Beira bilketaEkoizle handien partaidetza bultzatzeko, eskatuz gero, San Markoseko Mankomunitateak tabernen eta jatetxeen eskura doan edukiontzi gurpildunak jartzen ditu; hala, beirazko ontziak herri-bidean jarritako igluraino errazago eraman ditzakete.

beira bilketa

Beira bilketa2006. urtean edukiontzi horien bidez 8.115.754 kg beira berreskuratu ziren. Horiek sailkapen-plantara eramaten dira eta, ondoren, ontzi berriak fabrikatzen dira. Aipatu kopuruak % 8,43 gainditu zuen 2005. urteko kopurua.


acrobat reader ikonoa Edukiontzien huste-maiztasunari buruzko grafikoa PDF-an (48 kb)
acrobat reader ikonoa 2005.urtean biztanleko edukiontzietatik bildu bildu den beira-kopururi buruzko grafikoa PDF-an (48 kb)
acrobat reader ikonoa Beira edukiontzietako gaikako bilketaren eboluzioa 1996-2006 PDF-an (52 kb)

Beira gaika biltzea. Konparaziozko taula 2000-2006 denboraldian
Kontzeptua 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
(Kg.) edukiontzietan 5.431.145 5.732.321 6.223.379 6.846.252 7.147.031 7.484.892 8.115.754
(Kg.) atez ate ostalaritza-establezimenduetan 548.750 765.598 1.072.739 1.147.760 1.193.729 1.264.348 1.316.990
(kg.) beira guztira 5.979.895 6.497.919 7.296.118 7.994.012 8.340.760 8.749.240 9.432.744
Kg urtean biztanleko 19,82 21,51 24,08 26,35 27,40 28,72 30,88

 

Beira edukiontzietan gaika biltzea. Konparaziozko taula 2000-2005 denboraldian
Kontzeptua 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
(Kg.) kopuruak 5.431.145 5.732.321 6.223.379 6.846.252 7.147.031 7.484.892 8.115.754
Aldaketa joan den urtearekiko (%) 5,68 5,55 8,57 10,01 4,39 4,73 8,43
Kg/bizt. urte edukiontzia 18,00 18,98 20,54 22,57 23,48 24,57 26,57
% gehitzea aurreko urtearekiko 5,32 5,41 8,26 9,85 4,06 4,62 8,15
Edukiontzi kopurua 598 598 736 694 754 755 757
Edukiontziko biztanle kopurua 505 505 412 437 404 404 404
Kg./Edukiontzi urte 9.082,18 9.585,82 8.455,68 9.864,92 9.478,82 9.913,76 10.720,94
Aldaketa % aurreko urtearekiko 0,38 5,55 -11,79 16,67 -3,91 4,59 8,14