Hondakinak kudeatzeko azpiegitura industri jardueratik datozen hondakin inerteak tratatzera bideratuta dago. Halaber, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak bota daitezke.
2006. urtean Aizmendiko zabortegian guztira 49.261.274 kg hondakin bota dira. Nolanahi ere, hondakin gehienak Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako industriek sortu dituzte. Horietatik 27.020.110 kg zabortegian bertan berrerabili dira. Hala eta guztiz ere, hondakin inerteei dagokienez, 2006. urtean aurreko urtean baino 1.962 tona gutxiago (% 3,83 gutxiago) kudeatu dira. Berreskuratze-tasa puntu erdian gehitu da.
Aizmendiko zabortegian sartu diren hondakin guztietatik %55,41 birziklatu egin dira; izan ere, hondakinak bigarren mailako lehengai bezala (metalak, kartoia, egurra eta ontziak) berreskuratzeaz gain, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak zabortegiaren barruan pistak eraikitzeko berrerabili dira. Hala, ez da ordezkatze-materialik sartu.
Grafikoa ireki Aizmendiko zabortegian sartu diren hondakinak (165 kb)
Grafikoa ireki: "1997-2006 aldian Aizmendiko Zabortegian isuri diren Industri Hondakin solido geldoen eboluzioa." (53 kb)