Hondakin solidoen tratamendua

Harris belatza

2006. urtean San Markoseko zabortegian 102.821 t zabor bota zen, beraz, % 3,59 gehiago. Ildo horri jarraiki, aurreko urteko beheranzko joera aldatu egin da.

San Markoseko zabortegian Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan sortutako hondakinak tratatzen dira, baita zonako enpresetan sortutako hiri-hondakin asimilagarriak eta organikoak ere. Zabortegiak izena kokagunetik hartzen du.

Mankomunitateko biztanle bakoitzak San Markoseko zabortegia betetzen lagundu du eta, horretarako, 2006. urtean 327 kg hondakin sortu ditu; beraz, aurreko ekitaldian sortutako hondakinekin alderatuz, % 2,71 gehiago sortu da.

San Markoseko zabortegia

Halaber, San Markoseko zabortegian Txingudiko Mankomunitatean sortutako hiri-hondakinak tratatu dira. Txingudiko Mankomunitatea Irungo eta Hondarribiako udalek osatzen dute eta 2006. urtean bi udalerri horiek 36.605 t hondakin sortu zituzten, beraz, aurreko urtean baino % 2,85 gehiago.


icono de acrobat reader San Markoseko hondakinen grafika ireki pdf-an (117 kb).


San Markoseko zabortegia
SAN MARKOSEKO ZABORTEGIAN ISURITAKO HONDAKINEN JATORRIA
UDALERRIA kg. %
Donostia 70.367.550 61,86
Errenteria 13.005.560 11,43
Hernani 6.455.230 5,67
Pasaia 5.842.990 5,14
Lasarte-Oria 5.585.600 4,91
Oiartzun 4.295.760 3,78
Usurbil 2.545.260 2,24
Urnieta 2.186.420 1,92
Lezo 1.851.210 1,63
Astigarraga 1.614.840 1,42