Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

40. zenbakia Data 2008-02-26 5996 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEA
Industria nahiz enpresa poligonoetan eta parke teknologikoetan hondakinen zerbitzuaren ordenantza aldatzea. Behin betiko onespena. I-II Eranskinak.

SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEA

Iragarkia

1. Mankomunitateko Batzarrak 2.007ko abenduaren 17ko bileran hartutako behin-behineko Erabakia jendaurrean jartzeko epea amaitu denez inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraiki behin betiko bihurtzen da industri nahiz enpresa poligonoetan eta parke teknologikoetan hondakinak biltzeko zerbitzua emateagatik ordaintzen diren zergak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren I. Eta II. Eranskinak aldatzea, zenbateko berriak ezarriz.         

2. Aldatutako eranskinen testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta bere ondorioak sortuko ditu 2008 apirilaren 1etik aurrera.

3. Erabaki honen aurka, interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Salan, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.         

Donostia, 2008ko otsailaren 20a.—Ricardo Ortega Gonzalez, Lehendakaria.    (2034)

Industri eta enpresa-poligonoetan nahiz parke tekonologikoetan hondakinak biltzeko zerbitzua emateagatik ordaintzen diren zergak arautzeko ordenantza fiskala

I. ERANSKINA

Industri eta enpresa-poligonoetan nahiz parke teknologikoetan hondakinak biltzeko-zerbitzua

ZERGA APLIKAGARRIAK

Kodea                         Tarifaren deskripzioa Hiruhilekoaren zenbatekoa €

01     Lokalak edo establezimenduak duen azaleraren
metro karratu bakoitzeko ..............................        0,14

02     Erabiltzailearen eskura jarritako edukiontzi
bakoitzeko ...................................................      20,58

03     Emandako zerbitzu-unitate bakoitzeko, betiere
material birziklagarririk ez badu ............         
  ..................................................................      6,05

05(1) Tamaina handiko hondakinaren metro kubiko
bakoitzeko 5 m³-ra arte .................................      12,00

06(1) Tamaina handiko hondakinaren metro kubiko
bakoitzeko 5 m³-tik 10 m³ bitartera ................      14,52

07(1) Tamaina handiko hondakinaren metro kubiko
bakoitzeko 10 m³-tik 20 m³ bitartera ..............      16,94

(1) Tamaina handiko hondakinak kargatzeko bitarteko osagarriak behar izanez gero, zerbitzuko erabiltzaileek erraztu beharko dituzte.

II. ERANSKINA

Industri eta enpresa-poligonoetan nahiz parke teknologikoetan hondakinak biltzeko-zerbitzua

ZERGA APLIKAGARRIAK
(Bulegoak eta enpresa txikiak eraikin kolektiboetan)

Kodea                      Tarifaren deskripzioa Hiruhilekoaren zenbatekoa €

10     Lokalaren edo establezimenduaren azalera
50 m²-raino .................................................      37,39

11     Lokalaren azalera 51 m²-tik 100 m² arte ........        44,86

12     101-etik 150 m² -raino ..................................      53,81

13     151-etik 200 m² -raino ..................................      64,60

14     201-etik 250 m² -raino ..................................      77,51

15     250 m² baino gehiago ....................................      93,02