| 40. zenbakia | Data 2008-02-26 | 5986 orria |
SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEA
Iragarkia
1. Mankomunitateko Batzarrak
2007ko abenduaren 17ko bileran hartutako behin-behineko Erabakia jendaurrean
jartzeko epea amaitu denez inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe, eta Toki
Erregimenaren Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean ezarritakoari jarraiki
behin betiko bihurtzen da industri nahiz enpresa poligonoetan eta parke
teknologikoetan hondakinak biltzeko zerbitzua arautzen duen Ordenantzaren
aldaketa.
2. Aipatu Ordenantza arautzailearen
testu osoa Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik
aurrera sortuko ditu ondorioak.
3. Erabaki honen aurka,
interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute
Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Salan, erabakia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Donostia, 2008ko otsailaren 20a.—Ricardo Ortega Gonzalez,
Lehendakaria. (2033)
INDUSTRI NAHIZ ENPRESA-POLIGONOETAN
ETA PARKE TEKNOLOGIKOETAN HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN
ORDENANTZA
I. ATALA.
ZERBITZUAK EMATEKO
BALDINTZA OROKORRAK ETA EREMUA
1. artikulua. Zerbitzuaren
xedea.
1. San Markoseko
Mankomunitatearen lurralde-eremuko industri nahiz enpresa-poligonoetan eta
parke teknologikoetan kokatuta dauden komertzio, enpresa eta industriek sortzen
dituzten hondakinak, hirian sortzen direnekiko asimilagarriak direnak, hain
zuzen ere, biltzeko zerbitzuak emango dira eta ordenantza honek bai San
Markoseko Mankomunitateak zerbitzuak emateko bai erabiltzaileek horiek erabiltzeko
baldintzak ezartzea du xede, beti ere hondakin solidoei dagozkien aginpideak
besterendu badira.
2. Zerbitzua emateko erabiltzaile
kategoria izango dute poligonoetako komertzio-, industri eta zerbitzu-establezimendu
guztiek. Horiek zerbitzua indarrean dauden xedapen eta ordenantza honi
jarraiki erabiliko dute.
2. artikulua. Hiri-hondakin eta hondakin asimilagarrien
definizioa.
Hiri- edo udal-hondakinak dira norberaren etxean, komertzioetan,
bulegoetan eta zerbitzuetan sortutakoak, baita «arriskutsu» kalifikazioa ez
duten guztiak eta izaera nahiz konposizioagatik aurreko toki edo jardueretan
sortu direnei asimila daitezkeenak ere.
3. artikulua. Material
birziklagarritzat jotakoa aldatzea.
Tradizioz material birziklagarritzat papera, kartoia eta egurra jo
dira. Azken urteetan izandako aurrerapen teknologikoak onartzen badira,
aurrerantzean ordenantzan material birziklagarri bezala bestelako materialak
sartu nahi dira, teknikoki birzikla baitaitezke. Ildo horri jarraiki, papera,
kartoia eta egurrez gain, ustel daitekeen materia organikoa (UMO) eta gaur egun
gaikako bilketaren bidez jasotzen diren gainerako zati inerteak sartuko dira,
besteak beste, ontziak, beira eta ehunak.
4. artikulua. Materia
organikoaren definizioa.
Termino honen barruan ustel daitekeen materia organiko (UMO) guztia
sartuko da, hori gure etxeetan (EH) eta industrian, merkataritzan edo
erakundeetan (HPIME) sortzen bada eta bigarren kasuan hirikoekiko
asimilagarria bada. Materia organikoaren kontzeptupean modu zabalean sartzen
diren janariaren hondakinak eta hondarrak kontuan hartuko dira: Frutak,
barazkiak, arrainaren, itsaskien eta haragiaren hondakinak eta bestelako
elikagaiak, gordinak nahiz prestatuak.
5. artikulua. Erreusa edo
birziklagarria ez den gainontzeko zatia.
Hitzak berak adierazten duen bezala, zati honek egun birzikla ezin
daitezkeen materialak bilduko lituzkete. 3R izenekoan oinarritutako egiazko
politika ezartzearen xedeak asko murriztuko du zati hori.
6. artikulua. Salbuespenak.
Hondakinak biltzeko zerbitzu mankomunatuan ez dira onargarriak izango
ondorengo ezaugarriak dituzten hondakinak:
1. Une bakoitzean
indarraldian dagoen ingurumen-legerian «toxiko edota arriskutsu» gisa
tipifikatuta dauden hondakinak, besteak beste, pinturak, tindagaiak, erretxinak,
itsasgarriak, disolbatzaileak, produktu kimikoak, pestizidak, hodi
fluoreszenteak, lanparak, pilak, bateriak, olio erabiliak, likido hidraulikoak,
zerbitzu medikoetako nahiz albaitaritzako edo ikerketako hondakinak.
2. Bilketazerbitzuan ez dira
izango onargarriak ezta %65etik gorako hezetasuna duten hondakinak ere.
3. Dituzten ezaugarri bereziak
direla eta, garraiatu, bildu, balioa eman edo deuseztatzeko eragozpenak edo
bilketa zailtzen duten hondakinak. Horrelakoetan, Mankomunitateak bai
hondakinak ekoizten dituenari, baita hondakinak dituenari ere, bildu baino
lehen, ahal den neurrian, ezaugarri horiek deuseztatu edo murrizteko neurriak
hartzera edo behar den tokian eta moduan uztera behar diezaieke. Horrez gain,
arrazoi justifikatuak direla eta, hondakinak dituenak berak kudeatzera behar
diezaioke.
7. artikulua. Derrigorrez
erabili eta hartzea.
1. Hondakinak biltzeko zerbitzuak
osasun- eta ingurumen-interesa duenez, derrigorrezkotzat jotzen da hori
erabili eta hartzea; beraz, industri nahiz enpresa-poligono edo parke
teknologiko batean zerbitzua ematen denean, bertan dauden establezimendu edo
lokaletako titular guztiei, errentari nahiz jabe izan, alta emango zaie.
2. Udaleko hiri-hondakinak edo
hondakin asimilagarriak dituztenek derrigorrez Mankomunitateari eman behar
dizkiote ordenantza honek zehazten duen baldintzapean, honek birzikla, balioa
eman edo deusezta ditzan.
8. artikulua. Hondakinak
uztea.
1. Debekatuta dago hondakinak
uztea eta kontrolik gabe isurtzea edo deuseztatzea. Halaber, debekatuta dago
kudeaketa zailtzen duten nahasketa edo disoluzioak egitea. Erabiltzaileak San
Markoseko Mankomunitateak ezartzen dituen ordutegi eta baldintzen arabera
isurtzera behartuta daude.
2. Araua hausten dutenei utzi
dituzten hondakinak kendu eta eremu kaltetua garbitzera behartuko zaie, alde
batera utzi gabe dagozkien zigorrak.
9. artikulua. Hondakinak manipulatzea.
Debekatuta dago hondakinak ontziz aldatu edo manipulatzea,
bilketazerbitzu mankomunatuen edo San Markoseko Mankomunitateak bereziki
baimentzen dituen langileen kasuan izan ezik.
10. artikulua. Bilketaz arduratzen
diren langileak legitimatzea.
Hondakinak bilketaz arduratzen diren langileek hartu eta kenduko
dituzte bakarrik. Hondakinak beste edozein pertsona fisiko edo juridikori
ematen dizkionak berarekin batera erantzun beharko du horien ondorioz edozein eragozpen
sortzen bada, alde batera utzi gabe lekizkiokeen zigorrak.
11. artikulua. Bilketak
egiteko baimenak.
1. Hondakinak biltzeko
ahalmena San Markoseko Mankomunitateko zerbitzuak edo zerbitzuek dute
bakarrik. Horren ondorioz, debekatuta dago beste edozein pertsonak, fisikok
nahiz juridikok, hondakinak biltzeko lanak egitea.
2. Bakarrik hondakinak biltzeko
lanak egin ahal izango dituzte aldez aurretik San Markoseko Mankomunitatearen
baimena lortu dutenek. Horiek erregistro dokumentala izan beharko dute eta
bertan kudeatzen dituzten hondakinen kopurua, izaera, jatorria, helmuga,
bilketa-maiztasuna, garraio-bitartekoa eta balioa emateko metodoa azalduko
dituzte. Dokumentazio horrek Mankomunitatearen esku egon beharko du
Mankomunitateak berak eskatzen duen unean. Urte natural bakoitzari dagokion
dokumentazioa hurrengo bost urteetan mantendu beharko da.
12. artikulua. Zerbitzua
emateagatik zergak.
San Markoseko Mankomunitateak urtero hondakinak biltzeko zerbitzua
emateari dagokion zerga ezarriko du eta, ahal duen neurrian, sortutako
hondakin-kopuruaren eta ordaindu beharrekoaren artean proportzionaltasun printzipioa
aplikatuko du.
II. ATALA
HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUARI DAGOKIONA
13. artikulua. Bilketazerbitzua.
Bilketa-zerbitzuak egituratzeko ondorengoetara bideratutako ekintzak
kontuan hartuko dira:
1. Hondakin inerte arruntak:
Ezin daitezke berreskura edo ezin zaie baliorik eman; beraz, deuseztatu egiten
dira.
2. Hondakin organikoak, jatetxe,
janleku, elikagaiak manipulatzen dituzten enpresa eta abarretan sortutakoak.
3. Duten konposizio edo
ezaugarriengatik trata eta ondoren berreskura daitezkeen hondakinak, bai
birziklatuta, baita berriz erabilita edo balioa emanda ere; hala nola papera,
kartoia, egurra, ustel daitekeen materia organikoa (UMO) eta gaur egun gaikako
bilketaren bidez jasotzen diren gainerako zati inerteak, besteak beste, ontziak,
beira eta ehunak. Bilketa hori beste zenbait materialetara zabaldu ahal izango
da teknikak berreskuratzea ahalbidetzen duenean. Hedapen horrek
eraginkortasuna izango du Mankomunitateko Batzarrak dagokion erabakia
hartutakoan.
4. Beren ezaugarriak direla
eta, tratamendu berezia behar duten hondakinak. Horrelakoetan, Mankomunitateak
Eusko Jaurlaritzak baimendu dituen kudeatzaileen bidez egindako bilketak
sustatu eta koordinatuko ditu.
III. ATALA
HONDAKIN INERTE ARRUNTAK BILTZEKO ZERBITZUARI DAGOKIONA
14. artikulua. Hondakin inerte arruntak biltzea.
Hondakin-mota hauek biltzeko zerbitzua
ondorengo zehaztapenei jarraiki egingo da:
1.
Hondakin inerteak biltzea. Dituzten ezaugarriengatik berriz erabili,
birziklatu edo balioa ematearen bitartez berreskura ezinak diren hondakinak
bilduko dira.
2.
Hondakinak derrigorrez Mankomunitateak establezimendu, komertzio,
industria edo lokal bakoitzari eskuratutako edukiontzietan sartuta entregatu
beharko dira. Edukiontziak modelo normalizatutakoak izango dira eta
Mankomunitateko Batzarrak onartuko ditu. Mankomunitateak beste edukiontzimota
edo hondakinak biltzeko sistema batzuk erabiltzea erabakiko balu, behar
denean ordenantza honekiko osagarriak diren arauak emango ditu, beti ere
bilketazerbitzua baldintza onenetan gauzatzeko.
3. Edukiontzi horiek
bilketazerbitzuak zailtasunik gabe iristeko tokietan kokatu beharko dira, hau
da, atean edo establezimendu nahiz lokalen inguruneetan. Mankomunitateko zerbitzuei
dagokie toki zehatzak zehaztea. Dena dela, zerbitzuaren erabiltzaileak
kontuan hartu beharko du bai ontzia, baita edukia ere bere erantzukizuna
direla; beraz, bilketazerbitzua ez da kanpoan edo edukiontziaren inguruan
izan daitezkeen hondakinez arduratuko. Edukiontziaren zama bilketa-ibilgailuan
hustutakoan, zerbitzua erabiltzaileari entregatzera behartuta dago edo kendu
duen toki berean utzi beharko du.
4. Ezin daiteke San Markoseko
Mankomunitateak zuzenean edo bilketazerbitzuaren bidez entregatu duen edukiontzimota
baino erabili, behar bezala identifikatu ahal izateko. Erabiltzaileak gutxienez
edukiontzi normalizatu bat derrigorrez hartu beharko du eta ordenantza honek
xede duen hondakinak biltzeko zerbitzuan bakarrik erabili ahal izango du.
5. Edukiontzi horietan ezin
daitezke gaika bilduko diren hondakinak isuri, hau da, papera, kartoia, egurra,
ustel daitekeen materia organikoa (UMO) eta gaur egun gaikako bilketaren bidez
jasotzen diren gainerako zati inerteak, besteak beste, ontziak, beira eta
ehunak. Bilketa-zerbitzuak zama arbuiatu ahal izango du hori egiaztatu ostean.
6. Edukiontzian hondakin
toxiko edota arriskutsuak bota direla egiaztatuko balitz, bilketazerbitzuaren
arduradunak kontuan hartuko du, zama errefusatu eta Mankomunitateko zerbitzu
tekniko eta juridikoei jakinaraziko die, horiek dagokion espediente zigortzailea
has dezaten.
15. artikulua. Hondakin inerte
arruntak biltzeko ordutegia.
1. Hondakin inerte arruntak
(hau da, edukiontzian jasotzen diren hondakin guztiak eta beren helburua
deuseztatzea dena) astean gutxienez behin bilduko dira. Egiazko beharren arabera
maiztasun hori aldatu ahal izango da baina lehenago San Markoseko
Mankomunitateko Lehendakariak erabaki beharko du. Arrazoi justifikatuak direla
eta, zerbitzua erabiltzen duen edonork astean bigarren aldiz biltzea behar
izango balu, hala jakinarazi beharko dio Mankomunitateari. Horrela, zerbitzua
arrazionalizatuko da.
2. Bilketa-ordutegiak, ahal
den neurrian, lanorduekin bat egingo du, biltzelanak, identifikazioa eta
edukiontziak erabiltzaileei itzultzeko lanak errazteko.
3. Une oro saiatuko da bilketa
bat asteburuko lokaletako eta establezimenduetako garbitze-lanekin bat etortzea
eta beharrezkoa balitz, bilketa hori indartu egingo da.
IV. ATALA
HONDAKIN ORGANIKOAK BILTZEKO
ZERBITZUARI DAGOKIONA
16. artikulua. Hondakin
organikoak biltzea.
Hondakin-mota hauek biltzeko zerbitzua ondorengo zehaztapenei
jarraiki egingo da:
1. Ostalaritzaestablezimenduetan,
enpresa-janlekuetan, elikagaiak manipulatzen dituzten enpresetan eta industri
poligonoan egonda, beren produkzio–prozesuetan hondakin organikoak dituztenei
hondakin-mota horiek biltzea.
2. Hondakinak derrigorrez
Mankomunitateak horretarako establezimendu edo enpresa bakoitzari emango
dizkion edukiontzietan entregatu beharko dira. Horiek hondakin inerte arruntak
biltzeko erabiltzen direnen antzekoak izango dira, baina beste kolorea
izango dute. Edukiontziek modelo normalizatuta izango dute eta Mankomunitateko
Batzarrak onartuko ditu. Mankomunitateak beste edukiontzimota edo hondakinak
biltzeko sistema batzuk erabiltzea erabakiko balu, behar denean ordenantza
honekiko osagarriak diren arauak emango ditu, beti ere bilketa-zerbitzua
baldintza onenetan gauzatzeko.
3. Edukiontzi horiek
bilketazerbitzuak zailtasunik gabe iristeko tokietan kokatu beharko dira, hau
da, atean edo establezimendu nahiz lokalen inguruneetan. Mankomunitateko zerbitzuei
dagokie toki zehatzak zehaztea. Dena dela, zerbitzuaren erabiltzaileak
kontuan hartu beharko du bai ontzia, baita edukia ere bere erantzukizuna
direla; beraz, bilketa-zerbitzua ez da kanpoan edo edukiontziaren inguruan
izan daitezkeen hondakinez arduratuko. Edukiontziaren zama bilketa-ibilgailuan
hustutakoan, zerbitzua erabiltzaileari entregatzera behartuta dago edo kendu
duen toki berean utzi beharko du.
4. Ezin daiteke San Markoseko
Mankomunitateak zuzenean edo bilketa–zerbitzuaren bitartez entregatu duen
edukiontzi-mota baino erabili, behar bezala identifikatu ahal izateko. Erabiltzaileak
gutxienez edukiontzi normalizatu bat derrigorrez hartu beharko du eta ordenantza
honek xede duen hondakinak biltzeko zerbitzuan bakarrik erabili ahal izango
du.
5. Edukiontzi horietan ezin
daitezke gaika bilduko diren hondakinak isuri, besteak beste papera, kartoia,
egurra, ustel daitekeen materia organikoa (UMO) eta gaur egun gaikako
bilketaren bidez jasotzen diren gainerako zati inerteak, besteak beste, ontziak,
beira eta ehunak. Bilketa-zerbitzuak zama arbuiatu ahal izango du hori
egiaztatu ostean. Halaber, ahalik eta hondakin gehienak berreskuratzeko,
establezimendu hauetan sor daitezkeen beirazko ontziak ere ez dira onartuko.
Beirazko hondakin horiek entregatzeko aipatutako establezimenduetatik hurbil
«iglu» motako edukiontziak, erabilera arruntekoak (hiri-bidean kokatuta
daudenen antzekoak) ezarriko dira. Hondakin-mota horiek sortzen dituztenek
sartu ahal izango dituzte, betiere edukiontzi horiek erabiltzeko
aplikazio-arau orokorrak errespetatuta. Hala beharko balute, Mankomunitateak
zerbitzua erabiltzen dutenei kubo bereziak eskuratuko dizkie, beirazko ontziak
establezimendutik edukiontzira garraiatu ahal izateko.
6. Edukiontzian hondakin
toxiko edota arriskutsuak bota direla egiaztatuko balitz, bilketa-zerbitzuaren
arduradunak kontuan hartuko du, zama errefusatu eta Mankomunitateko zerbitzu
tekniko eta juridikoei jakinaraziko die, horiek dagokion espediente zigortzailea
has dezaten.
17. artikulua. Hondakin organikoak biltzeko ordutegia.
1.
Hondakin organikoak astean gutxienez 4 aldiz bilduko dira. Egiazko
beharren arabera maiztasun hori aldatu ahal izango da, baina lehenago San
Markoseko Mankomunitateko Lehendakariak erabaki beharko du.
2.
Bilketa-ordutegiak, ahal den neurrian, lanorduekin bat egingo du, biltze-lanak,
identifikazioa eta edukiontziak erabiltzaileei itzultzeko lanak errazteko.
V. ATALA
HONDAKINAK GAIKA BILTZEKO
ZERBITZUARI DAGOKIONA
18. artikulua. Hondakinak gaika biltzea.
1.
Gaika jasoko diren hondakinak, hala nola, papera, kartoia, egurra, ustel
daitekeen materia organikoa (UMO) eta gaur egun gaikako bilketaren bidez jasotzen
diren gainerako zati inerteak, besteak beste, ontziak, beira eta ehunak,
ondoren birziklatzea zail edo eragoz dezaketen gainerako hondakinetatik erabat
bereizita isuriko dira. Horretarako, erabiltzaileek establezimendu edo
lokalaren barruko aldean gorde beharko dituzte, baina, era berean,
bilketa-zerbitzuak iristeko toki erraza izan beharko du. Ez da beharrezkoa
edukiontzian egotea. Kartoizko hondakinei dagokienez, behar bezala tolestu
beharko dira. Hondakinek material desegokiak badituzte eta bilketa-zerbitzuen
iritziz berreskuratzeko arazoak badaude, ez dira kenduko.
19. artikulua. Hondakinak gaika biltzeko ordutegia.
1.
Berreskura daitezkeen hondakinak gaika gutxienez astean behin bilduko
dira.
2.
Ahal den neurrian, bilketa-ordutegia lanorduetakora egokituko da,
bilketa- nahiz identifikazio-lanak erraztu eta hondakin-mota horiek ematean
baldintzak betetzen direla eskatzen duten kontrol-lanak errazteko.
3. Bilketa hau beste materialak
jasotzera hedatu ahal izango da teknikak horiek berreskuratzea ahalbidetzen
duen unean. Hedapen horrek Mankomunitateko Batzarrak dagokion erabakia hartu
ostean izango du eraginkortasuna.
VI. ATALA
HONDAKINAK BILTZEKO
ZERBITZU BEREZIARI DAGOKIONA
20. artikulua. Norberak
egindako bilketa-zerbitzua.
1. San Markoseko
Mankomunitateak, aginpidea duten organismoek egindako txostenekin bat,
hondakinek ezaugarri arriskutsuak dituztela uste duenean edo bere egoera,
konposizio edo kantitateagatik bilketa, garraioa, balio ematea edo deuseztapena
zailtzen dutenean, ekoizleari berak bertan deuseztatzera behar diezaioke eta
Mankomunitateak horretarako egokitu duen tokira edo tokietara garraiatu beharko
ditu. Derrigorrezkoa izango da toki horietan hartzea.
2. Kasu horretan ekoizle
guztiak edo beren kabuz bilketa egiten dutenak behartuta daude bolumena ahalik
eta gehien murrizteko eta garraioa eta amaierako tratamendua ordenantza honen
eta indarrean dagoen gainerako araudiaren arabera egiteko beharrezkoak diren
neurriak hartzera. Betiere segurtasun- eta higiene-baldintza guztiak beteko
dira.
3. Artikulu honetan aipatu den salbuespenaren ondorioz sor
daitezkeen kalte–galeren erantzunkizuna hondakinak ekoizten dituenarena edo
horiek dituenarena bakarrik izango da. Horri buruzko ikuskapena egin eta
hondakinak eramateko orduan edozein aldaketa edo erreforma eskatzeko ahalmena
Mankomunitateak izango du.
4. Ekoizleak edo hondakinak
dituenak noiz behin ohi duena baino hondakin–kopuru askoz handiagoa botatzea
nahi izango balu, eta horren ondorioz bilketa-sistemari kalteak eragingo
balizkio, eta gainerako erabiltzaileengan ondorioak izango balitu, ezingo ditu
atera normalean ateratzen dituen hondakinekin batera. Hala eta guztiz ere,
bilketa-zerbitzuei eramatea eskatu ahal izango die eta, ondorioz, dagokien
zordunketa pasako zaie.
VII. ATALA
BILKETA-ZERBITZUA EMATEKO
ORDUTEGI BEREZIAK
21. artikulua. Bilketaren
maiztasuna eta ordutegia aldatzea.
1. Zerbitzua emateko
ordutegi, modu edo maiztasunean edozein aldaketa dagoenean, Mankomunitateko
zerbitzuek behar den aurrerapenarekin jakinean jarriko dute
larrialdi-egoeretan aginpidea duen organoak ematen dituen xedapenak izan ezik.
2. Erabiltzaileen
interesetarako onuraduntzat jotzen dituenean, Mankomunitateak bilketaren
maiztasunak eta ordutegiak aldatu ahal izango ditu, lehendakariak erabakia
hartu ostean.
3. Astean zehar jai-eguna
suertatuko balitz, egun horri dagokion bilketa aurreratu edo atzeratu egingo
da aste-egunaren arabera.
4. Larrialdietan edo
ezinbestez bilketa-zerbitzu arrunta ematea ezinezkoa denean, San Markoseko
Mankomunitateak jakinarazi ostean, erabiltzaileek ezingo dituzte hondakinak
isuri zerbitzuak normaltasuna lortzen ez duen bitartean edo Mankomunitateak
argibide egokiak ematen ez dituen bitartean. Iragarkia hondakinak isuri ondoren
egingo balitz, erabiltzaile bakoitzak berreskuratu, behar bezala gorde eta
zerbitzua bere onera etortzen den arte edo Mankomunitateak argibide egokiak
ematen dituen arte ezingo ditu eman.
5. Inolaz ere ez da zerga
murrizteko eskubidea sortuko, ezta kaltea sortuko balitz lehengoratzeko
beharra ere.
VIII. ATALA
HONDAKINEN EKOIZLEEK DUTEN
ERANTZUKIZUNARI DAGOKIONA
22. artikulua. Erantzukizuna.
1. Hiri-hondakinak edo
hondakin asimilagarriak dituztenak Mankomunitateari ematera behartuta daude
ordenantza honek zehazten duen baldintzapean, birziklatu, balioa eman edo
deuseztatzeko. Ematen diren unetik Mankomunitateak hondakin horien jabetza
hartuko du eta hondakin horiek sor ditzaketen kalteengatik horiek zituztenak
ordutik aurrera ez dute erantzukizunik izango, betiere emateko orduan ordenantza
hau eta gainerako araudi aplikagarriak kontuan hartu badira.
2. Hondakinen enpresa
ekoizleak arduradun bat izendatu beharko du. Hondakinen bilketekiko egokien
diren ekintzak koordinatzeko, pertsona hori bera izango da solaskide.
23. artikulua. Ikuskapena eta
zaintza.
1. Ekoizleak edo hondakinak
dituztenak San Markoseko Mankomunitateko ikuskapen-zerbitzuei laguntza guztia
ematera behartuta daude azterketak edo kontrolak egin ditzaten, laginak har
ditzaten eta informazioa edo bere lana bete ahal izateko beste edozer lan bil
dezaten.
2. Ikuskapen-lanak egiten
dituzten pertsonak agintaritza-agenteak izango dira eta haiek egiaztatutako
gertakariek, aktaren bitartez legeztatuta, frogatzeko ziurtasunezko presuntzioa
izango dute.
IX. ATALA
ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK
24. artikulua. Arau-hausteak.
Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorreko 108.
artikuluan eta hurrengoetan eta Hondakinen 10/1998 Legeko 34. artikuluan eta
hurrengoetan aurrez ikusitakoarekin bat, arau-haustetzat jotzen dira ordenantza
honetan ezarri diren zehaztapenak ez betetzea.
Ordenantza honetako arau-hausteak ekintza egiten denetik edo
ingurumenarekiko kaltea hautematen denetik (hori berehalakoa ez balitz) hasi
eta urtebetea igaro ondoren preskribituko dira.
Aginpidea duten beste zenbait organok kasu bakoitzean ezar dezaketen
arau-hausteak alde batera utzi gabe, hondakinekin zerikusia duten jarduerei
buruzko arau-hausteak oso larri, larri edo arin sailkatzen dira.
Ondoren tipifikatuta dagoen arau-hausteren bat egingo balitz, dagozkion
zigorrak jarriko dira ordenantza honek aurrez ikusten duen modu eta
zenbatekoan.
1. Arau-hauste oso larriak
dira:
a) Ordenantza honetan arautzen diren ekintzetan
jardutearekin zerikusia duten baimenak edo lizentziak lortzeko, maltzurkeriaz
administrazio–espedienteei erantsitako datuak ezkutatu edo aldatzea.
b) Edukiontzietan hondakin toxikoak edota arriskutsuak
eman edo beren artean nahiz horrelakotzat jotzen ez diren beste batzuekin
nahastea, beti ere horren ondorioz ingurumena larriki kaltetu edo hondatu bada
edo pertsonen osasuna arrisku larrian jarri bada.
c) Hondakinak edukiontzietatik kanpo isurtzea eta
kontrolik gabeko isurketa–fokuak sustatzea.
d) Huts larriak berriz egin edo metatzea.
2. Arau-hauste larriak dira:
a) Arriskutsua ez den edozein motatako hondakinak kontrolik
gabe utzi, isuri edo deuseztatzea, ingurumenean kalte edo hondatze larria
sortu gabe edo pertsonen osasuna arrisku larrian jarri gabe.
b) Dokumentazioa eskuratzeko betebeharra ez betetzea edo
aplikagarria den araudiak edo baimenaren baldintzek eskatzen dituzten datuak
ezkutatu edo faltsutzea, baita aipatutako dokumentazioa zaintzeko eta mantentzeko
betebeharra ez betetzea ere.
c) Edukiontzietan hondakin toxikoak edota arriskutsuak
eman edo beren artean nahiz horrelakotzat jotzen ez diren beste batzuekin
nahastea, beti ere horren ondorioz ingurumena larriki kaltetu edo hondatu ez
bada edo pertsonen osasuna arrisku larrian jarri ez bada.
d) Hondakinen 10/1998 Legean aipatzen diren pertsona
fisiko edo juridikoekin zerikusirik ez duten pertsonei arriskutsuak ez diren
hondakinak eskuratu, saldu edo ematea, baita horiek dagozkion baimenak edo
aipatutako legean ezarritako arauak kontuan hartuta, baldintza desberdinetan
onartzea ere.
e) Bilketa-zerbitzua erabiltzen duenak, arrazoi justifikaturik
gabe, sortzen dituen hondakinak Mankomunitatearen esku jartzeari uko egitea.
f) Hondakinen zamalanak edo garraio-lanak eragoztea.
g) Beharrezkoak diren ikuskapen eta egiaztapenak galaraztea.
h) Huts arinak berriz egin edo metatzea.
3. Arau-hauste arinak dira:
a) Aplikagarria den araudiak edo baimenen baldintzek
ezarritakoaren arabera administrazioari eskuratu behar zaion dokumentazioa
ematean atzeratzea.
b) 1. eta 2. atalean aipatutako edozein arau-hauste, pertsona,
ondasun edo ingurumenarekiko duen eragin murritzagatik ez direnean oso larritzat
edo larritzat kalifikatzeko hipotesiak betetzen.
c) Oro har, ordenantza honen ondorioz bete behar diren
eginbeharrak ez betetzea, baita hondakinak biltzeko zerbitzuaren funtzionamendu
egokia saihesten duten ekintza eta hutsegite guztiak ere.
25. artikulua. Zigorrak.
1. Aurreko artikuluan jaso
diren arau-hausteen ondorioz, ondorengo zigor guztiak edo batzuk jarri ahal
izango dira:
a) Arau-hauste oso larrien kasuan:
— 30.000tik 1.200.000 eurotara bitarteko isuna.
b) Arau-hauste larrien kasuan:
— 600etik 30.000 eurotara bitarteko isuna.
c) Arau-hauste arinen kasuan:
— 600 eurotara arteko isuna.
2. Zigorrak ondorengoen
arabera ezarriko dira: Arduradunaren egoerak, kulpa–maila, behin eta berriz
egitea, parte-hartzea eta lortu den onura eta ingurumenean eragindako kaltea
edo pertsonen osasuna arriskuan jarri den maila.
3. Zigorrak aplikatzeak ez du
alde batera uzten kalte-galerak kobratzeko izan dezakeen eskubidea.
4. Arau-hauste oso larrien
ondorioz ezarritako zigorrak 12 hilabete igaro ondoren preskribituko dira,
arau-hauste larrien ondorioz jarritakoak 8 hilabete igaro ondoren eta
arau-hauste arinen ondorioz ezarritakoak 6 hilabete pasa ostean. Preskripzio-epea
zigorra ezartzen duen erabakia sendoa den hurrengo egunetik hasiko da zenbatzen.
5. Nahiz eta ahalmen zigortzailea
preskribitu, San Markoseko Mankomunitateak arduradunei gauzak lehengoratzea
eta aurreko egoerara itzultzea behar diezaieke edozein dela ere igaro den
denbora.
26. artikulua. Baimena kendu
edo balio gabe uztea.
Ezarri den zigor-koadroa alde batera utzita, erabiltzaileak bere
eginbeharrak betetzen ez baditu edo edozein arau-hauste egiten badu, baimena
kendu edo balio gabe utzi ahal izango zaio.
27. artikulua. Zergekin zerikusia duten arau-hausteak.
Zergekin zerikusia duten arau-hausteak Zergen
Foru Arauari jarraiki zigortuko dira.
28. artikulua. Nahitaezko betearazpenak.
1.
Horrez gain, San Markoseko Mankomunitateak lehengoratzeko ezartzen
diren neurriak betetzeko ordezko betearazpenari ekin ahal izango dio,
arau-hauslearen kontura eta bere kargura.
2.
Zigorrei, kalte-galeren ordainketei eta aldatutakoa lehengoratzeko
kostu ekonomikoari dagozkion zenbatekoak premiamendu bidez eska daitezke,
dagozkion erabakiek bide horretan sendotasuna hartutakoan.
29. artikulua. Beste administrazioekiko erantzukizuna.
Arau-hausleak egindako ekintzek beste
administrazio publikoekiko hutsegiteak sortuko balituzte, San Markoseko
Mankomunitateak ahalik eta azkarren horiei jakinaraziko die.
30. artikulua. Erantzukizun
penala. Agintaritza judizialak esku hartzea.
1. Arau-hausleak egindako ekintzek
delitu edo huts eratuko balituzte, San Markoseko Mankomunitateak agintaritza
judizialaren jakinaren gainean jarri beharko ditu.
2. Ekintza horiengatik
arau-haustearen espedientea irekiko balitz, agintaritza judizialari ekintzak
luzatutakoan, Mankomunitateak jardunbide zigortzailea gelditu egingo du
agintaritzak iritzia ematen duen bitartean. Jardunbide zigortzailea gelditzeak
ez dio San Markoseko Mankomunitateari aldatutako egoera lehengoratzeko
beharrezkoak diren neurriak hartzea saihetsiko.
3. Erabaki judiziala
hartutakoan, nahiz eta hori absoluzioa izan, Mankomunitateak espediente zigortzailearen
izapideak egiten jarraitu ahal izango du, baina auzitegiek frogatutzat jo
dituzten gertakariak errespetatu beharko ditu. Alabaina, inolaz ere ezingo dira
jadanik agintaritza judizialak zigortu dituen arrazoiengatik
administrazio-zigorrak ipini.