2006. urtean bisiten zerbitzua Ontziak Sailkatzeko Urnietako Plantan eta Hiri Hondakinak eta Asimilagarriak Tratatzeko San Markoseko Zabortegian egiten ari diren hobekuntza- eta ixte-prozesuetara egokitu behar izan da, hurrenez hurren.
2001az gero jauzi kualitatiboa eman da: Hiri Hondakinentzat eta Asimilagarrientzat San Markoseko Zabortegira eta Ontziak Sailkatzeko Urnietako Plantara bisita gidatuak egiteko eskaerak erantzutetik Mankomunitateko lurralde-eremuko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei eskaintzera pasa da. Bisita gidatuen programa urte osoan zehar garatzen da eta, beraz, bisita eskola-programaren barruan integra daiteke. Ildo horri jarraiki, interesgarriagoa suertatzen da.
2006. urtean bertan behera utzi zen zabortegira egindako bisiten zerbitzua, ixteko instalazioan obrak egiten ari baitira. Horregatik, urte osoan lau bisita gidatu besterik ez dira izan eta bertan 110 bisitari izan dira, Mankomunitateko lurralde-eremuko ikastetxeetatik etorrita.
Era berean, Sailkatzeko Urnietako Plantak hobekuntzak izan ditu, jatorrian bereizita, geroz eta ontzi gehiago iristen baitira. Hala, bisitentzat itxi egin zen otsailaren 8tik urriaren 9ra bitartean. Hala eta guztiz ere, ikasleek hiri-hondakinen eguneroko kudeaketaren errealitatea ezagutzen jarraitzeko, aipatu azpiegiturak bisitatzearen ordez, ikastetxeetan tailer bereziak jasotzeko aukera eskaini zitzaien
Ireki grafikoa: "Partaideen edukazio nibela " pdf-an. 
| Zerbitzu mota | Bisita kopurua | Partaideak |
|---|---|---|
| Zabortegiaren bisita | 5 | 114 |
| Sailkapen plantaren bisita | 22 | 487 |
| ikasleei eskainitako tailerrak | 40 | 947 |
San Markoseko Mankomunitateak bere instalazioetara bisita gidatuen zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi du eta, horri eutsiz, Urnietako Sailkapen Plantan berrikuntzak sartu ditu:
Pinche aquí para ver a mayor tamaño el panel del aula medioambiental de la Planta de Clasificación de Urnieta en Acrobat Reader.

Bideoa ireki (Windows Media Formatoan): BEREIZI BIRZIKLATZEKO (13,5 Mb)
Unitate Didaktikoak:San Markoseko zabortegia:
Lehen Hezkuntzako fitxa. Fitxa ireki PDF formatoan lehio berrian. (2,13 Mb)
Bigarren Hezkuntzako fitxa. Fitxa ireki PDF formatoan lehio berrian. (2,29 Mb)
Ontziak sailkatzeko Urneitako planta.
Lehen Hezkuntzako fitxa. Fitxa ireki PDF formatoan lehio berrian. (2,63 Mb)
Bigarren Hezkuntzako fitxa. Fitxa ireki PDF formatoan lehio berrian. (2,67 Mb)
OHARRA: San Markoseko Zabortegia ezagutzeko bisita gidatuen zerbitzua suspendituta gelditu da transferientzia planta eraikitzeko lanak egiten ari direlako.
San Markoseko Mankomunitateak oso argi dauka zerbitzu hau mantentzearen garrantzia. Horregatik eta aipatutako lanak bukatu arte, zerbitzua eskatuko duten mankomunitateko ikastetxeei HITZALDIAK JASOTZEKO AUKERA LUZATZEN DIE. Harremanetarako telefonoa: 943.670.637
Urnietako Hontzien sailkapen plantaren Ziurtasun arauak dituen pdf artxiboa ireki. (Tamaina: 34 kb.)