Hondakinek biogasa sortzen dute eta hori energiaren ikuspegitik aprobetxatuz, 2006. urtean 7.897.460 kW/h ekoitzi ziren San Markoseko Mankomunitatean. Ekoizpen horretatik % 11,87 norberaren kontsumorako erabili da eta gainerakoa Iberdrola S.A.ren sarera esportatu da saldu eta, ondoren, banatzeko.
Aurreko ekitaldian zabortegiaren ixte-obrengatik jaitsi ondoren, 2006. urtean ekoizpena berreskuratu egin da eta aurreko urteetako kopuruak lortu dira.
Biosanmarkos S.A. sozietate bat da eta Euskal Energia Erakundeak (E.E.E.) eta San Markoseko Mankomunitateak parte hartzen dute proportzio berdinean. Jarduerari 1995eko urtarrilean ekin zion eta sozietatearen helburua San Markoseko zabortegian botatako hiri-hondakinak energiaren ikuspegitik aprobetxatzea zen. Estatuan hirugarren zabortegia izan zen biogasa harrapatu eta kogenerazioko motorren bidez energia elektrikoa ekoizten.
Materia organikoa, bai mikrobiologikoki, bai anaerobikoki degradatu egiten da eta gasen nahasketa sortzen da. Aipatu nahasketari biogasa edo zabortegiko gasa deritza. San Markoseko zabortegiaren kasuan, biogasaren ezaugarriak aztertu eta neurtu ziren eta honako emaitzak lortu ziren:
Aurreko ezaugarriei erreparatuz eta 4.500 Kcal/Nm3-ko barneko ahalmen beroa (B.A.B.) kontuan hartuta, biogasa sorgailuetarako erregai bezala erabiltzen hasi zen. 2000. urteaz gero, plantak bakarrik zabortegiko biogasarekin funtzionatzen du eta ez da gas naturala kontsumitu behar
Biogasa hartu, kudeatu eta deuseztatzeko gasen erauzketa-sistema aktiboa erabiltzen da. Horretarako 70 putzu bertikal eta aire zabalean 8 kolektore horizontalen sarea dago. Horiek guztiak kogenerazio-plantara bideratuak daude.
Harrapatze-putzuak
Urtean batez bestekoa: 663 Nm3/h
Gutxieneko balioa: 100 Nm3/h
Gehieneko balioa: 825 Nm3/h
5,8 x 10 6 m3/urte
Unitate-kopurua: 3.
Potentzia unitarioa: 650 kW.
16 zilindroko motorrak Vn 48 litroko zilindradarekin, turboelikatuak eta ondoren hoztua.
Goi-tenperaturako zuzia Motorrak modu programatuan gelditu behar badira edo biogas soberakina baldin badago, zabortegiak gasa galtzen duela bermatzen da
Emaria: 650 Nm3/h
Tenperatura: 1.000ºC
Atxikipen-denbora: 0,3 seg.
1.- Biogasa progresiboki harrapatzen da. Zabortegiaren ustiapenean aurrera egiten den heinean, putzuak gehitu egiten dira eta berriak sortzen dira aldez aurretik xede horrez prestatutako zonetan. Hala, biogasa harrapatzeko puntuen kopurua gehitu egiten da isurketa-hobi berriaren betetze- eta zigilatze-lanek aurrera egiten duten neurrian. Biogasa zabortegiaren ustiapenarekin aldi berean eta modu sinkronizatuan atera behar da eta, beraz, putzuen ondoz-ondoko loturak eta deskonexioak egin behar dira isurketa-eremuetan.
2.-Bestalde, motorren hozte-zirkuituek askatutako energia termikoa aprobetxatzeko, bero-trukagailua jarri da, baita zirkuitua ere eta energia lau negutegietaraino iristen da. Guztira 9.600 m2 daude eta zabortegian bertan kokatzen dira. Aipatu negutegiak nekazaritzako elkarteak ustiatzen ditu eta tomateen labore hidroponikoak garatzen dira. Batez beste urtean 24 kg/m2 ekoizten dira eta landare-esparrua 1,6 landare/m2 da.