Hiritarren laguntzarekin, 2006. urtean gaika etxeko hondakin arriskutsuen 15.688 kg bildu ziren.
Halako hondakinak bereizteko kudeaketarik ez zegoen. San Markoseko Mankomunitatea egoera horretaz jakitun izanik, 2000ko uztailean instalazioa egokitu zuen edukiontziekin San Markoseko zabortegian. Horri esker, hiritarrak modu bereiztuan entregatzen ditu mota horretako hondakinak.
Zerbitzu hori bakarrik etxeko hondakinentzat da.
Onartu beharreko hondakin guztiak etxean sortutakoak dira eta horien artean honako hauek ditugu: autoetako olio labaingarria eta bateriak erabiltzaileak berak aldatzen dituenean, olioak husteko metalezko eta plastikozko ontzi hutsak, pinturak, bernizak, disolbatzaileak, fluoreszenteak eta lanpara halogenoak, pilak eta metagailuak, aerosolak, olio-iragazkiak, etab. Ondoren hondakinak kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkio behar bezala berreskuratu edota deuseztatzeko.
Ondoren, 2002ko maiatzean, zerbitzua osatzeko gaikako bilketa-zerbitzu ibiltaria antolatu zen eta 2007. urtean etxeko hondakin arriskutsuen bilketa-zerbitzu ibiltari hori sendotzeari ekingo zaio. Hala, zerbitzua gehiago hurbilduko zaie hiritarrei.
| HONDAKINAK | kg. |
|---|---|
| Fluoreszenteak | 1.329 |
| Pb-azido sulfurikoko bateriak | 3.670 |
| Pasta eta pinturak | 4.059 |
| Disolbatzaile ez-halogenatuak | 55 |
| Metalezko ontzi hutsak | 185 |
| Plastikozko ontzi hutsak | 591 |
| Autoetako olio erabilia | 2.400 |
| Aerosolak | 2.002 |
| Laborategiko hondakinak | 273 |
| Itzaltzaileak | 123 |
| Garbiketa-produktuak | 261 |
| Tinta eta toner-kartutxoa | 740 |