2006. urtean gaika bildutako hondakinen kopurua % 8,10 gehitu zen eta, hala, 46.948 tona gainditu ziren. Aurten albotik kargatutako edukiontzien kopurua gehitu da; 2005. urtean jarri zirenei paperarentzat 100 edukiontzi eta ontzi arinentzat (plastikoa, metala eta bricka) beste 100 erantsi zaizkie Donostian, Amaran, Erdialdean eta Grosen. 2007. urtean zehar edukiontzi-mota horiek orokortzea aurrez ikusia dago.