San Markoseko Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko urriaren 9an gauzatutako bilkuran batzarkideen aho batez honako erabaki hau hartu zuen: (G.A.O. 201. zk. 2002-10-23) .
San Markoseko Mankomunitateko hiri-hondakinak kudeatzeko plan integrala (SMHHKPI) hasieran onartu eta edukia 3 hilabetez jendaurrean jartzea.
San Markoseko Mankomunitateko eremuko ekonomi eta gizarte-eragileekin, hiri-elkarteetako ordezkariekin, enpresekin, sindikatuekin, eta abarrekin informazio- eta eztabaida-bilerak gauzatuz, hiritarrek parte hartzeko prozesua sustatzea.
Jendeak kontsultatzeko denboraldia amaitutakoan, aurkeztutako arrazoibideak ebatzi eta 2003. urteko otsailaren bigarren hamabostaldian gauzatuko den bileran plana behin betiko onartzea.
Aipatu erabakia betetzearren, hiritarrek parte hartzeko prozesua garatu da. Ildo horri jarraiki, San Markoseko Mankomunitateak honako konpromiso eta printzipio gidariak onartu ditu: gardentasuna, nahi adina informazio lortzeko erraztasunak ematea, baita iradokizun, ekarpen eta proposamenak aztertu eta balioztatzea ere. Hori guztia Plan Integrala behin betirako onartu baino lehen.
Horretarako, San Markoseko Mankomunitateak hurrengo partaidetza-eredua hautatu du: legez eratutako elkarteez gainera, hiritarrek esku-hartzeko bilerak antolatzea. Hala, gizarte-eragile desberdinekin 22 bilera gauzatu dira.
San Markoseko Mankomunitatearen kide diren udalerrietako ordezkari politiko eta teknikariekin hamar foro egin ziren 2002ko abenduaren 2tik 17ra bitartean. Guztira 91 ordezkarik parte hartu zuen eta bertan izan ziren udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiak.
Ireki
Ordezkari politiko eta teknikarien foroko argazkia Lasarteko Udaletxean
Gainera,
bi foro sektorial gauzatu ziren, bata, zientifiko-teknikoa eta, bestea, ekonomiko-soziala
eta helburua bikoitza izan zen: batetik, Plan Integrala gai desberdinen ikuspuntutik
aztertzea eta, bestetik, elkarteek zuten ikuspegia hautematea. 51 elkartetako
ordezkariek parte hartu zuten . Ildo horri jarraiki, abenduaren 17an eta 18an
Plan Integrala talde eta elkarte ekologistei, sindikatuei, bestelako administrazioei,
Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat fakultateri, zentro teknologikoei,
elkargo profesionalei, enpresa eta merkataritza-elkarteei, baita hondakin
ekoizle haundiei-besteak beste, merkataritza-gune eta ospitaleei- ere, aurkeztu
zitzaien eztabaidatzeko.
Foro
zientifiko-teknikorako gonbidapena Ireki
PDF artxiboa lehio berrian (93 KB).
Foro
zientifiko-teknikoko argazkia Ireki
argazkia lehio berrian.
Foro ekonomiko-sozialerako
gonbidapena. Ireki PDF artxiboa lehio berrian (93 KB).
Foro
ekonomiko-sozialeko argazkia. Ireki argazkia
lehio berrian.
Hiritar
eta udalerri-erakundeentzako bilerak gauzatu baino lehen, Planaren edukia
eta proposamenak hedatzeko kanpaina garrantzitsuari ekin zitzaion. Idatzizko
prentsan (egunkarietan eta udalerrietako aldizkarietan) publierreportajeak
argitaratu ziren eta 116.000 foileto informatiboak sartu ziren postontzietan.
Foiletoekin batera bileretan parte hartzeko gonbita luzatzen zen non bileren
egutegia adierazita zegoen.
Prentsako iragarkiak: Deia, Egunkaria, El Diario Vasco,
El Mundo, El País, Gara, Herri adizkariak: Berrittu (Urnieta), Branka
(Pasaia), Hernaniko Kronika (Hernani), Irutxulo (Donostia), Lau Haizetara
(Errenteria), Noaua (Usurbil), Orratx (Lezo), Txintxarri (Lasarte).
Ireki PDF artxiboa lehio berrian (487 KB).
Foileto informatiboa
Ireki
PDF artxiboa lehio berrian (447 KB).
Urtarrilaren 10etik 24ra bitartean hiritar eta udalerrietako elkarteentzat hamar bilera egin ziren . Informazio eta eztabaida-bilera horietan 234 pertsonak parte hartu zuen eta 31 udalerri-elkarte izan ziren, besteak beste, bizilagun-elkarteak, talde ekologistak eta ikastetxeak.
Hiritarrei gonbidapena
Ireki
PDF artxiboa lehio berrian (280 KB).
Herritar orrokorrean eta herri elkarteen foroko argazkiak:
Hernani
Ireki
argazkia lehio berrian.
Urnieta
Ireki
argazkia lehio berrian.
Errenteria
Ireki
argazkia lehio berrian.
Begi bistakoa denez, hiritarrek parte hartu ostean, emaitzak lortu behar dira, hots, prozesuaren etekin nagusiak, erabakiak edo gomendio, ideia nahiz proposamen multzoa. Xede horrekin galdeketa moduko kontsulta-tresna diseinatu zen. Bai hiritarrentzako bilerak, bai foro sektorialak kontuan hartuta, bertaratu den % 72k osatu du aipatu galdeketa.
Inkesta
Ireki
PDF artxiboa lehio berrian (13 KB).
Galdeketa
Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren azalpena hasi baino lehen banatzen
zen planaren edukia balioztatu eta ekarpenak edota iradokizunak gauzatu ahal
izateko. Azalpena amaitu eta eztabaidatu ostean jasotzen zen.
Galdeketa horiek estatistikoki landu dira 22 bileratako aktei eransteko amaierako sintesi-dokumentuan. Dokumentuak partaidetza-prozesuaren emaitzak adierazten ditu.
Jendeak parte hartzeko aipatu tresnez gainera, prozesuan bestelako bideak jorratu dira. Horrela, San Markoseko Mankomunitateko hondakinak kudeatzeko plan integralari dagokion dokumentu osoa eta eranskinak jendeak eskura izan ditu web orrian (www.gipuzkoa.net/san-marcos) . Jendeak iritzia emateko izan diren hiru hilabeteetan Plan Integralak 692 kontsulta jaso ditu.
Jendaurrean edukitzeko epea amaituta eta printzipio gidari modura gardentasun maximoa eskaintzeko hasierako konpromisoa betetze aldera, herritarrek parte hartzeko prozesuaren emeitzen hedapena burutuko da, aipatutako prozesuaren datu esanguratsuenak biltzen dituen bigarren informazio-kuadriptiko baten 116.000 ale postontzietan banatuz.
Informazio-kuadriptikoa
Ireki
PDF artxiboa lehio berrian (13 KB).
Partaidetza-prozesuaren
emaitzetatik honako hauek azpimarra daitezke:
Artxibategia jaitsi nahi baduzu aukeratu Acrobat-en ikonoa
eta eskubiko botoian klik eginez aukeratu "Gorde modu honetan..." edo
helbide honetan:
www.gipuzkoa.net/san-marcos/pdfmemoria2003/plana.pdf
Pdf artxibategiak irakurri ahal izateko, Acrobat Reader programa instalatua egon behar da. Instalatua ez baduzu jaitsi doan Internetetik helbide honetan: