Hondakinen gaikako bilketa industri poligonoetan

Hondakinen gaikako bilketa industri poligonoetanKartoi hondakinen bilketa 27 poligonoan

Kartoi hondakinen bilketa 27 poligonoanSan Markoseko Mankomunitateko industrietan bildutako hondakinen % 42 birziklatu egiten da.

2006. urtean 12.501 tona hondakin kudeatu ziren eta 2.685 enpresak sortu zituzten. Horietatik, 2.658 t kartoi (% 21,27) eta 2.701 t (% 21,61) egur-hondakin berreskuratu ziren, beraz, ehunekoak paretsu agertzen dira. Atez ateko bilketa-zerbitzu hau San Markoseko Mankomunitateko lurralde-eremuetako industri poligonoetan eta parke teknologikoetan kokatutako enpresa guztiek dute.

San Markoseko Mankomunitateak industri poligonoetan hondakinak gaika biltzeko zerbitzuari 2001. urtean ekin zion, Donostiako eta Astigarragako Udalek Martuteneko 27. Poligonoan hiri-hondakinei eta asimilagarriei buruz aginpideak transferitu zizkiotenean. Ondoren, beste Udalak batu dira eta San Markoseko Mankomunitateari eman dizkiote eskumenak industri poligonoetan sortutako hiri-hondakinei eta hondakin asimilagarriei dagokienez.



Industrialdetan eta parke teknologikoetako gaikako bilketaren eboluzioa
Kontzeptua 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Berreskuratutakoa 117.720
996.019 1.091.868 1.615.028 4.440.007 5.360.613
Egurra 67.700 632.680 674.130 961.580 2.240.835 2.701.910
Kartoia 50.020 363.339 417.738 653.448 2.199.172 2.658.703
Desagerrarazitakoa /
Hiri-hondakinekiko hondar asimilagarriak
107.070 983.914 1.156.620 1.672.030 5.938.136 7.140.398
GUZTIRA 224.790 1.979.933 2.248.488 3.287.058 10.378.143 12.501.011
Birziklatutako % 52,37% 50,31% 48,56% 49,13% 42,78% 42,88%

 

Industrialdetan eta parke teknologikoetan ematen den bilketa zerbitzua
Kontzeptua 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Enpresen kopurua 391 501 520 859 2584 2685


Industrialdetan sortutako hiri-hondakinen eta asimilagarrien kudeaketarekin lotutako eskuduntzen transferentzia
Kontzeptua 2001 2002 2003 2004 2005 2006
Poligono 27 (Donostia - Astigarraga) 391
391 401 405 455 436
Urnieta   110 119 122 130 121
Astigarraga       332 351 305
Hernani         294 314
Donostia-San Sebastián
        577 583
Oiartzun         452 462
Errenteria         107 114
Lezo         218 219
Usurbil           131


kartoi hondakinen bilketa 27. poligonoanPartaidetza geroz eta handiagoa da eta, beraz, erabiltzeen asetze-maila handia da. Horregatik gaikako bilketa-sistema San Markoseko Mankomunitateko udalerri guztietako industri poligonoetara eta parke teknologikoetara hedatu da.

Bilketa arautzeko ordenantza bat * dago eta industri poligonoetan, enpresa-parkeetan eta parke teknologikoetan emandako zerbitzua arautzen du:

  1. Lurralde-eremu horietan kokatutako lokal edo establezimenduetako titular, errentari edo jabe guztiek derrigorrez zerbitzuan alta eman behar dute.
  2. Erabiltzaile bakoitzari edukiontzi bat edo batzuk entregatzen zaizkio birzikla ezin daitezkeen hondakinak botatzeko.
  3. Aipatu edukiontziak enpresa bakoitzaren instalazioetan sartu behar dira eta herri-bidean jartzea debekatuta dago.
  4. Halaber, ezin daitezke edukiontzi horietan gaika bil daitezkeen materialak bota, hala nola papera eta kartoia edo egurra. Ildo horri jarraiki, edukia egiaztatu ostean, bilketa-zerbitzuak edukiontzia bazter dezake.
  5. Hiriekiko hondakin asimilagarriak, deuseztatzera bideratutakoak, astean behin biltzen dira.
  6. Gaika bildutako hondakinak (besteak beste, kartoia eta egurra) gainerako hondakinetatik bereizita bota behar dira birziklatu ahal izateko. Ez da beharrezkoa edukiontzian entregatzea.
  7. Birzikla daitezkeen hondakinak astean behin jasotzen dira. Gainera, hondakin organikoak egunero biltzen dira, jaiegunetan izan ezik.

Tasa aldakorra

kartoi bilketa 27. poligonoan
  1. Lokalaren edo establezimenduaren azaleraren metro karratu bakoitzeko.
  2. Hondakinak biltzeko erabiltzailearen eskura jarritako edukiontzi bakoitzeko.
  3. Emandako zerbitzu-unitate bakoitzeko, hau da, erabiltzaileak edukiontzia bilketa-zerbitzukoek husteko eskuratzen duen bakoitzeko. Kartoia eta egurra gaika biltzeko zerbitzu-unitateak ez dira zenbatzen.

Diseinatutako sistemak zenbait abantaila ditu. Banan-banakako gaikako bilketari esker, batera errazago kudea daitezke:

Hondakinen gaikako bilketa industri poligonoetanEkoizle bakoitza identifikatu eta arduradun bihurtzen da, ez bakarrik sortutako kantitatearengatik, baita hondakinen izaerarengatik ere. Era berean, tasa aldakorrak aplika daitezke, hirikoekiko hondakin asimilagarrien kopuruaren arabera, hau da, berreskuratzeko aukerarik ez duenari jarraiki. Eta hori enpresa edo ekoizle bakoitzari aplikatzen zaio. Kartoizko eta egurrezko hondakinen gaikako bilketak ez dira zenbatzen zerga zehazteko orduan.

 

 

 



Araudia ikusteko:

Ireki G.A.O. leiho berrian.
acrobat reader ikonoa Ireki G.A.O. PDF formatoan(125 kb).
- Aldaketa: (G.A.O., 248. zk., 2004ko abenduak 28)
Ireki G.A.O. leiho berrian.
acrobat reader ikonoa Ireki G.A.O.-ren orria PDF formatoan (125 kb).
Aldaketa (G.A.O., 40. zk., 2008ko otsailak 26)
Ireki G.A.O. leiho berrian.
acrobat reader ikonoa Ireki G.A.O.-ren orria PDF formatoan (125 kb).

Tasak ikusteko:
Ireki G.A.O. leiho berrian.
acrobat reader ikonoa Ireki G.A.O.-ren orria PDF formatoan (80 kb).


hondakinen bilketaHorrez gain, bilketa-zerbitzuak ondorio positibo hirukoitza du:

  1. Hiriekiko hondakin asimilagarriak eta hondakin inerteak behar bezala kudeatzen dira.
  2. Birzikla daitezken hondakin guztiak xede horrez erabiltzen dira eta ez dira deuseztatzen.
  3. Bestelako hondakin-korronteak azaleratzen dira, hala nola hondakin arriskutsuenak. Hala, enpresa baimenduaren bidez behar bezala kudeatzen ez dituzten ekoizleek derrigorrez ondo kudeatu behar dituzte.

Zerbitzuan izena emateko lehio berrian ireki.