Automatizazioak ontzi-hondakinen prozesamendua optimizatzen du.
Automatizazioa ontziak sailkatzeko Urnietako plantan sailkapen- eta tratamendu-prozesuei aplikatuta, zalantzarik gabe, onurak sortzen ditu ondoren hondakin-motak birziklatzeko:
Automatizazioa hondakinak zinta garraiatzailean hartzen diren unetik hasten da. Poltsak irekitzeko makinatik pasa ostean, pixkana hondakinak sailkatzen hasten da. Ildo horri jarraiki, materialak tamainarekin, kolorearekin eta izaerarekin bat bereizten dira: dentsitate baxuko polietilenoa, dentsitate altuko polietilenoa, PET-a, PVC-a, metalezko ferrikoak, aluminiozkoak, brickak eta bestelako hondar-produktuak.
Lehenengo sailkapena tamainaren eta formaren arabera egiten da bereizgailu balistikoari esker; 80 mm-ko zuloak ditu. Bereizteko bigarren moduan imanak erabiltzen dira. Horiei esker, elementu ferrikoak bereizten dira ondoren prentsatzeko. Agian, aurrerapen teknologikorik handiena hautemate optikoaren bidez egindako sailkapen automatikoan oinarritzen da. Mekanismoak irakurle optikoak ditu eta material desberdinak kolorearen, formaren eta tamainaren arabera identifikatzeko gai da. Sistemak identifikatu ostean, gainerakoetatik bereizten ditu aire-korronteak erabiliz.
Sailkapen-mekanismoek bereizgailu balistikoekin eta magnetikoekin elkarrekintzan dihardute. Horiek zinta garraiatzaileak eskuratzen duen material-fluxu etengabeari aplikatzen bazaizkio eta, gainera, materiala berriz prozesatzen bada, bereizte- eta sailkapen-prozesuan eraginkortasun handia izango da eta bigarren mailako lehengaiak lortuko dira birziklapen-enpresetara eramateko.
Automatizazio-prozesu berria 2006ko irailean amaitu zen eta plantak tratatzeko gaitasuna txanda bakoitzean 5.000 tonakoa da.

| MATERIALA | HAUTATUTAKOA GUZTIRA (Kg.) | PISUA % |
|---|---|---|
| PEAD | 192.900 | 9,17 |
| PEBD | 354.280 | 16,85 |
| PET | 241.660 | 11,49 |
| Beste plastikoak | 440.760 | 20,97 |
| Brick-a | 287.340 | 13,67 |
| Altzairua | 426.580 | 20,29 |
| Aluminioa | 10.680 | 0,50 |
| Papera-kartoia (*) | 124.740 | 5,93 |
| Beira (*) | 22.737 | 1,08 |
| Guztira | 2.101.677 | 100 |
(*) Hurrengo ontzi-hondakinak ez dira edukiontzi horian isuri behar edukiontzi berezia baitute: urdina paper-kartoiarentzat eta berdea beirarentzat.