2000. urteko maiatzean lixibiatuak tratatzeko instalazioa abian jarri zen San Markoseko zabortegiko lixibiatuetan agertzen zen amonioa deuseztatzeko, lixibiatuak kolektorean isurtzeko, parametro horrek bakarrik gainditzen baitzuen kontzentrazioa.
Hautatutako prozesuaren arabera, desortzioz amoniako nitrogenoa deuseztatzen da; horretarako, korrontearen kontrako airez arrastatzen da (stripping) eta, ondoren, amoniako nitrogenoa xurgatzen da garbiketa-dorrean azido sulfurikoa erabiliz; hala, amonio sulfato bihurtzen da eta hori da tratamenduaren azpiproduktua.
Azkenik, modu horretan tratatutako lixibiatuak eskualdeko saneamendu-sarera botatzen dira eta amaieran Loiolako araztegira iristen dira.
"Ekoizpenari, salmentari eta energi autokontsumoari dagokionez urteko eboluzioa" grafika ireki.


