
Helburu bat: Gipuzkoako ETE-ren enpresa-kudeaketaren ingurumen-inpaktua murriztea.
Halako hondakin arriskutsuak kopuru txikietan sortzen dituzten enpresek hitzarmena erabili dute. Zehatz-mehatz esanda, San Markoseko Mankomunitatearen lurralde-eremuan 137 enpresa daude, hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoak atxikitako enpresa guztien % 23.
Ekoizle txikiei hondakinak kudeatzeko zerbitzua Gipuzkoako Ganberaren eta hondakin arriskutsuen kudeatzaileen artean hitzarmena izenpetu ostean ematen hasi zen. Hasieratik San Markoseko Mankomunitatea zerbitzuaren alde agertu zen eta enpresa kudeatzaile/biltzaileekin izenpetutako hitzarmenari esker, ekoizle txikiek hondakin arriskutsuak kudeatzeko eskaintza zabaltzen da. Ekoizle txiki izateko urtean 10 tona baino gutxiago sortu behar dira. Helburua honakoa da: kudeaketa-kostua jaitsi ostean, biltegiratuak kopuru gutxiago izatea. Hala, errazago bete daiteke hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gehieneko denboraldiari buruz eta hondakin arriskutsuen kudeaketari buruz araudiak xedatutakoa.
2006. urtean guztira 586 enpresa zeuden hitzarmenari atxikiak eta horietatik 137 (guztien % 23) San Markoseko Mankomunitatearen lurralde-eremuan kokatuak zeuden.
Halako hondakinak eramateko orduan, enpresa bakoitzean batez beste 900 kg hondakin arriskutsu kudeatu dira. Ildo horri jarraiki, San Markoseko Mankomunitatearen lurralde-eremuan 137 enpresak informazioa eskatu du eta behin baino gehiagotan erretiratu dira halako hondakinak 40 enpresatan
2006. urtean zerbitzuaren bidez guztira 120.754 kg kudeatu dira. Produktu-sorta zabaletik pisuarengatik edo kopuruarengatik gehien jaso direnak aipatzen dira.
Grafikoa Ireki: "Kudeatutako hondakin arriskutsei dagozkien kopuruen eboluzioa 2001-2006" (38 kb).
