

Duela hamarkada bat baino gehiago paperaren eta kartoiaren bilketa etengabe gorantz doa eta 2006. urtean lortutako datuen arabera, joera hori berretsi egiten da. Aurten 52.54 kg/bizt./urte lortu dira, hau da, aurreko urteko datuekin alderatuz, % 4 inguru gehiago.
Bilketaren ehuneko handiena herri-bidean jarritako edukiontziei esker gertatu da; izan ere, gaikako bilketaren ondorioz jasotako paper eta kartoi guztiaren % 67,20 da.
Bilketa-sistemetan ebaluazioak egin ostean, paper-fabrikatzaileen elkarteak (ASPAPEL) Tu Papel 21 programan ziurtagiria eman dio San Markoseko Mankomunitateari eta papera eta kartoia birziklatzeko erakundeak garatutako lana onartu du. Ildo horri jarraiki, adibidetzat har daiteke Tokiko Agenda 21en ildoetan kudeaketa oinarritzen duten udalerrientzat.

Herri-bidean 735 edukiontzi jarriak daude eta horiei esker etxeetako kartoizko ontziak, papera, egunkariak eta aldizkariak berreskuratzen dira. Halaber, enpresa txikietan eta erakunde finantzarioetan sortutakoak hartzen dira. Joera orokorrean aipatutakoaren arabera, bilketa-zerbitzu hau aurreko urtearekin alderatuz % 4,71 hazi da eta termino absolutuetan 10.784.320 kg paper eta kartoi bildu dira.
Grafikoa ireki: "1996-2006. aldian paper-kartoi bilketak izandako eboluzioa" (53 kb) .
Grafikoa ireki: "Edukiontziak biltzeko maiztasuna" (45 kb).
| Hondakinak | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| (Kg.) edukiontzitan | 8.244.616 | 8.218.168 | 8.351.117 | 8.708.907 | 9.417.048 | 10.298.888 | 10.784.320 |
| Atez ate | 2.420.251 | 2.896.474 | 3.774.752 | 4.692.616 | 4.865.188 | 5.103.359 | 5.265.943 |
| % papera-eta kartoia atez ate | 22,69 | 26,06 | 31,13 | 35,02 | 32,57 | 33,13 | 32,80 |
| Kg. paper-eta kartoi kopurua | 10.664.867 | 11.114.642 | 12.125.869 | 13.401.523 | 14.935.684 | 15.402.247 | 16.050.263 |
| Kg guztira urtean biztanleko | 35,35 | 36,79 | 40,03 | 44,17 | 49,07 | 50,55 | 52,54 |
| Recogida | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| (Kg.) kopuruak | 8.244.616 | 8.218.168 | 8.351.117 | 8.708.907 | 9.417.048 | 10.298.888 | 10.784.320 |
| Aldaketa joan den urtearekiko (%) | 11,43 | -0,32 | 1,62 | 4,28 | 8,13 | 9,36 | 4,71 |
| Kg/bizt. urte edukiontzia | 27,33 | 27,20 | 27,57 | 28,70 | 30,94 | 33,80 | 35,30 |
| % gehitzea aurreko urtearekiko | 11,04 | -0,45 | 1,33 | 4,13 | 7,79 | 9,25 | 4,44 |
| Edukiontzi-kopurua | 589 | 589 | 629 | 653 | 730 | 735 | 735 |
| Edukiontziko biztanle kopurua | 512 | 513 | 482 | 465 | 417 | 415 | 416 |
| Kg./Edukiontzi urte | 13.997,65 | 13.952,75 | 13.276,82 | 13.335,76 | 12.900,07 | 14.012,09 | 14.672,54 |
| Aldaketa % aurreko urtearekiko | 5,19 | -0,32 | -4,84 | 0,45 | -3,27 | 8,62 | 4,71 |