San Markoseko Mankomunitateko web orriak erabiltzaile kopuru gehienak bisitatzeko diseinatuak daude, alde batera utzita muga pertsonalak edo teknologikoak.
Bisitetan honako atalak azpimarratu behar dira, San Markoseko web orrian bisitatuenak izateagatik: “Gaikako bilketa eta birziklapena” 17.238 aldiz, “Ingurumen Kontzientziazioa eta Sentsibilizazioa” 11.854 bisitekin eta fototeka 8.621 bisitekin. Azkenik, honakoa aipatu behar da: erabiltzailea, batez ere, gipuzkoa.net (% 62,42) web orritik iristen dela; ondoren, Google (% 20) dago. Halaber, Google bera da bilatzailerik erabiliena (% 94,38) web orriraino iristeko.

Estatistika zerbitzua web orri berriaren funtzionamendu publikoa hasi ostean aktibatu zen. Ildo horri jarraiki, bertan lantzen diren datuak 2006ko azken bi hilabetetakoak dira. Denboraldi horretan bisitarien % 66 web orrian zuzenean sartu zen eta % 18 gipuzkoa.net web orriaren bidez. Gainerakoak bilatzaileen eta Mankomunitateko Udaletako erakunde-orrien bidez iritsi ziren.