Tailer txiki eta ertainetan atez ateko pneumatikoek bilketa
indartzen da.
Mankomunitatea erabilerarik gabeko pneumatikoak (E.G.P.) berreskuratzeko enpresarekin hitz egiten ari da. Bertan ekoizle txikiei eta ertainei biltzeko koordinazio-lanetan dihardu. Lan horrekin jarraitzen duen bitartean, 2006. urtean zabortegiak sartutako pneumatikoen kopurua berriz ere murriztu egin da. Ildo horri jarraiki, 61.590 kg sartu dira.
San Markoseko zabortegian zona berezia dago E.G.P. aldi batean gordetzeko. Zabortegiaren espazio honetan, gainerako hondakinetatik bereizita, hondakinaren ekoizleek pneumatikoak botatzen dituzte, ondoren, Neumáticos Vizcaya S.L. enpresara bidaltzeko. Aipatu enpresak E.G.P.-rekin bi tratamendu-bide ditu kontserbazio-egoeraren arabera: batetik, errekautxutatu egiten dira birziklatzeko eta, bestetik, balio energetikoa emateko materiala txikitu egiten da.
1996-2006
aldian neumatikoen birziklapenak izan duen eboluzio grafikoa PDF-an (53 kb)