Merkabugatiko hornidura-azokan birziklatzeko gunea

Merkabugatiko hornidura-azokan birziklatzeko gunea

sailkapen lerroa2006. urtean puntu honetan 1.528.860 kg hondakin sortu dira eta horietatik % 55,81 birziklatu ahal izan dira. Gainerako gehiena materia organikoa izan da.

Kartoizko, plastikozko eta egurrezko kaxak birziklatzen dira. Birziklatze-lerroak sei urte ditu; 2000. urteko martxoan ekin zitzaion esperientzia pilotuaren bidez. Hala, San Markoseko Mankomunitateak Donostiako Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Eskualdeko Hornidura Merkatuko ordezkariekin hitz egin zuen eta instalazioetan birziklatze-gunea kokatu zen. Bertara denda txikietako guztiak joan daitezke hondakinak botatzera. Aipatu gunean jardueraren ondorioz sortutako biltegi-kaxen hondakinak sailkatuta entregatzen dira eta zeregin horrekin bi helburu lortzen dira:

Línea de clasificación2001. urtean eskualdeko merkatuak sortutako ontzi eta bilgarrien hondakinak berreskuratzeko instalazioa sailkapen-lerro txikiarekin osatu zen. Batetik, lan-baldintzak hobetu ziren eta, bestetik, egurrezko, kartoizko eta plastikozko kaxak berreskuratzeko orduan, errendimenduak hobetu ziren.

Erabiltzaileek ontzien eta bilgarrien hondakinak zuzenean deskargatzen dituzte karga-zintan. Materiala goranzko zintaren bidez garraiatzen da eta bereizteko zinta batean deskargatzen du. Bertan material desberdinak sailkatzen dira hurrengo taldeen arabera: egurrezko kaxak, kartoizko kaxak eta dentsitate altuko polietilenoko plastikozko kaxak.

acrobat reader ikonoa Ireki grafikoa: "Berreskuratzearen eboluzioa 2000-2005" (58 kb).

acrobat reader ikonoa Ireki grafikoa: "Birziklatutako materialeen banaketa 2006.-ean (kajak)" (29 kb).

acrobat reader ikonoa Ireki grafikoa: "Hondakinen kudeaketaren garapena merkabugatin" (30 kb) .

BIRZIKLAPENA
Urtea kg guztira sortutakoaren
gainean %
2000
239.470
31,52
2001 303.980 34,74
2002 434.210 32,94
2003 510.140 37,46
2004 549.780 37,15
2005 695.380 49,11
2006 853.200 55,81

karga zintakarga zintaEkimen honi esker, 2006. urtean 853.200 kg birziklatu dira, hau da, sortutako hondakin guztien % 55,81. Gutxi gorabehera birziklatutako hondakinen erdia baino gehiago (% 55,87) egurrezko kaxak dira; ondoren kartoizko kaxak (% 42,20) eta neurri txikiagoan (% 1,33) plastikozkoak datoz. Deuseztatzen diren hondakinetatik % 44,19 materia organikoa da eta, normalean, bestelako hondakinekin nahastu gabe dagoenez, etorkizunean hautazko kudeaketa eman ahal izango zaio eta ez da zabortegiaren bidez deuseztatuko.