Sarrera

Birziklatzea gure ardura da

HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO 2006KO BALANTZEA

Joan den urtean hiri-hondakinen sorrera murriztu egin zen, baina 2006. ekitaldian datu orokorrak berriz ere gora egin du eta ia 2004. urtean lortutako gehienekora iritsi da. Gorakadak gure ingurunean dugun hondakinen sorrera-maila altua islatzen du. Bestalde, aipatu gorakadan hiritar guztiek zerikusia dute. Kezka hori adierazteko hona hemen datu bat: San Markoseko Mankomunitateko biztanle bakoitzak urtean 481 kg hondakin (1,32 kg/bizt./egun) sortu ditu, hau da, aurreko ekitaldian baino % 3,21 gehiago.

Hala eta guztiz ere, birziklatutako hondakinen kopuru garbia (46.981 t) Mankomunitatean sortutako hondakinen % 31,94 da. Kopuru horrek Estatuko ehunekoen buruan kokatzen gaitu, baita Europa kontzientziatuenaren zifrekin bat ere. Ideia hori indartzeko, honako datuari erreparatu behar diogu: aurreko ekitaldiko datuarekin alderatuz, hondakin birziklatuen kopurua % 8,10 gehitu dela, hau da, birziklapen-tasa hondakinen sorreraren gainetik gehitzen ari dela. Gertaera horri esker, gure hondakinen herena birzikla daiteke eta azken jomuga San Markoseko zabortegia izatea saihesten da.

Datu orokorrak gure hondakinen zatiak osatzen dituzten taldeetan banatuz gero, hurrengoa azpimarratu behar da: 2006. urtean San Markoseko Mankomunitateko hiritar bakoitzak papera eta kartoia birziklatzen lagundu duela hondakin horietatik 52,54 kg bereizi dituelako (aurreko urtean baino % 4 gehiago); horrez gain, 30,88 kg beira-ontzi bereizi ditu ( 13,96 gehiago) eta 13,65 kg/bizt/urte ontzi arin bereizi dira, 2005eko datuekin erkatuz gero, % 8,84 gehiago.

Dena delakoa, datuak onak izan arren, erne jarraitu behar dugu, asko baitago egiteke. Ildo horri jarraiki, San Markoseko Mankomunitateak, osatzen duten Udalekin lankidetzan, hondakinen prebentzioarekin konpromiso irmoa mantentzen du. Halaber, bilketa-sistemak etengabe hobetu nahi ditu eta, besteak beste, honako neurriak hartzen ditu: bilketa-zerbitzua modernizatzea, ibilbideak optimizatzea eta bilketa-maiztasunak egokitzea.

Azkenik, ingurumen-ondorioak izango dituzten zenbait ekintzen bidez informatzen eta sentsibilizatzen jarraitu behar da. Izan ere, azken helburua honakoa da: hondakinen sorrera prebenitzeko orduan, hiritar guztiak gehiago inplikatzea eta eraginkortasun handiagoaz egitea eta hondakinak sortu ostean, jatorrian bereizita birziklatzea. Prebentzioaren arloan egindako ekimenen adibide argiak txosten honetan jasoak daude.

2006. urteko datuak
kg kg/bizt. Guztira (%)
Sortutako hondakinak 146.981.964 481 --
Zabortegira isuritako hondakinak 100.033.730 327 68,06
Gaika bildutako hondakinak 46.948.234 153,69 31,94
Papera (edukiontzietan) 10.784.320 35,30 7,34
Papera ikastetxeetan eta administrazioan (atez ate) 1.163.565 3,81 0,79
Merkataritza-kartoia (atez ate) 4.102.378 13,43 2,79
Papera eta kartoia guztira 16.050.263 52,54 10,92
Beira (edukiontzietan) 8.115.754 26,57 5,52
Beira ostalaritza-establezimenduetan (atez ate) 1.316.990 4,31 0,90
Beira guztira 9.432.744 30,88 6,42
Ontziak 4.171.152 13,65 2,84
Pilak 42.145 0,14 0,03
Ehuna 803.778 2,63 0,55
Etxeko hondakin arriskutsuak, landare-olioa eta etxetresnak 136.662 0,45 0,09
Aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (RAEE) 490.020 1,60 0,33
Egurrak 16.344.470 53,50 11,12
Kimaketak eta hondakin berdeak 1.887.180 6,18 1,28
Neumatikoak 61.590 0,20 0,04




Hondakinak kudeatzearen balantzea
2006 2005 Aldaketa
Sortutako hondakinak 146.981.964 142.055.644 3,47
Zabortegian isuritako hondakinak 100.033.730 97.009.555 3,12
Gaika bildutako hondakinak 46.948.234 45.046.089 4,22




Zabortegian isuritako hondakinak
kg Sortutako hondakin guztiekiko %
2006 100.033.730 68,06
2005 97.009.555 68,29




Gaikako bilketaren datuak (kg)
2006 2005 Gehitzea
Papera (edukiontzietan) 10.784.320 10.298.888 4,71 %
Papera ikastetxeetan eta administrazioan (atez ate) 1.163.565 1.147.341 1,41 %
Merkataritza-kartoia (atez ate) 4.102.378 3.956.018 3,69 %
Beira (edukiontzietan) 8.115.754 7.484.892 8,42 %
Beira ostalaritza­-establezimenduetan (atez ate) 1.316.990 1.264.348 4,16 %
Ontziak 3.852.100 3.832.440 0,51 %
Pilak 46.350 47.038 -1,46 %
Ehuna 803.776 693.975 15,82 %
Etxeko hondakin arriskutsuak 136.662 94.494 44,62 %
Aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (RAEE) 490.020 837.430 - 41,48 %
Neumatikoak 61.590 79.120 -22,15 %