Industri hondakinen gida: Arau-hausteak eta zigorrak

Arinak

Arau-haustea larria izango da honakoxeetan:

  1. Zabortegian dauden langileei errespetua faltatzen zaienean.
  2. Ustiategiaren funtzionamendu zuzena galarazten duten ekintzak eta hutsegiteak gauzatzen direnean.

Larriak

Arau-haustea larria izango da honakoxeetan:

  1. Informazio- nahiz ikuskapen-lanetan eta lagina hartzeko lanetan zailtasuna jartzen denean.
  2. Hondakin toxiko eta arriskutsuak edo horiek horrela sailkatzen ez direnekin nahasturik isurtzen direnean, beti ere ondorioz ingugugiroan kalte edo narriadura larririk gertatu ez bada edo pertsonen osasuna arrisku larrian jarri ez bada.
  3. Aizmendiko zabortegian botatzeko administrazio-baimenik ez duten hondakinak isurtzen direnean.
  4. Izaera organikoa duten hondakinak isurtzen direnean, beti ere ondorioz ingugugiroan kalte edo narriadura larririk gertatu ez bada edo pertsonen osasuna arrisku larrian jarri ez bada.
  5. Oker isuritako hondakinak kentzera ezetz esaten denean.
  6. Arau-hauste arinak berrerortu eta metatu egiten direnean.

Oso larriak

Arau-haustea oso larria izango da honakoxeetan:

  1. Onarpen-agiria lortzeko isurketa-baimenaren eskaera egitean emandako datuak maltzurki aldatu edo ezkutatu direnean.
  2. Hondakin toxiko eta arriskutsuak edo horiek horrela sailkatzen ez direnekin nahasturik isurtzen direnean, beti ere ondorioz ingugugiroan kalte edo narriadura larriak gertatu badira edo pertsonen osasuna arrisku larrian jarri bada.
  3. Hondakinen onarpen-agiria, arta- eta jarraipen-dokumentua, hondakinaren analisiak edo antzekoak manipulatu eta faltsifikatu direnean
  4. Arau-hauste larriak berrerortu eta metatu egiten direnean.