kontrol gabeko fokuakLanda-inguruan hainbat ekintza: Kontrol gabeko fokuak jarraitzeas

Kontrolik gabeko fokuak landa-ingurunean: atzerantz doan ohitura bat da eta erabat erauzi nahi da kontrolaren, zaintzaren eta garbiketaren bidez.

kontrol gabeko fokuakLanda-ingurunean kontrolik gabeko isurketa-fokuak zaindu, kontrolatu eta garbitzeko brigada 1995. urtean sortu zen San Markoseko Mankomunitatearen eta Behemendi Mendiko Nekazaritza Elkartearen artean hitzarmena izenpetu ostean. Fokuak zaindu eta kontrolatzearen ondorioz, isurketak saihestu nahi dira eta sortzen dituztenei garbiarazi nahi zaie. 2006. urtean kontrolik gabeko 51 isurketa-puntu hauteman ziren eta hondakin inerteak, hiri-hondakinak edo asimilagarriak botatzeagatik sortu ziren. Isurketak enpresek nahiz partikularrek egin zituzten.

Urte batzuetan brigadaren lan nagusia fokuak garbitzea izan da, baina 2001az gero zerbitzua emateko orduan, aurrerapausoa eman nahi izan da eta, ildo horri jarraiki, brigadak fokua garbitu baino lehen, ikerketa-lanak egiten dira sortzailea bilatzeko xedez, azken finean, berak izan behar du garbitzearen arduraduna.

Bestela, gertaera dagokion Udalari jakinarazten zaio, arloan aginpidea duen erakundea baita eta bere zeregina jabeei jatorrizko egoerara bueltatzeko eskaera egitea da. Hala, 2006. urtean 16 fokutako hondakinak jabeek kendu dituzte.

Hori guztia kontuan hartuta, zenbait udalek foku berriak ez agertzeko bitartekoak egituratu dituzte eta, horretarako, kontrol- eta zaintza-neurriak hartu dituzte.

Era berean, 2006. urtean 22 betelanen jarduera jarraitu da, horiek aktiboak baitiraute San Markoseko Mankomunitatearen lurralde-eremuan. Bertan botatako hondakinak betelanetan eta lursailak egokitzeko orduan bakarrik onargarriak direla egiaztatu da.

kontrol gabeko fokuak
kontrolik gabeko fokuak 2006
Udalerriak Udalerriko fokuen kopurua Jabeak bildutako fokuen kopurua
Astigarraga 9 4
Donostia 10 2
Hernani 11 4
Lasarte-Oria 1 0
Lezo 1 1
Oiartzun 3 1
Pasaia 2 0
Errenteria 4 1
Urnieta 3 2
Usurbil 7 1