Ontziak ekoizle handiei gaika biltzea
Gaika bildutako ontzien kopurua gehitzeko, San Markoseko Mankomunitateak ezinbestekotzat jo zuen gaikako bilketa-sistema berriei ekitea, jada existitzen zirenekiko osagarriak. Gainera, borondatezkoak izan behar zuten.
Ildo horri jarraiki, bilketa berezia antolatu zen hondakin-mota hori asko sortzen duten ekoizleentzat. Helburua berreskura daitekeen materialaren kopurua, baita kalitatea ere gehitzea da. Xede horrez, aldez aurretik ekoizle handien errolda egin zen: hotelak, egoitzak, ikastetxeak eta osasun-zentroak edo merkataritza-gune handiak.
Sistema zabaldu baino lehen, Donostian esperientzia pilotua antolatu zen eta ekoizle handi mota bakoitzetik lagin esangarria hautatu zen. Bakoitzarentzat edukiontzi-mota bereziak aukeratu ziren eta bilketa-maiztasuna zehaztu zen. Emaitzei jarraiki, proiektua oso egokitzat jo daiteke.
2006. urtean atez ateko bilketa-programan 61 ekoizle handik parte hartu du. Zentro bakoitzak batez beste hilabetean 214 kg sortu zituen eta, beraz, 2006. urtean 156.923 kg jaso ziren, aurreko urtean baino % 31,64 gehiago.
Grafikoa ireki: "Ontzien ekoizle handiak atez ate biltzeari dagokion kopuruen eboluzioa" (35 kb) .

| Kontzeptua | zentru kopurua |
|---|---|
| Donostia | 54 |
| Urnieta | 2 |
| Lasarte-Oria | 3 |
| Errenteria | 1 |
| Astigarraga | 1 |
| Total | 61 |